Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2009ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2009ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 7193
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/12
  • Argitaratze-data: 2008/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan agindutakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan: politikagintzan, ekonomian, kulturgintzan eta gizartean. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu deuseztatzea Euskadin.

Aipatu helburuak lortzeko, EAEko Administrazio osoak parte hartu behar du, bereziki toki-administrazioek, herritarren behar, interes eta kezketatik hurbilen baitaude. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak tokiko administrazioaren eskumenak zehazten ditu 7. artikuluan. Horien artean, 1.c) atalean, honako hauek aipatzen ditu: «toki-eremuko programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan». Bestalde, 15.3 artikuluak dio udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko dituztela, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorrean ezartzen diren jarraibide eta gidalerroekin bat.

Une honetan, Eusko Jaurlaritzaren plangintza nagusia bat dator EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideekin; plan hori 2006ko irailaren 26an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Aipatutako plan horren egitura-elementu nagusiak lau dira: ardatzak, alorrak, programak eta helburuak. Ardatz estrategikoek hurrengo urteetan berdintasun-politikei dagokienez landuko diren lehentasunezko gaiak zehazten dituzte: mainstreaminga, ahalduntzea eta gizartearen eta politikaren arloko parte hartzea, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna, eta emakumeen aurkako indarkeria. Zehaztutako alorrak -hau da, berdintasuna lortzeko baliatuko diren esku-hartzeko eremu funtzionalak- zazpi dira: Berdintasunerako neurri orokorrak, Kultura, Hezkuntza, Lana, Gizarteratzea, Osasuna eta Hirigintza eta Ingurumena. Esku-hartzean, oinarrizko zortzi printzipio izango dira kontuan, besteak beste, nazioartean berdintasuna lortzeko egokienak direla uste diren bi estrategia: ekintza positiboa eta «mainstreaminga» edo genero-ikuspegia txertatzea.

Horri dagokionez, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldiko Jarraibideak tokian tokiko esparruan gauzatzea bultzatzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berdintasun-planak abiatu ditu IV. Plana bultzatzeko eta sustatzeko, berea baita indartzeko egitekoa. Hori guztiori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 5.e) artikuluan eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoari jarraiki egin du. Gainera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 5.k) artikuluan egiteko hau ezarri dio Autonomia Erkidegoko Administrazioari, kasu honetan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari: «Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, toki-erakundeei, gainerako euskal herri-aginteei eta ekimen pribatuari laguntza tekniko espezializatua ematea».

Esandako guztia dela-eta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezkotzat jotzen du laguntza teknikoa lortzeko diru-laguntzen bidez udalerri, udalerri-elkarte, koadrila eta mankomunitateei laguntza ematea; horrela, diagnosiak egin, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu eta egokituko dituzte. Helburu horiek guztiak aintzat hartuta, diru-laguntzetarako deialdi hau arautu dugu, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.

Ebazpen honetan, egokitzat jo da diagnosiak eta/edo planak indar handiagoz sustatzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzen hasi diren eta oraindik udalbatzak onartutako planik ez duten udalerri, udalerri-elkarte, koadrila eta mankomunitateetan; hori dela-eta, laguntza ekonomikoak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie, lurralde-oreka handiagoa lortzeko. Hori horrela izango da, betiere, tokiko erakunde horiek hasitako berdintasun-politiken jarraipena bermatzeko konpromisoa agertzen badute.

Laguntzak arinago kudeatzeko, deialdi honi gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2009ko Aurrekontu Orokorren kontura.

Horrenbestez, hau

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2009. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosia egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideak garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, eta horien mugak aurrekontuko IV. kapituluan ezarritako kredituek emango dituzte.

  1. Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko jarritako diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, bostehun mila (500.000) eurokoa izango da.

    Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da. Gora-behera hori argitaratu egingo da Emakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

  2. 2009ko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa da agindu hori).

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, eta lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira, 10.1 artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz. Puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta aurreko artikuluan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira diru-laguntzak.

