Euskadi.eus
  • 4273/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Biokimika Klinikoaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri es - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4273/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Biokimika Klinikoaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 241
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/11
  • Argitaratze-data: 2009/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.

Bigarrena. Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko biokimika klinikoaren kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko biokimika klinikoaren kategoriako destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.

    Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgian, Farmazian, Biologian, Kimikan edo Biokimikan lizentziatu titulazioa eta biokimika klinikoan espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

  2. Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

    1. Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

      Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgia, Farmazia, Biologia, Kimika edo Biokimikako lizentziatu eta biokimika klinikoan espezialistaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 2 destino deitzen dira.

Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.

  1. Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

    Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

  1. Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean edo medikuntza alorreko kudeaketa-postuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

  2. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.

  3. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan beste espezialitate batzuetan mediku orokor edo fakultatibo gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

  4. Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

    6. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

          (bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)

          Irakasgai guztien kopurua

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

          Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula) puntu 1.

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.

          Unibertsitate-aditua: 2 puntu.

          Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.

          Doktoretzako gradua: 4 puntu.

          Doktorea cum laude: 5 puntu.

          Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.

        3. Prestakuntza espezializatua:

          1. Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: puntu 1.

          2. Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.

        4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          9 ordura arte: 0,05 puntu.

          1. 19 ordu: 0,1 puntu.

          1. 29 ordu: 0,2 puntu.

          1. 49 ordu: 0,4 puntu.

          1. 99 ordu: 0,6 puntu.

            100-249 ordu: puntu 1.

            250-599 ordu: 3 puntu.

            600 ordu edo gehiago:4 puntu.

            Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

            Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.

            Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        5. Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

          Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.

          Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.

          Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu

        6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.

          Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.

          Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.

          Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

          Tesina bakoitzeko: puntu 1.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

        7. Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):

          Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

          1. Maila: 20 puntu.

          1. Maila: 17 puntu.

          1. Maila: 14 puntu.

          1. Maila: 11 puntu.

            Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.

        8. Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).

          Frantsesa: gehienez 3 puntu.

          Ingelesa: gehienez 3 puntu.

          Alemana: gehienez 3 puntu.

        9. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskera.

      1. HE: 17 puntu.

      1. HE: 8,5 puntu.

  1. Laborategiko plangintza eta antolakuntza. Egitura eta tresneria. Lan-demanda antolatzea laginak jaso eta garraiatzea barne. Kostuen balorazioa.

  2. Laborategietako legezko araudiak. Funtzionamendu-, ziurtatze- eta egiaztatze-baimenak.

  3. Segurtasuna laborategi klinikoan.

  4. Zehaztapen biologikoen analisiaren aurreko fasea.

  5. Kalitate analitikoaren ebaluazioa. Zehaztugabetasuna eta zehaztasun eza. Sentiberatasun analitikoa. Detektagarritasuna. Tarte analitikoa. Kutsadura eta interferentziak. Medikamentu-interferentziak.

  6. Helburu analitikoak. Metodoak konparatzea: trukagarritasuna.

  7. Aldagai kuantitatiboen estatistika-azterketa: joera zentraleko eta dispertsioko neurriak. Fraktilak eta konfiantza-mugak. Asimetria- eta kurtsosia-neurriak. Gauss-en banaketa. Metodo ez-parametrikoak.

  8. Aldagai kuantitatiboen konparazioa. Batezbestekoen konparazio-probak. Bariantzako konparazio-probak. Bariantza eta kobariantzako analisiak.

  9. Aldakortasun biologikoa. Erreferentzia-baloreak. Emaitzen interpretazioa eta diskriminatzeko gaitasuna. Sentiberatasuna, berezitasuna eta eraginkortasun diagnostikoa. Iragarpen-balorearen teoria. Bayesen teorema. ROC kurbak. Sinesgarritasun-arrazoia.

  10. Magnitude biokimikoen erabilera klinikoa. Sentiberatasun eta berezitasun nosologikoen gaineko informazioa erabiltzea. Klinikoen demanda-ohiturak aldatzeko estrategiak.

  11. Kalitate- eta kontrol-garantia. Kalitate-garantiaren eta kontrol-garantiaren kontzeptuak. Prozesuaren kontrola. Emaitzen barne-kontrola. Kalitatearen kanpo-ebaluazioa. Laborategiak ongi funtzionatzeko arauak.

  12. Teknika espetrometikoak: absortzio molekularra, isurtze atomikoa, absortzio atomikoa, luminiszentzia molekularra (fluorimetria eta luminometria), masak, turbidimetria eta nefelometria, erreflektantzia.

  13. Teknika immunokimikoak: immunodifusio erradiala, elektroimmunodifusioa, immunoturbidimetria, immunonefelometria, immunoluminometria, teknika erradioimmunologikoak, teknika enzimoimmunologikoak, teknika fluoroimmunologikoak, teknika immunozitokimikoak.

