- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2008-2009 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2008-2009 ikasturtean ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 343
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/12
- Argitaratze-data: 2009/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko irailaren 16ko Aginduaren bidez aplikatu beharreko irizpideak arautu ziren eta deialdia, Hezkuntza Administrazioak espresuki erabaki zuelako, itunpeko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zabaldu zitzaien.
Lurralde Historikoek egindako proposamenak aztertu eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta,
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak bete dituzten Lurralde Historikoetako ikasleei laguntza ematea.
Ebazpen honen diru-zenbatekoa guztira 2.167.949,90 eurokoa da, ondoren zehazten den bezala banatuta:
Araba 381.039,89 euro
Bizkaia 1.221.159,48 euro
Gipuzkoa 565.750,53 euro
Bigarrena. Laguntza horien onuradun diren ikastetxeen zerrenda dagokion Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratzea, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka aukerako gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


