Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, (Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, (Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7213
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/11
  • Argitaratze-data: 2008/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2008ko abenduaren 11n egindako bilkuran gehiengoz hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratu egiten da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Bidaiarien hirigarraioaren zerbitzu publikoa emateko (Tuvisa), Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariaren expedienteari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2008ko azaroaren 20an. Eskatutako agiri osagarriak, ordea, 2008ko abenduaren 2an aurkeztu zituen.

(Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako bidaiarien hirigarraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude «autonomi erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko BOE, 61. zenbakia) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren LegeDekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 atalaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrari (zeinari lotuta baitaude) egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Industria eta Merkataritzaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1. artikuluak «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela» adierazten duela kontuan hartuz. Bestalde, Agindu horrek hiri eremuan egindako Auto-Taxi eta Auto-Turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.

Kontuan hartuz aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten duela: nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gora behera bereziak gertatzen badira, eta gora behera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango dira.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97); uztailaren 30eko 618/97; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98; otsailaren 5eko 98/98; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98; martxoaren 26ko 272/98 eta otsailaren 22ko 145/99).

2009. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, gehiengoz, honako hau erabaki du:

Lehenengoa. (Tuvisa) Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2009rako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

TXARTEL-MOTA 2009. URTEA

(URTARRILA-APIRILA)

(eurotan) 2009. URTEA-2

(MAIATZA-ABENDUA)

(eurotan)

  • Arrunta 0,85 0,95

  • Arrunta-Familia ugari orokorra 0,65 0,75

  • Arrunta-Familia ugari berezia 0,40 0,45

  • Bonoa 0,45 0,50

  • Bonoa-Familia ugari orokorra 0,36 0,40

  • Bonoa-Familia ugari berezia 0,23 0,25

  • 30 eguneko bonoa 25,00 25,00

  • 30 eguneko bonua-Familia ugari orokorra 20,00 20,00

  • 30 eguneko bonua-Familia ugari berezia 12,50 12,50

  • Garraio-moten arteko trasbordoa (Tranbia-Autobusa) - % 45 - % 45

  • 65 urtetik gorakoentzat doan, eta % 66 edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonak 0,10

  • 65 urtetik gorakoentzako hobariduna 0,08 0,10

  • % 33 eta % 66a bitarteko ezgaitasun duten pertsonak 0,08 0,10

  • Larrialdietako txartel hobariduna 0,10

  • Ikaslearen hileko bonoa 25,00 25,00

  • A* (hileko bonoa) 2,50 2,50

  • B* (hileko bonoa) 10,00 10,00

  • C* (hileko bonoa) 17,45 17,45

  • Joan-etorria 1,25 1,25

  • Joan-etorria-Familia ugari orokorra 1,00 1,00

  • Joan-etorri- Familia ugari berezia 0,60 0,60

  • Gauekoa (dirutan) 1,50 1,50

  • Gauekoa-Familia ugari orokorra (dirutan) 1,20 1,20

  • Gauekoa-Familia ugari berezia (dirutan) 0,75 0,75

  • Gauekoa (diru-txartela) 1,25 1,25

  • Gauekoa-Familia ugari orokorra (diru-txartela) 1,00 1,00

  • Gauekoa-Familia ugari berezia (diru-txartela) 0,60 0,60

    (*) Salneurria, indarrean dagoen legedia dela-eta, familiaren diru sarreren arabera finkatzen da.

    Koadroko 2009-2 tarifa indarrean sartuko da 2009ko maiatzean, Mugikortasun Iraunkorraren Planaren arabera sarean ezarriko diren hobekuntzak funtzionamenduan jartzean, eta tranbiaren prezioekin bat egiteko xedearekin.

    Onartutako tituluek prezio berezia izango dute kategoria orokorreko familia ugarientzat, eta kategoria bereziko familientzat.

    Tranbia eta autobuaren arteko transbordoetarako ordaindu beharreko prezioaren % 45eko beherapena adostu da.

    Mugikortasun Iraunkorraren Plana indarrean sartzean 65 urtetik gorakoentzako tarifa aldatu egingo da. Horiek guztiek 0,10 euroko tarifa bakarra izango dute, eta aldi berean larrialdietako txartela desagertuko da.

    Tuvisako Administrazio-kontseiluak, garraio publikoa sustatzeko helburuz, urtean egun batean eskaini ahal izango du doako zerbitzua.

    Bigarrena. Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

    Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik