- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Metroko zerbitzuko 2009ko ekitaldirako tarifa berriak onartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Metroko zerbitzuko 2009ko ekitaldirako tarifa berriak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 7209
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/11
- Argitaratze-data: 2008/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2008ko abenduaren 11n egindako bilkuran hartu duen erabakia argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten.
ERABAKIA
«Metro Bilbao S.A.» sozietateak Bilboko Metroko zerbitzuko 2009ko ekitaldirako tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2008ko azaroaren 7an. 2008ko abenduaren 9an Administrazio Kontseiluak 2009. urterako tarifen proposamen berri bat onartzen du.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduko (martxoaren 12ko BOE, 61. zenbakia) hirugarren eranskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16. artikuluko 4. puntuan xedatzen denaren arabera, Bilboko Metroko zerbitzuen prezioak autonomien prezio-kontrolari buruzko arauen pean daude eta Euskadiko Prezioen Batzordeak betetzen du hori. Eta Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuan agintzen denaren arabera organo horri dagokio iritzia ematea tarifak prezioei buruzko arau orokorrei egokitzen zaizkien ala ez erabakitzeko (prezioak arau horiei atxikita daude, prezioen politikari buruzko neurrien urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuan eta hau garatzeko emandako xedapenetan agintzen denaren arabera). Inflazioari eustea eta nolabaiteko ekonomi-oreka lortzea da aipatu diren xedapen horien helburua. Gainera, bizitzaren kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak nola eratzen diren gertutik zaindu beharrak eta monopolio-baldintzen pean, hau da, lehia barik, eratzen diren prezioak kontrolatu beharrak ere justifikatzen ditu aipatu diren xedapen horiek.
Espedientea aztertu ondoren, ondorioztatu da «Metro Bilbao S.A.» enpresak proposatutako tarifak egokiak direla eta zerbitzuaren kostu-egiturak barne hartutako kontzeptuen gehikuntzari aski doituak daudela.
Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, aho-batez, honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Onartzea Bilboko Metroko tarifak, gero zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifak:
2009ko tituluak eta prezioak, bidaia bakoitzeko
Tarf. Noizean behingoa * Creditransa Superra 50
Tarifa eremu bat 1,40 euro 0,69 euro 24,50 euro
2 Tarifa eremu 1,50 euro 0,83 euro 29,00 euro
3 Tarifa eremu 1,60 euro 0,93 euro 32,50 euro
Hilekoa Bono Plus/Gizatrans (**)
29,40 euro 0,27 euro
35,00 euro 0,27 euro
40,70 euro 0,27 euro
Tarf. Gazte Ticketa
Tarifa eremu bat 188 euro
2 Tarifa eremu 221 euro
3 Tarifa eremu 255 euro
(*) Noizean behingo tarifa:
bidai baterako bakarrik.
(**) Bono Plus/Gizatrans:
Bono Plusa 2009an saltzeari utziko zaio Gizatransek ordezkatuko baitu. Hala ere, bidaiatzeko ontzat hartuko dira indarrean jarraitzen duten txartelak.
Bigarrena. Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