  14. Biologia molekularreko teknikak.

  15. Magnitude biokimiko baten presentzia edo kontzentrazioa zehazteko beste teknika batzuk.

  16. Metodo analitikoak eta analizatzaile automatikoak hautatu eta ebaluatzea.

  17. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta sistema immunearen semiologia biokimikoa.

  18. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta bihotzaren semiologia biokimikoa.

  19. Sistema baskularraren fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta semiologia biokimikoa eta arteria-tentsioaren fisiopatologia.

  20. Biokimika, Fisiologia eta biriketako arnasketaren alterazioak. Arnas patologiaren azterketa biokimikoa.

  21. Fisiopatologia, Giltzurruneko eta gernu-aparatuko funtzioaren diagnostiko biokimikoa eta semiologia biokimikoa. Alterazio tubularrak eta glomerularrak. Dialisia.

  22. Digestioaren biokimika eta fisiologia. Alterazio gastrointestinalak eta pankrea exokrinoarenak. Digestio-patologiaren azterketa biokimikoa.

  23. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta sistema hepatobiliarraren semiologia biokimikoa.

  24. Nutrizioaren alde biokimikoak eta fisiologikoak. Nutrizio-egoeraren alterazioen azterketa biokimikoa.

  25. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta sistema hipotalamiko-hopofisiarioaren semiologia biokimikoa.

  26. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta tiroide-funtzioaren semiologia biokimikoa.

  27. Biokimika, Fisiologia eta paratiroidearen alterazioak. Paratiroide-patologiaren azterketa biokimikoa.

  28. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta kortex adrenalaren semiologia biokimikoa.

  29. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta sistema sinpatiko-adrenalaren semiologia biokimikoa.

  30. Fisiopatologia, diagnostiko biokimikoa eta pankrea endokrino funtzioaren semiologia biokimikoa.

  31. Ugaltze-sistema femeninoaren biokimika, fisiologia eta alterazioak. Ugaltze-aparatuaren eta ugalkortasunaren patologiaren azterketa biologikoa.

  32. Haurdunaldi eta edoskitzearen biokimika eta fisiologia. Funtzio fetoplazentarioaren eta alterazio perinatalen ebaluazioa.

  33. Ugaltze-sistema maskulinoaren biokimika, fisiologia, eta alterazioak. Zitologia eta semen-biokimika.

  34. Hezur eta artikulazioen sistemaren biokimika, fisiologia eta alterazioak.

  35. Sistema neuro-muskularraren biokimika, fisiologia eta alterazioak. Neurokimika.

  36. Tumore-biologia. Tumore-markatzaileak.

  37. Gluzidoen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  38. Lipidoen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  39. Aminoazidoen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  40. Purina eta pirimidinen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  41. Kaltzioaren metabolismo-alterazioen azterketa kimikoa (II), fosfatoa (esterifikatu gabe) eta magnesioa (II).

  42. Porfirinen metabolismo-patologiaren azterketa biokimikoa.

  43. Bilirrubinaren metabolismo-patologiaren azterketa biokimikoa.

  44. Azido organikoen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  45. Kolagenoaren metabolismo-patologiaren azterketa biokimikoa.

  46. Esteroideen metabolismo-patologiaren azterketa biokimikoa.

  47. Metal eta oligoelementuen metabolismo-alterazioen azterketa biokimikoa.

  48. Oreka hidroelektrolitikoaren eta ioi hidrogenoaren alterazioen azterketa biokimikoa.

  49. Gaixotasun lisosomalen azterketa biokimikoa.

  50. Intoxikazioen azterketa biokimikoa.

  51. Medikamentu-terapeutikaren monitorizazioa. Farmakozinetika.

  52. Biologia molekularreko printzipioak. Giza-genoma antolatzea: Egitura kodifikagarriak, sekuentzia errepikagarriak, mikrosateliteak eta minisateliteak.

  53. Sintesi proteikoa eta haren erregulazioa. Mutazioak.

  54. Eragile mutagenikoak. DNAren lesioa eta konpontzea. Biologia molekularraren aplikazioak. Terapia genikoa. Gaixotasun hereditario prebalenteak. Minbiziaren oinarri genetikoa.

    AHOLKATUTAKO BIBLIOGRAFIA

  1. Burtis CA, Ashwood ER, eds. Tietz fundamentals of clinical chemistry. 5.th ed. Philadelphia: Saunders.

  2. González de Buitrago JM, Arilla E, Rodríguez-Segade S, Sánchez Pozo, A. Bioquímica Clínica. Madrid: Editorial McGrawHill-Interamericana.

  3. González Sastre F et al. Bioquímica Clínica (semiología y diagnóstico). Barcelona: Editorial Barcanova.

  4. Henry JB. Todd-Sanford-Davinsonh. Clinical Diagnosis and Management by Laboratory Methods. Philadelphia: Saunders.

  5. Henry JB. Todd-Sanford-Davinsonh. Diagnostiko eta tratamendu klinikoa laborategian. Bartzelona: Salvat.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik