- 2008/4394 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erdi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria erdi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako¿Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakund - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2008/4394 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erdi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) Osakidetza¿Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria erdi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako¿Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakund
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 244
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/17
- Argitaratze-data: 2009/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.
Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautatze probak deitzea.
Bigarrena. Erdi-Mailako Teknikarien lanbide taldeko erdi-mailako teknikari kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.
Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 17a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira erdi-mailako teknikarien lanbide taldeko erdi-mailako tituludunaren kategoriako (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi-mailako teknikarien lanpostu funtzionala) destinoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan destinoa dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.
Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ingeniari Teknikoaren edo Arkitekto teknikoaren titulazioa, eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:
Lehenengo ariketa: epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.
Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.
Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ingeniari Teknikoaren edo Arkitekto teknikoaren titulazioaren, eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 4 destino deitzen dira.
Oinarri horrekin bat, hautatze prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.
Lan esperientzia (gehienez, 50 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan erdi-mailako tituludun gisa (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) eta kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu. 2.a. oinarrian aurreikusitako Heziketa eta Zientzia Ministeritzak igorritako Laneko-Arriskuen Prebentzioan Goi-mailako Teknikariaren titulazio espezifikoa, Lanean Garbitasuna/Segurtasuna espezialitatea, eskuratu ondorengo prestaturiko zerbitzuak baloratuko dira bakarrik.
Erakunde sanitario publikoetan asistentzia-alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,08 puntu.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Bikain kopurua X 6) + (Ohorezko matrikula kopurua X 9)
Irakasgai guztien kopurua
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).
Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): puntu 1.
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: puntu 2.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Goi-mailako beste titulazio erlazionatu bat: 4 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu).
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 ordura arte: 0,05 puntu.
19 ordu: 0,10 puntu.
29 ordu: 0,20 puntu.
49 ordu: 0,40 puntu.
99 ordu: 0,60 puntu.
100-249 ordu: puntu 1.
250-599 ordu: 3 puntu.
600 ordu edo gehiago: 4 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.
Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu).
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu).
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu).
Frantsesa: gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 3 puntu.
Alemana: gehienez 3 puntu.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskera.
HE: 25,5 puntu.
HE: 17 puntu.
HE: 8,5 puntu.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskuduntzak.
Lantokien seguritate- eta osasun-baldintza orokorrak. Seinaleak.
Segurtasuna osasun-enpresan. Lantokietako arriskuak ebaluatzea. Metodologia. Ikuskapen planifikatu eta prebentiboak. Zuzenketa-ekintzak kudeatzea. Lan seguruaren protokoloak.
Emergentzia-planak eta autobabesa osasun-zentroetan. Emergentziazko seinaleak eta ebakuazioa. Suteak itzaltzeko sistemak. Emergentzia-simulazioak.
Lan-ekipamenduak eta makinak osasun-arloan.
Arrisku elektrikoarekiko esposizioa. Elektrizitate estatikoa.
Osasun-zentroetan aplikaturiko industria-higienea. Osasun-ingurunean dauden kutsatzaile kimikoak ebaluatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta indibiduala. Babes pertsonaleko ekipamenduak.
Osasunerako arrisku faktoreak ingurumen fisikoan: zarata, tenperatura, argiak. Lantokietan esposizioaren arriskua eta prebentzioa ebaluatzea.
Erradiazio ionizatzaileekiko esposizioa. Lantokietan esposizioaren arriskua eta prebentzioa ebaluatzea. Seinaleak.
Esposizio kantzerigenoak. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta indibiduala. Babes pertsonaleko ekipamenduak.
Eragile biologikoekiko esposizioa osasun-arloan. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta indibiduala. Babes pertsonaleko ekipamenduak.
Karga fisikoa osasun-sektorean. Kargak eskuz manipulatzea eta pazienteak mugitzea. Arrisku-faktoreak eta horiek prebenitzea.
Postura behartuak eta mugimendu errepikatuak osasun-arloan. Arrisku-faktoreak eta horiek prebenitzea.
Datuak ikusteko pantailekin lan egitearen arriskua. Arriskua ebaluatu, prebenitu eta kontrolatzea.
Arrisku psikosozialeko faktoreak. Ebaluazio-metodo nagusiak. Esku-hartzeko tresna eta metodoak.
Jazarpen morala. Indarkeria lanpostuan. Arlo diferentzialak osasunaren sektorean. Kausen analisia. Interbentziorako metodoak eta erremintak.
Osasuna zaintzea eta lanpostuarekiko jarrera. Prebentzioko, antolakuntzako eta beharrezko baliabideetako oinarrizko unitateak. Laneko mediku azterketa-motak. Osasun-zaintzari aplikatutako iritzi legalak eta etikoak.
Enpresa-jarduerak koordinatzea. Kontrata eta azpikontraten jardueragatik ondorioztatutako arriskuaren legezko betebeharrak eta kontrola.
Laneko istripua eta gaixotasun profesionalak (I). Laneko istripuen kontzeptua, kausak eta ondorioak. Lanarekin lotura duten osasunerako beste kalte batzuk. Gaixotasuna lanean. Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen mutualitateak.
Laneko istripua eta gaixotasun profesionalak (II). Laneko istripua eta gaixotasun profesionala jakinaraztea. Istripu-agiria. Istripu eta gaixotasunak ikertzea prebentzio-teknika gisa. Ikerkuntzako faseak eta metodologiak.
Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak osasun-enpresan. Prebentzio Plana eta Plangintza. Prebentzioa Kudeaketaren baitan sartzea.
Prebentzioa kudeatzeko ziurtagiri-sistemak. OHSAS 18.001 2007.
Laneko Arriskuen Prebentzioan osasun-sektorearekin erlazionatutako lege-aspektuak. Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea. Osasun-sektorean aplika daitezkeen dekretuak.
