- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/16
- Argitaratze-data: 2009/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2007ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.), kreditazioa berritu zitzaion Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.
Batzordekide batzuk izendatzeko eta beste batzuk kargutik kentzeko jakinarazpena jaso da Ospitaletik. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan [12.1.d) artikulua] agintzen denarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. David Avellanal Legarda jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide modura izan duen postutik kentzea.
Bigarrena. Ignacio Tobalina Larrea jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Santiago Apóstol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean izango du eragina.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,
M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


