Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketak (Lebariok - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketak (Lebarioko lurzatiaren egokitzapenak) erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 237
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/15
  • Argitaratze-data: 2009/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2004ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez «Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektua» onartu zen.

Baina irizpide teknikoak kontuan izanik, jarduketak hartzen zituen elementu natural eta instalazioen arabera, eraikuntzako konponbide desberdinetara jo beharra izan zen hasierako trazadura-proiektua mamitzeko. Horrela, bada, Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketaren (Lebarioko lurzatiaren egokitzapena) I. addendan jasotako ondasun eta eskubideak, honako proiektu zehatz hauen integrazioaren ondorio dira:

Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SAren Bilbao Donostia trenbideko (Abadiño eta Berriz udalerrietako) Lebarioko lurzatia egokitzeko eraikuntza-proiektua.

«Arriaerreka leheneratzeko proiektua.»

«Bartzelona-Bilbao gasbidearen 10+353 KP eta 10+810 KP-en arteko saihesbide-proiektua, Euskotrenen afekzioaren ondorio.»

«Euskotrenen Abadiñoko tailerretarako trenbide-zabaltzaren urbanizazioa dela-eta, 30 KV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoaren saihesbide-proiektua.»

Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketaren (Lebarioko lurzatiaren egokitzapena) xedea da inguru horretan dauden eta Iberdrolaren jabetzakoak diren linea elektrikoak aldatu, eta egiten diren obrak amaitutakoan sortuko den egoera berrira egokitzea.

Gainera, erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2008ko urriaren 13ko Ebazpen bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan ere argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2008ko azaroaren 18ko 221. zenbakian; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2008ko azaroaren 18ko 222. zenbakian; 2008ko azaroaren 18ko «Berria», «Deia» eta «El Correo» egunkarietan; eta Abadiñoko Udaleko iragarki-oholean jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) eta 10.1.h) artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a) artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilbao-Donostia trenbide-lineako Traña-Berriz tartean trenbidea bikoizteko trazadura zehaztu eta Lebarion tailerrak eta kotxetegiak jartzeko proiektuaren 1. berrikusketak (Lebarioko lurzatiaren egokitzapenak) erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Abadiñoko udaletxera ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik