- 4392/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Ze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4392/2008 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ingeniari teknikoen kategorian (mantentze-lanetako eta instalazioetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria erdi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako¿Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakunde
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 243
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/11
- Argitaratze-data: 2009/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Tekniko ertainen lanbide taldeko ingeniari tekniko kategoriarako (mantentze-laneko eta instalazioetako erdi-mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira mantentze-laneko eta instalazioetako erdi-mailako teknikarien lanbide taldeko Ingeniari Teknikariaren kategoriako destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ingeniari tekniko industrial titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ingeniari tekniko industrial titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 3 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Lan esperientzia (gehienez, 50 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan ingeniari teknikari gisa eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan asistentzia-alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,08 puntu.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,10 puntu.
29 ordu: 0,20 puntu.
49 ordu: 0,40 puntu.
99 ordu: 0,60 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
3HE: 25,5 puntu.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Legezko arauak:
Tentsio baxuko erregelamendu elektroteknikoa. Instrukzio osagarriak.
Eraikuntzetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).
Norma UNE 100713 instalaciones de acondicionamiento de aire en hospitales.
Segurtasuneko oinarrizko betebeharrak sute kasuetan (CTE-SI).
Energia aurreratzeko oinarrizko eskakizunak (CTE-HE).
Legionelosiaren prebentzioa eta kontrola.
Tentsio baxuko instalazio elektrikoak:
Ohiko babeseko gailuak tentsio baxuko instalazio elektrikoetako gainintentsitateen aurka.
Ohiko babeseko gailuak tentsio baxuko instalazio elektrikoetako zuzeneko kontaktuaren aurka.
Lur konexioak. Ekipotentzialtasuna.
Osasun zentroetako instalazioetan energia elektrikoaren hornikuntzaren jarraipena bermatzeko gailuak Multzo elektrogenoak. UPS.
Eraikinetako instalazio termikoak:
Eraikinetako instalazio termikoak. Oinarrizko kontzeptuak.
Berokuntzako instalazioak. Ohiko kontzeptuak eta sistema motak.
Ur bero sanitarioaren produkzioa eta banaketa.
Klimatizazioa. Klimatizazio sistemak. Kargen oinarrizko kalkulua.
Eguzki-energia termikoa.
Eguzki-energia fotovoltaikoa.
Erregulazioa, mantentze lanak eta kudeaketa energetikoa:
Oinarrizko mantentze lanak eraikuntzetako instalazio termikoetan.
Oinarrizko mantentze lanak suteen aurkako babeseko instalazioetan.
Ebakuntza geletako, ZIUetako eta ospitaleko eremu kritikoetako mantentze lanak.
Prebentzioko eta zuzenketako mantentze lanak. Mantentze lan osoen planak. Ordenagailu bidezko mantentze lanen kudeaketa.
Datu sareen, telefoniako, zentraletako eta banatzaileen sareak mantentzea.
Ingurumen kudeaketa:
Osasun arloko hondakinen sailkapena Euskal Autonomia Erkidegoan.
Zentro barneko eta kanpoko kudeaketa. Osasun hondakinen tratamendua.
Arrisku mikrobiologikoen minimizazioa. Mikroorganismoak.
Ospitaleko puntu kritikoen erlazioa. Mantentze lanetako neurriak arrisku mikrobiologikoak minimizatzeko.
Sistema elektromedikoak:
Multzo kirurgikoa. Ebakuntza gelako instalazioak. Anestesiako ekipoak.
Esterilizazioa. Kontzeptu orokorrak. Bero bidezko esterilizazioa. Gas bidezko esterilizazioa. Beste esterilizazio mota batzuk.
Irudi bidezko diagnostikoa. Instalazioen eta langileen babesa.
Irudi bidezko diagnostikoko eta medikuntza nuklearreko ekipoak.
Zainketa intentsiboen unitateak. Instalazioak eta ekipamenduak.
Erradiologia digitala. Irudia lortzea eta lantzea. PACS.
BIBLIOGRAFIA
Behe-tentsio eta Argibide Tekniko Osagarrietarako araudi elektronikoa.
Zentral elektriko, azpiestazio eta transformazio-zentroei buruzko araudia.
Eraikuntzako Kode Teknikoa. CTE-SI, CTE-SU eta CTE-HE direlakoen oinarrizko dokumentuak.
Osasun eta Segurantza Soziala Ministerioaren 1979ko urriaren 24ko Agindua.
Eraikuntzetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).
76/2202 Dekretua, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Elkartean hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko dena.
Real Decreto 865/2006. Criterios higiénico sanitarios para la prevención y control de la legionelosis.
Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko azpiegiturekin lotutako arrisku mikrobiologikoak txikiagotzeko gomendioak.
Un modelo de hospital. Fernando Pérez, Iñigo Quintana eta Juan Abarca Cidón. ARS Medica.
1578/2008 Errege-dekretua, irailaren 26koa,eguzki-energia fotovoltaikoari buruzkoa.
Sendagasei buruzko UNE EN-737-3.
Esterilizazio prozesuaren kudeaketarako Osakidetzaren gida, Eusko jaurlaritza.
Tecnología Radiológica. Javier Gonzalez Rico y otros. Paraninfo Editoriala, 1996.
Ventilación mecánica. A.Net, S. Benito. Springer-Verlog. Iberica Editoriala, 1998.
Instalaciones Frigoríficas. J.Doria, L.R.de Gauna, P. Hernández, G. Gondra, S. Makazaga, 1995.
Electricidad Solar (ingeniería de los sistemas fotovoltaicos). E Lorenzo, G Araujo, A Cuevas, M Egido, J Miñano. Progensa Editoriala.
Sistemas solares térmicos (diseño e instalación). Progensa Editoriala.
ABC de ecografía abdominal. J Lemos Zunzunegui, J Amorós Oliveros, C González Durán.