Prebentzio Zerbitzuen Araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetzan. Prebentzioko espezialitate desberdinen berezko funtzioak eta partekatutakoak. Lan arriskuen prebentzio arloko erantzukizunak.
Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko eragile nagusiak: Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el trabajo, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
Langileen parte hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak. Seguritate- eta osasun-batzordeak. Prebentzioko ordezkariak.
Arrisku profesionalen menpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.
BIBLIOGRAFÍA
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren eskuliburua. Kudeaketa-sistemaren prozedurak.
Gai zerrendarekin zerikusia duten Gida Teknikoak, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeek argitaratuak.
Gai zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo erakundeak argitaratutakoak.
Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa. I. Olaciregui e I. M.ª Azkoaga. Osalan. 2005.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren protokoloak.
Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. Vol. 2, capítulo 27- Control biológico, capítulo 30- Higiene Industrial, capítulo 33- Toxicología; Vol. 3, capítulo 97- Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. OIT 2001. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.
Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo. 2000.
Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Editorial Masson.
Seguridad en el trabajo.3.ª Edición, 2000. M. Bestatrén y otros. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo.
OHSAS 18.001:2007 Araua. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. AENOR 2007. ISBN 978-84-8143-524-5
OHSAS 18.002:2000. Sistemas de gestión de la Seguridad y Salud en el trabajo. Directrices para la implantación de OHSAS 18.001. AENOR 2004. ISBN:84-8143-400-0.
Eremu elektromagnetikoa eta osasun publikoa. Adituen Batzordeak egindako txosten teknikoa. Ingurumen Osasun eta Lan Osasuneko Zuzendariordetza nagusia. Sanitateko eta Kontsumoko Ministerioa. 2001. ISBN 84.7670-602-2.
Evaluación actualizada de los campos electromagnéticos en relación con la salud pública. Informe Técnico elaborado por el Comité de Expertos Independientes. Subdirección General de Sanidad Ambiental y Salud Laboral. Dirección General de Salud Pública. Ministerio de Sanidad y Consumo. Madrid 2003. www.msc.es.
Guía de valoración del Riesgo laboral en el embarazo y lactancia en Trabajadoras del ámbito sanitario. Ministerio de Ciencia e innovación. Instituto de Salud Carlos III.2008. ISBN: 978-84-95463-50-0.
http://www.isciii.es/htdocs/centros/medicinadeltrabajo/publicaciones_monografias.jsp.
La protección de las trabajadoras gestantes expuestas a radiaciones ionizantes en el ámbito hospitalario. Consejo de Seguridad Nuclear.
http://www.csn.es/publicaciones/follges.pdf.
LEGEDIA
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.
2007, 2008 eta 2009 urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa.
Abenduaren 21eko 7/1993 Legea, OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena.
31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak.
Real Decreto 485/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas en materia de señalización de seguridad y salud en el trabajo.
Real Decreto 486/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en los lugares de trabajo.
Real Decreto 487/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la manipulación manual de cargas que entrañe riesgos, en particular dorsolumbares, para los trabajadores.
Real Decreto 488/1997, de 14 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas al trabajo con equipos que incluyen pantallas de visualización de datos.
Real Decreto 664/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos durante el trabajo.
Real Decreto 665/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes cancerígenos durante el trabajo.
Real Decreto 773/1997, de 30 de mayo, sobre las disposiciones mínimas de seguridad y salud relativas a la utilización por los trabajadores de equipos de protección individual.
Real Decreto 1215/1997, de 18 de julio, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud para la utilización por los trabajadores de los equipos de trabajo.
Real Decreto 1627/1997, de 24 de abril, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en los lugares de trabajo.
Real Decreto 1435/1992, de 27 de noviembre, por el que se dictan las disposiciones de aplicación de la directiva del consejo 89/392/CEE, relativa a la aproximación de las legislaciones de los estados miembros sobre maquinas. BOE núm. 297 de 11 de diciembre.
Real Decreto 374/2001, de 6 de abril, sobre la protección de la salud y seguridad de los trabajadores contra los riesgos relacionados con los agentes químicos durante el trabajo.
Real Decreto 783/2001, de 2 de julio, por el que se aprueba el reglamento sobre protección sanitaria contra radiaciones ionizantes.
Real Decreto 815/2001, de 13 de julio, sobre justificación del uso de las radiaciones ionizantes para la protección radiológica de las personas con ocasión de exposiciones médicas.
Real Decreto 171/2004, de 30 de enero por el que se desarrolla el artículo 24 de la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales, en materia de coordinación de actividades empresariales.
Directiva 2004/40/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 29 de abril de 2004, sobre las disposiciones mínimas de seguridad y de salud relativas a la exposición de los trabajadores a los riesgos derivados de los agentes físicos (campos electromagnéticos) (decimoctava Directiva específica con arreglo al apartado 1 del artículo 16 de la Directiva 89/391/CEE).
Real Decreto 286/2006, de 10 de marzo, sobre la protección de la salud y seguridad de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición al ruido.
Ley 32/2006, reguladora de la subcontratación en el sector de la construcción.
Real Decreto 604/2006, de 19 de mayo, por el que se modifican el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención, y el Real Decreto 1627/1997, de 24 de octubre, por el que se establecen las disposiciones mínimas de seguridad y salud en las obras de construcción.
Real Decreto 393/2007, de 23 de marzo, por el que se aprueba la Norma Básica de Autoprotección de los centros, establecimientos y dependencias dedicados a actividades que puedan dar origen a situaciones de emergencia.
Documento básico SI (SI1, SI3, SI4) del anexo del Real Decreto 314/2006, de 17 de marzo, por el que se aprueba el Código Técnico de Edificación.


