Euskadi.eus
  • 4379/2008 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hiru kategoria hauetan hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da: goi mailako informatikaria; goi mailako ingeniaria; eta goi mailako tituluduna (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala) eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4379/2008 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hiru kategoria hauetan hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da: goi mailako informatikaria; goi mailako ingeniaria; eta goi mailako tituluduna (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala) eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 436
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/10
  • Argitaratze-data: 2009/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren hiru ebazpenen bidez onartzen dira kategoria hauetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak: goi mailako informatikaria; goi mailako ingeniaria; eta goi mailako tituluduna (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala). Hauek dira hiru ebazpen horiek: urriaren 6ko 1124/2006 Ebazpena, urriaren 9ko 1129/2006 Ebazpena eta urriaren 6ko 1128/2006 Ebazpena. Ebazpenok 2006ko azaroaren 2ko EHAAn argitaratu ziren, 209. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren hiru ebazpenen bidez, txanda ireki bidez esleitzen dira hiru kategoria hauetan hutsik dauden destinoak: goi mailako informatikaria; goi mailako ingeniaria; eta goi mailako tituluduna (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala). Hauek dira hiru ebazpen horiek: maiatzaren 13ko 903/2008 Ebazpena, maiatzaren 26ko 1594/2008 Ebazpena eta maiatzaren 7ko 873/2008 Ebazpena. Ebazpenok 2008ko ekainaren 20ko 117. zenbakian, 2008ko uztailaren 3ko 126. zenbakian, 2008ko ekainaren 12ko 111. zenbakian, EHAAn argitaratu ziren.

Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenetan ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.

Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari orokorraren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Hiru kategoria hauetan hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da: goi mailako informatikaria; goi mailako ingeniaria; eta goi mailako tituluduna (euskararen normalizazioko goi mailako teknikari lanpostu funtzionala). Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Ebazpen honekin batera doan eranskinaren bitartez egiten da esleipena.

Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Hirugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

KATEGORIA: INFORMATIKOA

CATEGORÍA: INFORMÁTICO

DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

ENA

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

15399390 López Guede, José Manuel Txagorritxu Ospitalea

Hospital Txagorritxu Txagorritxu Ospitalea

Hospital Txagorritxu 3

KATEGORIA: GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

CATEGORÍA: INGENIERO SUPERIOR

DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

ENA

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

16038265 Olague Bilbao, Iñigo Galdakao-Usansolo Ospitalea

Hospital Galdakao-Usansolo Galdakao-Usansolo Ospitalea

Hospital Galdakao-Usansolo 3

KATEGORIA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

CATEGORÍA: TÉCNICO SUPERIOR DE NORMALIZACIÓN DE EUSKERA

LANPOSTU FUNTZIONALA: EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO SUPERIOR DE NORMALIZACIÓN DE EUSKERA

DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

ENA

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

78867976 Urruchi Arcarazo, Cecilia Erakunde Zentrala

Organizacion Central Erakunde Zentrala

Organización Central 4 2005-06-01

01-06-2005

30671626 Arauzo Uriarte, Xabier Erakunde Zentrala

Organizacion Central Erakunde-Zentrala

Organización Central 4 2005-06-01

01-06-2005

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik