- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2008ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2008ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 606
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/11
- Argitaratze-data: 2009/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
2008ko irailaren 18ko Ebazpenaren bitartez, Berdintasunaren Aldeko 2008ko Emakunde Sariaren deialdia egin zen. 2008ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak egindako proposamena kontuan hartuta, ondokoa
Lehenengoa. Berdintasunaren aldeko 2008ko Emakunde saria ematea La Brakamonte elkarte soziokulturalari, alegia, Bizkaiko Emakumeen Asanbladari, erakunde honen ibilbide luzeagatik. Izan ere, hogeita hamar urte baino gehiagoz, 1976. urtean sortu zenez geroztik, gogor lan egin du emakume eta gizonen berdintasunaren alde, emakumeentzako askatasun eta justiziarako bideak zabalduz. Epaimahaiak mugimendu feminista honen ibilbide osoa hartu du kontuan. Asanbladaren helburuak dira emakume eta gizonek eskubide berberak izatea bizitzaren alor guztietan, hala nola hezkuntzan, osasunean, lanean, eta partehartze sozial eta politikoan. Horrela, kontzientziatzearen alorrean Bizkaiko Emakumeen Asanbladak hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak antolatu ditu emakumeentzat, pentsamendu feministaren inguruko hausnarketa, kontzientziaraztea, sentsibilizazioa eta eztabaida piztu nahian. Erreibindikazioaren alorrean ere lan handia egin du, dibortzioaren eskubidearen alde, sexismorik gabeko hezkuntza eta osasungintzaren alde eta abortuaren eskubidearen alde, besteak beste. Gizarte-laguntzaren alorrean ere nabarmena da Asanbladak egindako lana. Emakumeei laguntza juridikoa eskaini die banaketa, dibortzio, eta abortuarekin zerikusia duten prozesu judizialetan. Honekin batera, familia-plangintzarako taldeak sortu ditu. Biolentziaren biktima izan diren emakumeei laguntza eman die eta haientzako zerbitzuak proposatu ditu. Asanbladak memoria historikoa babesten ere ahaleginak egin ditu. Izan ere, 1982. urtean Emakumeen Dokumentazio Zentroa sortu zuen, Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko ekintza eta ideiak gorde eta artxibatzeko. Bigarrena. Administrazio-bidea amaitutzat ematen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da erakundearen beraren aurrean, eta, horretarako, hilabeteko epea izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, IZASKUN MOYUA PINILLOS.


