- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Donostia-San Sebastián Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Donostia-San Sebastián Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 7178
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/11
- Argitaratze-data: 2008/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2008ko abenduaren 11n egindako bileran, hartu zuen erabakia argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko Donostia-San Sebastiángo Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2008ko azaroaren 18an.
Donostia-San Sebastiángo Udalaren auto-taxiren zerbitzu publikoari (bidaiariak hiritik garraiatzea) dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude «autonomi erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko BOE, 61. zenbakia) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren LegeDekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluaren arabera.
Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrari (zeinari lotuta baitaude) egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.
Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.
Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97); uztailaren 30eko 618/97; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98; otsailaren 5eko 98/98; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98; martxoaren 26ko 272/98 eta otsailaren 22ko 145/99).
2009 urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.
Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean -eta bereziki- aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, gehiengoz, honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Auto-taxian hiri-garraioa egiteko, Donostia-San Sebastiango Udalak aurkeztutako 2009rako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela. Hona hemen prezioak:
tarifa (*)
Gutxienezko tarifa (5 minutuko edo 2.000 metroko salbuespena) 4,65 euro.
Egindako Km 0,650000 euro.
Itxaronaldia, orduko 18,90 euro.
(*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.
tarifa (*)
Gutxienezko tarifa (5 minutuko edo 2.000 metroko salbuespena) 5,40 euro.
Egindako Km 1,010000 euro.
Itxaronaldia, orduko 25,20 euro.
(*) Tarifa hau igandetan eta Autonomi Elkarteko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta larunbatetan. Tarifa hau 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.
Bigarrena. Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


