Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena. Honen bidez, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programetarako laguntza bat bigarren aldiz berritzea ebazten da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008k - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena. Honen bidez, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programetarako laguntza bat bigarren aldiz berritzea ebazten da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez egin zen laguntza horietarako deia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/15
  • Argitaratze-data: 2009/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez (maiatzaren 9ko EHAA) ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza berrietarako deia egin eta laguntza horiek arautu ziren. Agindu horren 14. eta 26. artikuluek, berriz, 2007-2008 ikasturtean emandako laguntzak 2008-2009an berritzea aurreikusten dute ikertzaileak prestatzeko doktorego aurreko laguntzen programaren esparruan, hain zuzen ere AE, AK eta B modalitateetan.

Laguntzak bigarren eta hirugarren aldiz berritzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu da. 2008ko maiatzaren 7ko Aginduak ezarritakoa betetzeko, kontuan hartu ziren eskabideen ebaluazioa eta ebaluazio-batzordearen proposamena; ondorioz, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearen 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bitartez, laguntza horiek bigarren eta hirugarren aldiz berriztatzea ebatzi zen.

Hala ere, ikertzaile bat maiatzaren 7ko Aginduaren 14. artikuluko 2.2.1 puntuko e) idatz-zatian aurreikusitako eskumenaz baliatu da, eta deialdiak aurreikusitakoaren ondoren bete ditu baldintzak. Hori dela eta, berritu egin ahal da. Hori guztia dela eta, berritzeko eskabide horren ebaluazioa eta ebaluazio-batzordearen proposamena kontuan hartuz, hau,

Lehenengoa. Ikertzaileak prestatzeko laguntza 2008-2009 ikasturtean berritzea I. eranskinean ageri den onuradunari. Prestatzen diharduen ikertzaile horren egoera juridikoa bekatik praktikaldiko kontratura aldatuko da 2009ko urtarrilaren 1ean.

Bigarrena. Berriztatze horri laguntza ematea I. eranskinean ageri den eta prestatzen diharduen ikertzailearen ezarpen-zentroari, dagokion praktikaldiko kontratua finantza ditzan, II. eranskinean ezarritako zenbatekoaren arabera. Praktikako kontratu hori 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko irailaren 30 arte luzatuko da.

Hirugarrena. Berriztatze horri laguntzak ezarpen-zentroari ordaintzea, kontratuaren kopia eta zerga-arloko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean edukitzearen erantzukizunpeko adierazpenak Politika Zientifikoko Zuzendaritzan jaso eta gero.

Laugarrena. Ebazpen honetan ezarritako laguntzen zenbatekoa, iraupena eta laguntzez baliatzeko gainerako baldintzak 2008ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatu duenetik ondorioztatzen dira.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, beronen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik