Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 22koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Honen bidez, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak ematen dituzten baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emateko baimenik ez duten ikastetxe eta erakundeen arteko koordinazioa ezartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 22koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Honen bidez, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak ematen dituzten baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emateko baimenik ez duten ikastetxe eta erakundeen arteko koordinazioa ezartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 246
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/22
  • Argitaratze-data: 2009/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2008ko ekainaren 10eko Aginduak (uztailaren 9ko EHAA) xedatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko abenduaren 16ko 175/2007 Dekretuan ezartzen diren Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa deituriko prestakuntza-ekintzen funtsezko alderdiak arautzea; nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuan xedatzen direnak kontuan hartuta.

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala lortzen ez dituzten ikasleei oinarrizko eta lanbideko prestakuntza eskaintzea, kalitateko lan-munduratzea eta irakaskuntza arautuetan ikasketak jarraitzeko aukera ahalbidetuko diena; horrela, haien gizarteratzea sustatuko da.

2008ko ekainaren 10eko Aginduaren 6. artikuluak dio Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen eskaintzak bi modalitate har ditzakeela:

  1. Nahitaezko eta borondatezko moduluak hartzen dituzten Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak.

  2. Nahitaezko moduluak hartzen dituzten Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak.

    Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak emateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena duten ikastetxeek, a) modalitatea hautatzen badute, borondatezko moduluak eman ahal izango dituzte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-proposamenak, ordea, titulu hori emateko baimendutako ikastetxeek soilik egin ahal izango dituzte. Egoera hori dela-eta, komeni da koordinazio-hitzarmenak ezartzea bi alde hauen artean: Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak ematen dituzten baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emateko baimenik ez duten ikastetxe eta erakundeen artean.

    Koordinazioa egingo da HHEko ikastetxeko irakasleek Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa egiten ari diren ikasleen ikasketak eta emaitzak jarraitu ahal izateko moduan, bereziki borondatezko moduluak ere egiten ari diren ikasleenak. Horrela, koordinazioaz arduratzen diren HHEko ikastetxeko irakasleek aldez aurretik ezagutuko dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko proba berezira aurkeztuko diren ikasleen ezaugarriak, bai eta HHEko graduen edo arloen ziurtagiria lortzeko aurkezten diren ikasleenak ere.

    Horrenbestez,

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa ematen duten baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emateko baimenduta ez dauden ikastetxeak, ebazpen honen ondorioetarako, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoei atxikita egongo dira, I. eranskinean datorren zerrendaren arabera.

HHEko ikastetxeak koordinatzaile bana izendatuko du Komunikazioko, Gizarteko eta Zientzia eta Teknologiako arloetarako. Koordinatzaile horiek ikasleen prestakuntza-prozesua jarraitzeaz eta koordinatzeaz arduratuko dira, bai eta ikasleen ziurtagiria emateaz ere. Horretarako, Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenean (Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako 2008-2009 ikasturtearen hasierari buruzkoa) ezartzen denez, koordinatzaileek ordu-kreditu bat izango dute ikastetxean sartu beharreko orduen barnean, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzen dituzten ikastetxeekin eta erakundeekin ezarritako koordinaziotik eratorriko diren beharrak bete ahal izateko.

Ikasleen jarraipena, gutxienez, ikasturtearen hasieran behin, eta ikasturte bakoitzean programatutako ebaluazio-saio bakoitzaren ostean, beste behin, egingo da. HHEko ikastetxeak koordinatzaile izendatutako irakasleak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programako talde bakoitzaren tutorearekin bilduko dira. Tutore horrek ikasleek egindako jarduerei buruz informatu beharko du funtsean, bai eta gaitasunen lorpen-mailari buruz ere.

Ikasturtearen hasieran, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa ematen duen ikastetxeko irakasleek hasierako ebaluazioa egingo diete ikasleei. Horretarako, II. eranskinean jasotakoa eta beharrezkotzat dituzten probak hartuko dituzte kontuan.

Ebaluazioaren emaitzen arabera, Programako irakasleek ikasleak informatuko dituzte, hala badagokio, borondatezko moduluak egin ditzaten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko proba berezira aurkezteko.

Borondatezko moduluak egindako ikasleek, LP praktikan garatu aurretik, graduatua lortzeko proba berezi bat egin ahal izango dute, HHEko koordinatzaileek antolatuta. Lortutako emaitzek probak egindako ikasturtearen amaieran izango dituzte ondorio administratiboak.

Ohiz kanpoko egoeran, Programa horien lehen maila amaitzean, ikasleek proba berezi bat egin ahal izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzeko, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa 15 urterekin hasi zuten ikasleek izan ezik.

HHEko ikastetxeko arlo-koordinatzaileek eta irakasleek, proba guztietan ikasleek lortutako emaitzak ebaluatu eta nota jartzeko, ikasleek Programan zehar lortutako emaitzak eta izandako aurrerapena hartuko dituzte kontuan.