Bestalde, 10.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuek soilik jaso dezakete laguntza, betiere, 11. artikuluan ezarritako gehienezko muga gainditu gabe: 15.000 euro, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo elkarren ondoan dauden udalerrien elkarte batek programa bateratu bat aurkezten badu.

  1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideak garatuz, diagnosiak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu eta egokitu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerrien elkarteek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.

  2. Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak. Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunek pertsona juridiko horien bidez kudea dezakete diru-laguntzaren gastua.

  3. Elkarren ondoan dauden bi udalerri edo gehiagoren elkarteak ere izan daitezke onuradun programa bateratu bat aurkezten badute. Kasu horretan, elkartea osatzen duten udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean.

    Diru-laguntza koadrila edo mankomunitate batek eskatzen badu, proiektuak hartzen dituen udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean -aurreko atalean bezala-. Bestalde, udalerri-elkarte, koadrila edo mankomunitateak aurkeztutako proiektuaren antzeko bat bere kabuz eskatzerik ez dute izango udalerriek.

    Udalerri-elkarteen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.

    Beharrezkoa izango da udalerri, koadrila, mankomunitate edo elkartea osatzen duten udalerrien ekarpena, diru-laguntzaren xede diren jarduerak egiteko. 7.1 artikuluko h) idatz-zatian aipatzen diren banan-banako diru-ekarpenei buruzko informazioa ere jaso beharko da eskabidean.

  1. Erakundearen helburuekin bat etorriz, laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili behar dira diru-laguntzak. Laguntza tekniko hori, hain zuzen, beharrezkoa da tokian-tokian emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosia egiteko eta/edo berdintasun-planak egiteko eta egokitzeko, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/ VIII. Legegintzaldiko Jarraibideak garatuz. Jarduera horretan, honako hauek sartzen dira: diagnosi eta plan orokorrak egitea (udal-jardueren alderdi gehienei eragiten dietenak); sektore jakin batzuetako diagnosiak egitea eta/edo plan sektorial jakin batzuk sakontzea eta eraginkor bihurtzea; nahiz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldia onartu aurretik ontzat emandako toki-planak aipatutako plan horri egokitzea.

  2. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabil daitezke laguntzak. Bertako langileek nahiz kontratatutako langileek emango dute diagnosia egiteko edo berdintasun-plana sortu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa. Zehazki, gastu hauek onartuko dira:

    Erabaki formalaren bidez lan-prozesua egiteko izendatu diren langile funtzionarioen edo lan-kontratudun langile finkoen gastuak; prozesu horretarako soilik kontratatutako aldi baterako lan-kontratudun langileen gastuak; edo lanaldi partzialerako edo koadrila, mankomunitatea edo udalerri-elkartea osatzen duten udalerrietan aldi berean jarduteko kontratatutako langileei dagozkienak; betiere, erreferentziazko lan-prozesu hori egiteko beren-beregi izendatuak beharko dute izan.

    Laguntza teknikorako kontratatutako pertsonen eta aholkularitza-enpresen gastuak.

    Eragozpen handiak dituzten pertsonek edo bereizkeria anizkoitza jasaten dutenek lan-prozesuan parte hartzeko dituzten eragozpenak ezabatzeko neurri osagarriek sortutako gastuak.

  3. Edonola ere, egiaztatu egin beharko da kontratatutako edo kontratuko diren langile teknikoek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko gaietan trebatzeko gutxienez 150 ordu igaro dituztela eta aholkularitzek gai honetan jarduteko nahiko trebatuta dauden edo eskarmentu handia duten langileak dituztela.

  1. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2009ko otsailaren 9an (barne) amaituko.

  2. Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

  1. Eskabideak I. eranskinean dagoen ereduaren arabera egin beharko dira eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar zaizkio, agiri hauekin batera:

    1. Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.

    2. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    3. «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (II. eranskina).

    4. Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri (III. eranskina).

    5. Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea izenpetzen duen pertsonak eta erakunde eskatzaileak ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (III. eranskina).

    6. Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena: berariaz adierazi beharko da xede bererako beste diru-laguntzarik eskatu den eta, horrela bada, zein erakunderi eskatu zaion eta eskabide horren egoera zein den (III. eranskina).

    7. Lan-prozesua azaltzen duen proiektua; 2009ko abenduaren 31 baino lehen egin behar da, eta IV. eranskinean jasotako datuak adierazi behar dira. Planak errazago egiteko eta egokitzeko eta zeregin horretan orientabidea emateko, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan batek gutxienez izan behar dituen edukien eskema erantsi da (V. eranskina).

    8. Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte batek egiten badu, erakundea osatzen duten toki-erakunde bakoitzaren ekarpena zehaztu beharko da, bai eta udalerri guztien berariazko onarpena ere, 4. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.

    9. Diagnosia egin edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana sortu eta egokituko duen taldeko teknikariek arlo horretan duten prestakuntza egiaztatzen duen curriculuma eta beraien lanbide-profilak, beren-beregi adieraziz lan-prozesuan pate hartuko du(t)en pertson(e)aren izena.

    10. Lanak funtzionarioei edo lan-kontratuko langileei izendatuz gero, ziurtagiri batean egiaztatu behar da eskumena duen aginteak langilea berariaz izendatu duela lan-prozesu horretarako, bai eta langile horrek helburu horretarako bere lanaldiaren zein ehuneko erabiliko duen ere.

    11. Beharrezko laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu, eta horiek nola egingo diren azaldu beharko du organo eskudunak.

    12. Esleipen-irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duten gainerako agiri guztiak.

  2. Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, meritutzat baloratuko baitira [10.1.B) artikulua]:

    1. Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-elkarteetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria.

    2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria.

    3. Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarteko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia.

Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7.1. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hautaketa-batzordea eratuko da, aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Hona kideak:

Lehendakaria:

Idazkari nagusia.

Batzordekideak:

Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.

Aholkularitza Juridikoko Arlo-arduraduna.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoko arduraduna izango da.

  1. Diru-laguntzak esleitzeko, hautaketa-batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

    1. Proposamenaren kalitatea: 45 puntu, gehienez.

      Lan-prozesuaren argitasuna eta bideragarritasuna, egutegiaren, metodologiaren eta aurrekontuaren arabera: 15 puntu, gehienez.

      Diagnosian eta/edo planean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planera zenbat egokitzen den: 15 puntu, gehienez.

      Udalerriko errealitatera egokitzea: 10 puntu, gehienez.

      Berrikuntzak: 5 puntu, gehienez.

    2. Genero-ikuspegia zenbateraino dagoen instituzionalizatuta (berdintasun-politikarako zenbat langile eta zenbaterako aurrekontua dagoen, emakumeek parte hartzeko organo iraunkorrak izatea): 10 puntu, gehienez.

    3. Emakumeek lan-prozesuan parte hartzea, bereizkeria anizkoitza jasaten dutenen beharrizan bereziak kontuan hartuta (halakorik egonez gero): 20 puntu, gehienez.

    4. Bi hizkuntza ofizialak erabiltzea lan-prozesuetan eta behin betiko materialetan: 10 puntu, gehienez.

    5. Diagnosia eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana lehenengo aldiz egin behar duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, koadrilek edo mankomunitateek 15 puntu izango dituzte. Betiere, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa hartu beharko dute eta hori nola egingo duten azaldu beharko dute.

  2. Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 50 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

Diruz lagunduko diren jardueretarako udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak aurkeztutako aurrekontuaren % 75 izan daiteke diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere. Erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte batek aurkezten badu.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago.

Gainfinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.

  1. Eskabideak hautaketa-batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia eta arrazoitua emango du, eta, horren bitartez, amaiera emango dio hasitako lehiaketari. Horrez gain, diagnosiak egiteko eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ordaintzeko diru-laguntza nori eman eta nori ukatu adieraziko da. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte eskatzaileei. Hala ere, emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

  2. Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesatuari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da -diruz lagunduko diren proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoak jarrita-, eta horretaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Erakunde horiek ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira; proiektuak adieraziko dira eta onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa azalduko da; nolanahi ere, zenbateko hori ez da sekula izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.

  2. Diru-laguntza zertarako eman den, xede horretarako erabili behar dute, non eta 16. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta prest egon behar dute diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiazta ditzan onartzeko.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.

  4. Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, Emakunderi idatziz jakinarazi beharko diote; izan ere, Emakundeko zuzendariaren berariazko onespena behar da aldaketa horiek egiteko. Beste edozein laguntza edo diru-laguntzaren berri ere eman behar zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.

  5. Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza azaldu behar da (V. eranskina).

  6. Diruz lagundu diren proiektuen publizitatea bi hizkuntza ofizialetan egin behar da: gaztelaniaz eta euskaraz.

  1. Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak -alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa- justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2010eko otsailaren 28a baino lehen -egun hori barne-, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak, nominak edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesatuari itzuliko dizkio-, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita. Faktura edo agirietako gastuen data ezin da izan 2009ko abenduaren 31z gerokoa.

    Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan deskribatuko dira lan-prozesua, lortutako helburuak, erabilitako metodologia, egutegia, berrikuntzak, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta lortutako diru-sarreren eta egindako gastuen banakapena, xehetasunez adierazita udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak egindako ekarpenak, eta prozesua kudeatu eta/edo finantzatutako eremuak zeintzuk izan diren zehaztuta (IV. eranskina).

    Diagnosiaren eta/edo planaren kopia.

    Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruz egiten den publizitatean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela justifikatzen duten agiriak (V. eranskina).

  2. Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.

  2. Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko zatian aipatutakoak jaso, eta aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez; horrez gainera, hala badagokio, diru-laguntzen zenbatekoak doituko ditu.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, emandako diru-laguntza ezeztatzeko eta, hala badagokio, diru-laguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio. Dekretu horrek hau ezartzen du:

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesatuari eta 15 egun balioduneko epea emango dio, interesatuak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

  2. Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

    Ebazpenean baldintzak ez direla bete adierazten bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  3. Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.

Udalerri, udalerri-elkarte, koadrila edo mankomunitatearen izena*: IFZ*:

Eskabidea nork aurkezten duen*:

Elkarlanean egindako proiektuetan (udalerri-elkarte, koadrila edo mankomunitateek aurkeztuak), lan-prozesuan zein erakundek parte hartzen duen adierazi, bai eta bakoitzak zein egiteko duen ere:

*Udalerri-elkarteei dagokienez, diruz lagunduko den programa kudeatu eta ordaintzeko jarduerak zein udalerriri izendatu zaizkion eta udalerri horri buruzko datuak adierazi behar dira.

HARREMANETARAKO DATUAK

Harremanetarako pertsona:

Helbidea:

  1. maila:

    Telefonoa: Faxa:

    (e)n, 2009ko ren (e)an.

    Eskabidea aurkezten duen pertsonaren izenpea: Erakunde eskatzailearen zigilua:

    Eskabidearekin batera aurkezten diren agirien zerrenda:

    n Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia.

    n Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    n «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (II. eranskina).

    n Zinpeko adierazpenak (III. eranskina).

    n Proiektuaren deskribapena (IV. eranskina).

    n Laguntza teknikoa emango duen taldeko teknikariek arlo horretan duten prestakuntza egiaztatzen duen curriculuma eta beraien lanbide-profilak.

    n Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte batek egiten badu, horiek osatzen dituzten toki erakunde bakoitzak egindako ekarpenaren zehaztapena, bai eta udalerri bakoitzak emandako onarpena.

    n Lanak funtzionarioei edo lan-kontratuko langileei izendatuz gero, eskumena duen aginteak langilea lan-prozesu horretarako berariaz izendatu duela eta langile horrek helburu horretarako bere lanaldiaren zein ehuneko erabiliko duen egiaztatzen duen agiria.

    n Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak eskatzen badu, organo eskudunaren konpromisoa bai hasitako politikekin jarraitzeko, eta horiek egiteko moduari buruzko azalpena.

    Meritutzat baloratzeko aurkeztu diren agirien zerrenda:

    n Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-elkarteetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria.

    n Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria.

    n Emakumearen Tokiko Kontseiluko edo partaidetza-organoaren Erregelamenduaren kopia.

    Beste agiri batzuk, zehaztu:

    n

    n

    n

    n

Izena eta bi abizenak / Sozietatearen izena

Nombre y dos apellidos / Razón social.....................................................................................................................................................

Helbidea

Domicilio..............................................................................................................................................................................................

Posta kodea Herria

Código postal .................. Población ...

Herrialdea

País.......................................................................

B BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS

Bankua

Banco .....................................................................................................

Agentzia

Agencia .....................................................................................................

KD K/korrontea

D.C. C/corriente

Jabea

Titular.........................................................................................................................................

C Bankuaren adostasuna

Conforme banco

D Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

E Sail edo erakundearen

onespena

  1. ºB.º dpto. u organismo

    Sinadura eta zigilua

    Sello y firma

    Sinadura eta zigilua

    Sello y firma

    Baimendutako sinadura eta zigilua

    Sello y firma autorizada

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

    INPRIMAKIAK BETETZEKO JARRAIBIDEAK

    1. Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.

      1. Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.

        Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.

      2. Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.

        Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala.

    2. Banku-datuak.

      1. Bankuaren kodea eta izena.

      2. Agentziaren kodea eta izena.

      3. Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol-digitua eta zenbakia.

      4. Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.

    3. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.

    4. Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.

      DOCUMENTAZIO EUSKARRIA

      Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.

      INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACION

    1. Datos identificativos de la persona física o jurídica según se indican a continuación.

      1. Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.

        Personas jurídicas: código de identificación fiscal.

      2. Personas físicas: nombre y dos apellidos.

        Personas jurídicas: nombre o razón social.

    2. Datos bancarios.

      1. Código y denominación de la entidad bancaria.

      2. Código y denominación de la agencia.

      3. ~Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.

      4. ~Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.

    3. Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.

    4. Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.

    5. A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

      DOCUMENTACIÓN SOPORTE

      Se adjuntara fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en el caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.

Eskaera aurkeztu eta izenpetzen duenak zinpean adierazten du ez berak ez ordezkatzen duen erakundeak:

  1. Ez dutela administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta horretaz gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko.

  2. Ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.

  3. Beste finantzabide hauek dituela, eta bere gain hartzen duela gainfinantzaketarik ez gertatzeko erantzukizuna:

    Erakundea Kopurua Egoera

    (e)n, 2009ko ren .(e)an.

    Eskabidea aurkezten duen pertsonaren izenpea:

Proiektuaren izena:

n Diagnosia egitea

n Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egitea

n Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egokitzea

Diagnostikoaren edota planaren eremua n Orokorra n Sektorekoa

Lan-prozesuaren justifikazioa eta deskribapena, eta hori testuinguruan jartzea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldiko Jarraibideak proposamenaren arabera

Helburuak

Lan-prozesuaren helburu diren eremuak (dagokion IV. Planaren ardatzak eta arloak)

Aztertu beharreko adierazleak eta aldagaiak

Metodologia

Berrikuntzak

Lan-prozesuaren kronograma

Herritarrek parte-hartzeko mekanismoak eta uneak

Diagnosia egiteko eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egiteko beharrezkoa den laguntza teknikoa emango duen pertsonaren eta enpresaren izena. Berdintasun-gaietan duen prestakuntzaren eta/edo lan-esperientziaren egiaztapenak.

Emakumeek eta, bereziki, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek parte hartzea ahalbidetzeko garatuko diren neurri osagarriak (bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko neurriak, eskuragarritasuna bermatzekoak, )

Lan-prozesuko hizkuntza n Euskara n Gaztelania n Euskara/Gaztelania

Azken materialetan erabilitako hizkuntza n Euskara n Gaztelania n Euskara/Gaztelania

PROIEKTUAREN AURREKONTUA

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:

Langileei dagozkienak (mota zehaztu):

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko zerbitzuak emango dituen pertsona edo erakundea kontratatzeari dagozkionak (kontratazioa zehaztu):

Hartutako neurri osagarriei dagozkienak (zehaztu):

BESTE ZENBAIT GASTU (zehaztu):

GASTUAK GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkartearen guztirako ekarpena eta diru-zenbatekoa Udalerriak eta diru-zenbatekoa zehaztu:

Beste zenbait erakunderen ekarpena (zehaztu):

Beste diru-laguntza batzuk (zehaztu, egoera ere bai):

SARRERAK GUZTIRA

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari eskatzen zaion zenbatekoa

Planaren egitura eta edukiak bat etorri behar dute Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldiko Jarraibideekin.

  1. Eremu teorikoa eta lege-eremua.

  2. Hautatutako alorren, helburuen eta jardueren justifikazioa (planaren espezifikotasuna eta horrek tokiko edo udalaz gaindiko errealitatearekiko izan duen egokitzapena hautematea eta justifikatzea).

  3. Plana ezartzeko hartutako neurriak:

    1. plana bultzatzeko egitura (berdintasunerako, tokiko edo udalaz gaindiko administrazio-organoak edo -unitateak sortzea, 4/2005 Legearen 10. eta 15. artikuluetan aurreikusitakoak).

    2. udal-barneko eta udal-arteko koordinazio-egiturak.

    3. herritarrek parte hartzeko egiturak: libreki atxikitzeko aukera ematen duen erakundea abian jartzea aztertzea; hau da, tokiko politikagintzan, emakumeen eta elkarte mugimenduen parte-hartze eraginkorra sustatu nahi da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruan tokiko administrazioekin harreman zuzena izan dadin.

  4. Arloak, helburuak, ekintzak:

    1. proposatutako ekintzak gauzatzerakoan eta helburuak lortzerakoan udaleko sailek, erakunde autonomoek eta horren mende edo horri lotuta dauden erakunde publikoek zein erantzukizun duten zehaztu behar da planean, ahalik eta gehien.

    2. proposatutako ekintza bakoitzeko kronograma eta gutxi gorabeherako aurrekontua zehaztu.

    3. ebaluazio-adierazleak zehaztu.

Egindako lanaren izendapena:

Egindako lan-prozesuaren deskribapena, lortutako helburuak, erabilitako metodologia, berrikuntzak, herritarrek parte hartzeko mekanismoak, neurri osagarriak

LORTUTAKO DIRU-SARREREN ETA EGINDAKO GASTUEN XEHEKAPENA

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:

Langileei dagozkienak (mota zehaztu):

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko zerbitzuak emango dituen pertsona edo erakundea kontratatzeari dagozkionak (kontratazioa zehaztu):

Hartutako neurri osagarriei dagozkienak (zehaztu):

BESTE ZENBAIT GASTU (zehaztu):

GASTUAK GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkartearen guztirako ekarpena eta diru-zenbatekoa Udalerriak eta diru-zenbatekoa zehaztu:

Beste zenbait erakunderen ekarpena (zehaztu):

Beste diru-laguntza batzuk (zehaztu):

SARRERAK GUZTIRA

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari justifikatutako zenbatekoa

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen markaren ezaugarriak

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi eta kokatu beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili behar da:

Marka koloretan jarriz gero, arau hauek bete behar dira:

Emakumearen irudia: pantone 529, kuatrikomia: zian % 26, magenta % 43, horia % 22.

Zutabeak: pantone 421, kuatrikomia: beltza % 28.

Testua: tipografia: Optima Bold (EMAKUNDE), Helvetica 55 Roman (testuaren gainerakoak).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik