- 2008/4389 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2008/4389 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira mediku kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 226
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/16
- Argitaratze-data: 2009/01/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Mediku kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko epidemiologia klinikoko unitateetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko mediku kategoriako destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den beste edozein espezialitatekoa, edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometakoren bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatutako edozein espezialitatetako titulua edo Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 1 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie egingo 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako espezialistaren titulua lortu dutenei.
Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, Epidemiologia Klinikoko Unitate edo eremuetan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan atentzio espezializatuko beste zerbitzu batzuetan mediku orokor gisa edo beste espezialitate batzuetan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Prestakuntza espezializatua:
Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: puntu 1.
Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,1 puntu.
29 ordu: 0,2 puntu.
49 ordu: 0,4 puntu.
99 ordu: 0,6 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko/Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Tesina bakoitzeko: puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):
Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:
Maila: 20 puntu.
Maila: 17 puntu.
Maila: 14 puntu.
Maila: 11 puntu.
Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu):
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskera.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Espezialitatea: Epidemiologia Klinikoa:
Epidemiologiaren oinarriak:
Epidemiologiaren ikuspuntua eta eboluzioa.
Kausalitatea.
Gaixotasunen maiztasun neurria.
Gaixotasunen maiztasunen alderaketa.
Osasun publikoko datuen iturriak.
Deskripzio epidemiologia.
Azterketa epidemiologikoen diseinuen ikuspegi orokorra.
Esperimentuen azterketak: entsegu klinikoa. Nagusitasun, baliokidetasun eta ez-gutxiagotasuneko saioak.
Kohorteen azterketak.
Kasuen-kontrol azterketak.
Zeharkako azterketak.
Azterketa ekologikoak.
Zehaztapena eta baliotasuna:
1. Barneko eta kanpoko baliotasuna.
2. Isuriak.
3. Nahasteko faktoreak.
4. Aleazio akatsa.
5. Eraginaren aldaketa.
Baheak osasun publikoan.
Beste ikerketa mota batzuk.
1. Azterketa kuasi-esperimentalak.
2. Azterketa kualitatiboak.
Bioestatistika:
Datuen aurkezpena.
Neurri numerikoak (Joera zentralaren neurria. Batez bestekoa. Mediana. Sakabanatze neurriak. Heina. Kuartilarteko tarteerdia. Bariantza eta desbiderapen estandarra. Aldakuntza koefizientea. Multzokatutako datuak. Elkartutako batez bestekoa. Elkartutako bariantza. Chebycheven ezberdintasuna).
Tasak eta estandarizazioa (Tasak. Tasen estandarizazioa. Estandarizazioko metodo zuzena. Estandarizazioko zeharkako metodoa. Tasa estandarizatuen erabilera).
Bizitzako taulak.
Probabilitatea (kalkuluak probabilitatearekin eta ekitaldiekin. Baldintzazko probabilitatea. Bayesen teorema. Test diagnostikoa. Sentsibilitatea eta espezifikotasuna. Bayesen teoremaren aplikazioak. ROC kurbak).
Probabilitatearen banaketa (Banaketak. Binomiala. Poisson. Normala).
Batez bestekoaren laginketako banaketa. Mugaren teorema zentrala).
Konfiantza tarteak (bi ilararen konfiantza tarteak. Ilara batekoa. Studenten t banaketa).
Hipotesien kontrastea (Kontzeptu orokorrak. Aldebiko hipotesien kontrastea. Alde bakarrekoak. Akats motak. Potentzia. Lagin neurriaren estimazioa).
Bi batez bestekoren konparazioa (Lagin binakatuak. Lagin independenteak. Bariantzen berdintasuna. Bariantzen ezberdintasuna).
Bariantza-ANOVA azterketa (faktore baten bariantzaren azterketa. Konparazio anizkoitzen prozedurak. Bi faktoreren bariantza azterketa).
Metodo ez parametrikoak (Wilcoxonen zeinu testa. Wilcoxonen heinen testa. Metodo ez parametrikoen abantailak eta desabantailak).
Proportzioen inferentzia (Banaketa binomialaren gerturatze arrunta. Proportzio baten lagin banaketa. Konfiantza tarteak. Hipotesi testa. Lagin neurriaren estimazioa. Bi proportzioren konparazioa).
Kontingentzia taula (hi-karratuaren testa. 2x2 taulak. r x c taulak. Mcnemarren testa. Oddsen arrazoia (Odds Ratio). Berksonen falazia).
2x2ko taula anizkoitzak (Simpsonen paradoxa. Mantel-Haenszelen metodoa. Oddsen arrazoi laburpena. Homogeneotasun testa).
Korrelazioa (Aldagai biko dispertsio diagrama. Pearsonen korrelazio koefizientea. Spearmanen korrelazio koefizientea).
Erregresio lineal soila (kontzeptu orokorrak. Eredua. Biztanleriaren erregresio lineala. Karratu txikienen metodoa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Aurresateko balioen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Determinazio koefizientea. Hondakinen grafikoa. Transformazioa).
Erregresio lineal anizkoitza (Eredua. Karratu txikienen ekuazioa. Erregresio koefizienteen inferentzia. Ereduaren ebaluazioa. Interakzioko eta nahasketako ebaluazioa. Aldagai adierazleak. Indikazio aldiak. Ereduen aukeraketa). Datu longitudinalen azterketa: oinarrizko printzipioak.
Erregresio logistikoa (Eredua. Funtzio logistikoa. Erregresio logistiko anizkoitza. Aldagai adierazleak).
Biziraupeneko azterketa (bizi taularen metodoa. Muga produktuaren metodoa. Log-rank testa. Arrisku proportzionalen erregresioa edo Cox).
Erregresio anizkoitzeko beste eredu batzuk (Poissonen erregresioa, modelo mistoak. Oinarrizko printzipioak).
Aldagai anitzeko analisia (osagai nagusien analisia, faktore analisia, korrespondentzien analisia, cluster analisia: oinarrizko printzipioak).
Maila anitzeko analisia: oinarrizko printzipioak.
Laginketa teorikoa (Laginketa konbinatua. Ausazko laginketa soila. Laginketa sistematikoa. Mordoen laginketa. Laginketa multzokatua. Probabilitateen araberakoa ez den laginketa).
Epidemiologiaren praktika eremu klinikoan.
Ikerketa proiektuaren diseinua eta garapena eremu klinikoan:
Ikerketa protokoloaren elementuak: Protokolo bat sortzea.
Agentzia finantzatzaileei laguntzak eskatzea eta laguntza motak (Ikerketa Sanitarioen Funtsa, Osasun Saila, ministerioak, Europako funtsak, eta abar).
Ikerketa proiektuaren garapena (datu baseak sortzea, informazioa jasotzea, ikerketa pilotuak, informazioaren kalitate ikerketak...).
Erabakiak hartzearen azterketa ikerkuntza klinikoan. Proba diagnostikoen ebaluazioa.
Probetan oinarritutako medikuntza:
Bibliografia bilaketa.
Argitalpen biomedikoetako datu baseak.
Literatura zientifikoaren errebisio sistematikoak.
Eraginkortasunaren ebaluazioa.
Meta-analisia.
Osasun zainketen emaitzen neurketa eta analisia:
Galdetegiak sortzea eta baliozkotzea.
Osasunarekin eta emaitzen neurketarekin lotura duten bizi kalitatea neurtzeko instrumentuak.
Baliotasun, fidagarritasun eta aldaketarekiko sentiberatasun ikerketak.
Pazientearen iritziaren ebaluazioa.
Osasun zerbitzuen ikerketa:
Erabileraren, beharraren, sarbidearen, egokitzearen edo aldakortasunaren ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan.
Ekitatearen ebaluazio ikerketak osasun zerbitzuen eskaintzan.
Eraginkortasunaren ebaluazioa praktika klinikoan.
Osasun teknologikoen ebaluazioa.
Osasun politikaren ebaluazioa. Osasun politiken, prestazioaren eta kalitate programen ebaluazioa.
Ebaluazio ekonomikoaren ikerketak osasun eremuaren baitan:
Kostuak minimizatzeko ikerketak, kostua-eraginkortasuna eta kostua-erabilera. Eraginkortasunaren ebaluazioa.
Kalitatearen eta segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian:
Asistentzia kalitatearen ebaluazioa. Ebaluazio zikloa: Egitura, prozesua, emaitzak.
Kudeaketako eta kalitateko osasun adierazleen erabilera ikerkuntzan.
Segurtasunaren ebaluazioa osasun asistentzian.
Asistentziako kalitatea hobetzeko programen ebaluazioa.
Praktika klinikoko gidak sortzea eta ebaluatzea.
Bigarren mailako ikerkuntza: ikerketak datu base administratiboekin:
Ikerketak datu base administratiboekin garatzea. Arriskua doitzea.
Pertsonen osasunari buruzko datuen iturriak eta osasun arloko inkestak.
Ospitaletako datu baseak (CMBD).
Osasuneko arazo espezifikoak erregistratzeko sistemak.
Bioestatistikako oinarrizko informatikako programak (SAS/SPSS/STATA):
Datuen programazioa, maneiua eta azterketa estatistikoa.
Ikerkuntzaren egitura eta araudia Espainian eta Euskadin:
Biomedikuntza 2004-2007ko I+G+b-ko plan nazionala.
Osasun ikerkuntzen funtsa: Instituto de Salud Carlos III institutua. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Hezkuntza Ministerioa.
Euskadi: Osasun, Industria Saila. Osakidetza. BIOEF.
Unibertsitatea.
Finantzazio pribatuko iturriak.
Artikuluak idaztea eta aurkezpenak prestatzea:
Ikerkuntza artikulua prestatzeko eta editatzeko arauak.
Ahozko komunikazio bat edo poster bidezko aurkezpena prestatzeko arauak.
Bioetika eta praktika kliniko ona ikerkuntzan:
Bioetikako printzipioak ikerkuntzan.
Asistentziako etika batzordeak: araudia eta funtzionamendua.
Ikerkuntza batzordeak: funtzioak.
BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko bibliografia:
Ann Aschengrau, Sc.D. and George R. Seage, III, Sc.D. Essentials of Epidemiology for Public Health. Jones and Bartlett Publishers; 2003.
Robert Fletcher, Suzanne W. Fletcher. Clinical Epidemiology: The Essentials. 4th ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 2005.
Stephen B. Hulley, Cummings, Thomas B. Newman, Warren S. Browner, Steven R. Cummings. Designing Clinical Research: An Epidemiologic Approach. 2.nd edition. Lippincott Williams & Wilkins; October 2000.
Marcello Pagano, Kimberlee Gauvreau. Principles of Biostatistics. 2nd Edition. Publisher Brooks/Cole; 2000.
Bernard Rosner. Fundamentals of Biostatistics. Editorial Thomson Brooks/Cole. 2005.
Bibliografia aurreratua:
Rothman KJ. Modern epidemiology. 2nd ed. Philadelphia: Lippincott Williams & Wilkins; 1998.
Szklo M, Nieto FJ. Epidemiología intermedia. Madril: Ediciones Díaz de Santos S.A.; 2002.
Bibliografia espezializatua:
Myriam Hunink, Paul Glasziou, Joanna Siegel, Jane Weeks, Joseph Pliskin, Arthur Elstein, Milton C. Weinstein. Decision Making in Health and Medicine: Integrating Evidence and Values. Cambridge University Press; 2001.
Evidence-Based Medicine Working Group, Drummond Rennie, Gordon H. Guyatt. Users Guides to the Medical Literature: Essentials of Evidence-Based Clinical Practice. Chicago, IL: AMA Press; 2002.
Drummond M. OBrien B. Stoddart G. Torrance G. Métodos para la Evaluación Económica de los Programas de Asistencia Sanitaria. Madril: Editorial Díaz de Santos; 2001.
Sánchez-Caro J, Abellán F. Ensayos Clínicos en España. Aspectos científicos, bioéticos y jurídicos. Badalona: Ediciones Médicas; 2005.
Fayers P.M., Machin D. Quality of life: assessment, analysis and interpretation. New York: Wiley; 2000.
Twisk JWR. Applied multilevel analysis. Cambridge: Cambridge University Press; 2006.
Joseph F. Hair, Ronald L. Tatham, Rolph E. Anderson. Multivariate Data Analysis. 5 edition. Prentice Hall; 1998.
David Machin, Martin Worner, Yin Bun Cheung, Mahesh Parmar. Survival Analysis: A Practical Approach. Wiley, John & Sons, Incorporated; 2006.
David W. Jr. Hosmer, Stanley Lemeshow. Applied Logistic Regression. 2 edition. Wiley-Interscience; 2000.
Hall GM. How to write a paper. BMJ Books; 2003.
Sackett DL. Superiority trials, non inferiority trials, and prisoners of the 2-sided null hypothesis. Evid Based Med 2004; 9: 38-39.


