- 3841/2008 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alberto Colina Alonso jauna Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3841/2008 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alberto Colina Alonso jauna Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 2
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/12
- Argitaratze-data: 2009/01/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 995/2006 Ebazpenaren bidez, Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatu zen Alberto Colina Alonso jauna.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Alberto Colina Alonso jauna Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2008ko abenduaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari Zumarraga Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


