Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura sailburuaren 2008ko uztailaren 1eko Aginduan azaltzen den diru-kopurua handitzen duena, alegia, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2008rako deialdia egiten duen Aginduan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura sailburuaren 2008ko uztailaren 1eko Aginduan azaltzen den diru-kopurua handitzen duena, alegia, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2008rako deialdia egiten duen Aginduan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 692
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/15
  • Argitaratze-data: 2009/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura sailburuaren 2008ko uztailaren 1eko Aginduak (2008ko uztailaren 23ko EHAA, 140. zenbakia) Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2008rako deialdia egiten zuen.

Kontuan izanda aurkeztu den eskabide-kopurua, dirulaguntzen onuradun gerta daitezkeenek garatuko dituzten egitasmoen garrantzia eta, ondorioz, eskatutako dirulaguntzen zenbatekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak, Agindu honen lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusten denari jarraiki, beharrezkotzat jo du aipatutako aginduan azaltzen den diru-kopurua moldatzea. Egingo den aldaketa Aginduaren xedera zuzendutako diru-kopurua handitzea izango da. Izan ere, hori eginez, egitasmoen bideragarritasuna bermatu ahal izango da. Badago horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan behar den besteko aurrekontu-dotazio egokia.

Hori dela eta,

Artíkulu bakarra. 2008ko uztailaren 1eko Aginduaren 2.2 artikuluan azaltzen den diru-kopurua moldatzea, Agindu bereko lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren babesean. Ondoko era honetan geratuko da idatzita:

  1. Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzeko kredituaren zenbateko orokorra milioi bat eta laurogeita bost mila (1.085.000) eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.