- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Emakunde¿Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2009. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Emakunde¿Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2009. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 7218
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/10
- Argitaratze-data: 2008/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan: politikagintzan, ekonomian, kulturgintzan eta gizartean. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu deuseztatzea Euskadin.
Lan-arloari begira, helburu horiek gauzatu ahal izateko, enpresek eta antolakunde pribatuek eraginkortasunez parte hartu behar dute: alde batetik, nola emakumeek hala gizonek enplegua berdintasunean lortuko dutela eta lan-baldintza egokietan lan egingo dutela bermatu beharko dute, bai eta euren produktuek eta zerbitzuek emakumeen zein gizonen beharrei erantzuten diela ere.
Horrek duen garrantziaz jabeturik, eta ikusirik beharrezkoa dela diagnosia egiteko eta barneko berdintasun-plana ezartzeko enpresei laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa espezializatuak egotea, 2002. urteaz geroztik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aholkularitza-enpresak prestatu eta egiaztatzeko lanei ekin zien, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin. Lan horiek burutzeko, homologazio-prozesu bati ekin zitzaion, jarduteko planteamenduek gutxienez eduki beharreko kalitatea eta homogeneotasuna dutela bermatzeko.
Une honetan, zenbait aholkularitza-enpresa homologatuk jada laguntza teknikoa eskain diezaiekete hala eskatzen duten enpresa eta antolakunde pribatuei.
Ebazpen honen oinarri juridikoa urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 2.2 m) artikuluan dago (214/2006 Dekretua, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa). Dekretu horren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, besteak beste, egiteko hauek ditu: enpresa eta antolakundeentzako laguntzak eta bestelako sustapen-neurri batzuk ezartzea, horiek baliabide material eta ekonomikoz zein giza baliabidez hornitzeko, eta hartara, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak, programak eta jarduerak egin ditzaten. Hori guztiori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraiki egingo da.
Horiek horrela, enpresa edo antolakunde pribatuetan, barne-antolaketari nahiz zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez, emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta berdintasun-planak egiteko laguntza teknikoa aholkularitza-enpresa homologatuen bidez kontratatzea sustatu eta bultzatzeko eman da ebazpen hau, xede horretarako diru-laguntzak arautzeko, hain zuzen ere. Helburu horiek guztiak aintzat hartuta, diru-laguntzetarako deialdi hau arautu dugu, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.
Helburu horiek kontuan hartuta, deialdi honetan egindako berrikuntzarik aipagarriena hau da: laguntza mugatu egin da, hain zuzen ere, 10 eta 250 langile dituzten enpresetara eta diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50era; onuradun batek ere ezingo du jaso 6.000 eurotik gorako laguntzarik. Izan ere, berdintasun-plana ezartzerakoan zailtasun handigoak daude enpresa txiki eta ertainetan, eta horregatik, sustapen-lana enpresa horiek behar dute, erakunde honen ustez. Hala ere, jasoko duten diru-zenbatekoari muga jarri zaio, onuradunak behar bezala inplikatu daitezen diruz lagundu nahi den jarduera egiten. Laguntza hauek horregatik dira bateraezinak helburu berberarekin beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek ematen dituztenekin. Gainera, berrikuntza horiek bat datoz estatuek ematen dituzten laguntzei buruz Europar Batasunak arautzen duenarekin, eta erabat bat datoz zuzenbide konparatuan jarduera horiek duten araudiarekin, beste autonomia erkidego batzuetakoekin ere bai. Azkenik, deialdi honi gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2009ko Aurrekontu Orokorren kontura.
Horrenbestez, hau
Ebazpen honen bidez enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta horien deialdia egiten da, 2009. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnosia egiteko eta berdintasun-plana diseinatzeko, bai barne-antolaketari dagokionez, bai eta zerbitzu edo produktuak eskaintzeari dagokionez.
Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Ondorio horretarako, hau hartzen da lehiaketatzat: aurkezten diren eskaerak alderatzeko prozedura, non 9. artikuluan finkatutako esleipen-irizpideei jarraituz eskaera horien arteko lehentasuna finkatzen den; irizpide horien arabera balioespenik onena lortu duten eskaerei soilik emango zaie diru-laguntza.
Emakunderen aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-zuzkidura. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hirurogeita hamasei mila hirurehun eta laurogeita bost (76.385,00) eurokoa izango da.
2009ko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa da agindu hori).
Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esleitutako zenbatekoa handitu egin daiteke, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da. Gora-behera hori gertatuz gero, argitara emango da Emakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Betekizun hauek konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak:
Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena herri administrazioena ez izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea.
105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.
Zuzendaritzaren konpromisoa erakutsi beharko dute, alegia, prozesuarekin aurrera egingo duela harik eta enpresa edo erakundea emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko erakunde laguntzaile bihurtzen den arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
Helburu bererako diru-laguntzarik ez jasotzea beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik.
Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea, erakundeko langileen artean.
Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea.
2009. urterako lan-proposamena aurkeztea. Honako hauek jaso beharko dira:
Diagnosian berrikusi beharreko alderdiak.
Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/prestatzeko saioen programa (gutxienez, hamar ordu).
Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
Lan-taldea.
Kronograma.
Aurrekontua.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, zehapenean jartzen duen aldian, sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean debeku horrekin zehatutakoek ere.
Laguntzen deialdi honetan, honako hauek ere ez dute parte hartzerik izango: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten duen lege-debekuren bat dutenek.
Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da diru-laguntza. Aholkularitza-enpresek honako hauek egiten lagundu beharko die enpresei edo erakundeei:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia, barne-antolaketari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez,
Gutxienez 10 ordu eskaintzea lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko/prestatzeko eta horrek diagnosiaren emaitza nagusienetan duen isla zein den erakusteko. Saio hori diagnosia alderatzeko erabiliko da, bai eta berdintasun-plana diseinatzeko oinarri gisa ere, eta, gutxienez, langile guztien lagin adierazgarri batentzat izango da.
Berdintasun-plana diseinatzea enpresaren barne-antolaketarako eta zerbitzu edo produktuetarako.
Laguntza teknikoa 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte emateko kontratuko dira aholkularitza-enpresa homologatuak.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
Eskatzaileak I. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko du eskabidea egiteko.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira.
Aholkularitzak laguntza teknikorako egindako proposamena, 3. artikuluko i) atalean zehaztutakoari jarraiki.
Zuzendaritzaren konpromisoa (II. eranskina).
Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena.
Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea (III. eranskina).
Enpresan zenbat langile dauden egiaztatzen duen agiria.
Barneko lan-taldearen osaera eta hori osatzeko irizpideak.
Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria.
Eskabidea izenpetu duenaren zinpeko adierazpena, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako laguntzarik ez diotela eman ziurtatzeko.
«Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (VI. eranskina).
Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egindakoa; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egindakoa, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespen hori egiaztatzen duen agiria. Dena den, pertsona edo erakunde onuradunak gai honi buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozedurako fase guztietan.
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa). VII. eranskina.
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere. VII. eranskina.
Esleipen-irizpideen arabera, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak.
Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 6. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hautaketa-batzorde bat eratuko da, aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko; batzorde hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko pertsona hauek osatuko dute:
Lehendakaria: idazkari nagusia.
Batzordekideak:
Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.
Aholkularitza Juridikoko Arlo-arduraduna.
Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.
Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna izango da.
Diru-laguntzak esleitzeko, Hautaketa-batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:
Proposamenaren kalitatea. 45 puntu, gehienez.
Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa egutegiaren, metodologiaren eta aurrekontuaren arabera. 15 puntu, gehienez.
Berrikuntzak eta proposamenaren eta antolamendu-motaren arteko egokitasuna. 15 puntu, gehienez.
Proposamena diagnosirako eta planak egiteko metodologietara egokitzea. 10 puntu, gehienez.
Proposamenaren kalitatea, oro har. 5 puntu, gehienez.
Zuzendaritza inplikatzea eta erakundeko denetariko pertsonek parte hartzea lan-prozesuaren antolaketan. 20 puntu, gehienez.
Erakundeak alor honetan duen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.
Lan-taldearen osaera. 10 puntu, gehienez.
Eragin biderkatzailea. 25 puntu, gehienez.
Lurraldean duen ezarpena. 6 puntu, gehienez.
Enpresaren tamaina. 6 puntu, gehienez.
Jarduera sektorea/eremua. 6 puntu, gehienez.
Gizartean eragina izateko diseinatutako jarduketak. 7 puntu, gehienez.
Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeen behar espezifikoak kontuan hartzea. 10 puntu, gehienez.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamenak atzera botako dira.
Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da gehienez ere; onuradun bakoitzeko, bestalde, 6.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek helburu bererako ematen dituztenekin.
Eskabideak Hautaketa-batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia eta arrazoitua emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa edo erakunde onuradunei. Hala ere, emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesatuari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da -diruz lagunduko diren enpresa eta erakundeak eta, bakoitzari emandako zenbatekoak jarrita-, eta horretaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Erakunde horiei dagokienez, ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, diruz lagundu beharreko proiektuak adieraziko dira eta, era berean, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa azalduko da; nolanahi ere, zenbateko hori ez da sekula izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.
Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren enpresa edo erakundeek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean enpresa edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.
Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabili behar dute, non eta 15. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta prest egon behar dute diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiazta ditzan onartzeko.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.
Onartutako proiektuaren hasierako baldintzak zer edo zertan aldatu behar badira, aldaketa horiek Emakunderi idatziz jakinarazi behar dizkiote; izan ere, Emakundeko zuzendariaren berariazko onespena behar da aldaketa horiek egiteko.
Barneko nahiz kanpoko jakinarazpen guztietan adierazi behar da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emandako finantzaketa dutela diagnosi-plana eta plana prestatzeko (IV. eranskina).
Prozesuaren hasieran, diagnosia eta plana egiteko asmoa jakinarazi behar zaie langileei eta prozesuaren amaieran, diagnostikoaren eta adostutako planaren emaitza nagusienak.
Proiektua gauzatu bitartean egindako agirietan eta bukaerako memoria eta txostenetan hizkuntza sexistarik ez dela erabili ziurtatu behar da.
Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa- justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2010eko otsailaren 28a baino lehen egun hori barne-, agiri hauek aurkeztu behar dira:
Egindako diagnosis.
Berdintasunerako plana.
Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, garatutako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, horietan nortzuk egon diren eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa aztertuko da.
Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen jatorrizko faktura. Fakturetako edo agirietako gastuaren data ezin da izan 2009ko abenduaren 31 baino geroagokoa.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraiki.
Prozesuaren hasieran nahiz amaieran, langileei prozesu horren helburuak eta emaitzak jakinarazi izanaren egiaztagiriak, 13.f) artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Laguntzaren eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.
Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.
Aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso, aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatu egingo du (kasu bakoitzaren arabera), eta behar izanez gero, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.
Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako diru-laguntza itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesatuari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, interesatuak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.
Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Ebazpenean baldintzak ez direla bete adierazten bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.
Gehienez ere sei hileko epea emango da aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura -artikulu honetan arautua- ebazteko eta jakinarazteko.
Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.
1. ENPRESA EDO ERAKUNDE PRIBATU ESKATZAILEAREN DATUAK:
Izena / Sozietatearen izena:
IFK:
Sozietatearen helbidea:
Enpresan kapital publikoak duen ehunekoa:
Telefonoa (aurrezenbakia, zk., luzapena):
Faxa:
Posta elektronikoa:
Legezko ordezkaria:
Langileak: Emakume kopurua: Gizon kopurua:
Kontu-zenbakia:
Egiten duen jarduera (eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuak):
Jarduera-sektorea:
EAEko zein herrialdetan dauden lantokiak:
EAEtik kanpo dauden lantokien kokalekua:
Laguntza teknikoa emango duen aholkularitza-enpresa homologatua:
Nik,...................................................... (izena) ........................................................ (enpresaren edo erakundearen izena) enpresan............................(kargua) naizen honek, hitz ematen dut aurrera jarraituko dudala diagnosia eta berdintasunerako plana egiteko hasi den lan-prozesuarekin, harik eta enpresa edo erakundea emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtu arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako moduan.
(e)n, 2009ko ren (e)an.
Izpta.:
Nik,........................(izena).................(kargua) naizen honek, .....................................(erakundearen izena) erakundearen ordezkari gisa, .......................... (pertsonaren izena),............................(erakundean betetzen duen kargua) izendatzen dut diagnosia eta berdintasunerako plana egiteko lan-prozesua dinamizatzeko arduradun.
(e)n, 2009ko ren .(e)an.
Izpta.:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi eta kokatu beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili behar da:
Marka koloretan jarriz gero, arau hauek bete beharko dira:
Emakumearen irudia: pantone 529, kuatrikomia: zian % 26, magenta % 43, horia % 22.
Zutabeak: pantone 421, kuatrikomia: beltza % 28.
Testua: tipografia: Optima Bold (EMAKUNDE), Helvetica 55 Roman (testuaren gainerakoak)
Eskabidea
Laguntza teknikorako proposamena
Zuzendaritzaren konpromisoa
Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena.
Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea
Enpresan zenbat langile dauden egiaztatzen duen agiria
Barneko lan-taldearen osaera eta irizpideak
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren legezko ordezkaritzaren egiaztapena
Eskabidea izenpetzen duenaren zinpeko adierazpena, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako laguntzarik ez diotela eman ziurtatzeko.
«Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia
(VI. eranskina).
NANaren fotokopia
Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta daudela ziurtatzen duen egiaztagiria
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zigorrak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko. (VII. Eranskina).
Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere (VII. Eranskina).
Beste agiri batzuk. Zehaztu:___________________
(2) Izena eta bi abizenak / Sozietatearen izena
Nombre y dos apellidos / Razón social.....................................................................................
Helbidea
Domicilio..................................................................................................................................
Posta kodea Herria
Código postal .................. Población ...
Herrialdea
País
BANKUAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS
(1) Bankua
Banco .....................................................................................................
(2) Agentzia
Agencia .....................................................................................................
(3) KD K/korrontea
D.C. C/corriente
(4) Jabea
Titular.........................................................................................................................................
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sail edo erakundearen onespena
VºBº dpto. u organismo
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Sinadura eta zigilua
Sello y firma Baimendutako sinadura eta zigilua
Sello y firma autorizada
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
INPRIMAKIAK BETETZEKO JARRAIBIDEAK
Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.
Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.
Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala.
Bankudatuak.
Bankuaren kodea eta izena.
Agentziaren kodea eta izena.
Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol-digitua eta zenbakia.
Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.
Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.
DOCUMENTAZIO EUSKARRIA
Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.
INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACION
Datos identificativos de la persona física o jurídica según se indican a continuación.
Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.
Personas jurídicas: código de identificación fiscal.
Personas físicas: nombre y dos apellidos.
Personas jurídicas: nombre o razón social.
Datos bancarios.
Código y denominación de la entidad bancaria.
Código y denominación de la agencia.
Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.
Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.
Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.
Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.
A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.
DOCUMENTACIÓN SOPORTE
Se adjuntara fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en el caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.
Eskaera izenpetzen duenak zinpean adierazten du ez berak ez ordezkatzen duen erakundeak:
Ez dutela administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta horretaz gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri zigorrak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko.
Ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.
(e)n, 2009ko (ren) (e)an.
Izpta.:
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: ¿Ebazpena, 2009ko abenduaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2009. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkulari
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, abenduaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea luzatzeko dena. Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana eging