Programa horien lehen mailan, HHEko ikasturtearen eskola-lauhilekoa amaitzearekin batera, eta Programaren bigarren mailan, HHEko ikasturtearen lehen eskola-lauhilekoa amaituta, HHEko arlo-koordinatzaileek eta irakasleek jarraipen-proben bidez ebaluatuko dute ikasleek zenbat aurreratu duten.

Proba horien bidez, ikasleak oinarrizko gaitasunak zer mailatan lortu dituen ikusi ahal izango da, hemen jasotakoari jarraiki: 2008ko urriaren 31ko Aginduan, Helduen Hezkuntzako curriculum espezifikoa ezartzen eta EAEn maila guztietarako indarrean jartzen duena.

HPPIko lehen mailako ikasleei, lehen mailako lehen lauhilekoan egindako jarraipen-probak eginda ere, ezingo zaie inolaz ere eman Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.

Egingo diren jarraipen-ebaluazioko probak, proba espezifikoak eta horiek zuzentzea Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako koordinatzaileen eta irakasleen ardura dira.

Ikasleen historia akademikoaren, hasierako ebaluazioko emaitzen eta jarraipen-probetako emaitzen arabera, koordinatzaileek gradu amaierako ebaluazio-aktaren ereduetan idatziz jasoko dituzte gainditutako moduluak eta, hala badagokio, baliozkotutako moduluak. Aktak Helduen Hezkuntzako ikastetxeko idazkaritzan artxibatuko dira ikasturteka eta mailaka sailkatuta.

  1. maila gainditzen duen ikaslea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua emateko proposatuko du HHEko ikastetxeak.

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa ematen duen ikastetxeak atxikita dagoen HHEko ikastetxeari hark honi buruz eskatutako informazioa emango dio:

  1. HLPP egiten ari diren ikasle guztien historia akademikoa.

  2. Programaren hasieran ikasle guztiei egindako hasierako ebaluazioaren emaitzak.

  3. HLPPko moduluen ebaluazioen emaitzak.

Koordinazio-bileretan, HHEko ikastetxeak hau egin behar du:

  1. Borondatezko moduluen curriculuma Helduen Hezkuntzarako curriculum espezifikoa sortu eta EAEn ezartzen duen Aginduan xedatutako HHEko curriculumera egokituta dagoela egiaztatuko du.

  2. HLPPko irakasleei jakinaraziko dizkie ikasleen bilakaeraren jarraipena egiteko proba-ereduak eta graduatu-titulua eskuratzeko proba espezifikoak.

  3. Ikasleek gainditutako (edo, hala badagokio, baliozkotutako) arlo, modulu eta mailetan lortutako oinarrizko gaitasun-mailei buruzko informazioa emango die HLPPko irakasleei.

2008-2009 ikasturtean, jarraipen-probak eta proba espezifikoa ikasturtearen amaieran besterik ez dira egingo.

Ebazpen honek HLPP emateko baimenduta dauden baina DBHko graduatu-titulua emateko baimenik ez duten titularitate publikoa edo pribatua duten ikastetxeetan bakarrik izango du ondorioa.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 22a.

Lanbide Heziketako eta

Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

Udalarena Barakaldo Bizkaia Barakaldo

Udalarena Basauri Bizkaia Basauri

Udalarena Bermeo Bizkaia Bermeo

Udalarena Bilbao Bizkaia Iturribide

Udalarena Durangaldea Bizkaia Durango

Udalarena Erandio Bizkaia Leioa

Udalarena Ermua Bizkaia Durango

Udalarena Gernika Bizkaia Gernika-Lumo

Udalarena Getxo Bizkaia Leioa

Udalarena Lea-Artibai Bizkaia Gernika-Lumo

Udalarena Meatzaldea Bizkaia Trapagaran

Udalarena Mungialdeko Behargintza Bizkaia Leioa

Udalarena Portugalete Bizkaia Portugalete

Udalarena Santurtzi Bizkaia Santurtzi

Udalarena Sestao Bizkaia Sestao

GIPUZKOA

Udalarena Andoain Gipuzkoa Hernani

Udalarena Bidasoa Gipuzkoa Irun

Udalarena Debagoiena Gipuzkoa Arrasate

Udalarena Donostia Gipuzkoa Ignacio Zuloaga

Udalarena Eibar Gipuzkoa Eibar

Udalarena Errenteria Gipuzkoa Errenteria

Udalarena Goierri Gipuzkoa Beasain

Udalarena Hernani Gipuzkoa Hernani

Udalarena Pasaia Gipuzkoa Oarsoaldea

Udalarena Tolosaldea Gipuzkoa Tolosa

Udalarena Urola Garaia Gipuzkoa Zumarraga-Urretxu

Udalarena Urola Kosta Gipuzkoa Zarautz

Udalarena Usurbil Gipuzkoa Lasarte

ARABA

Partzuergoa Ignacio Ellacuria HLPZ Araba Paulo Freire

Partzuergoa HLPZ Gasteiz Araba Paulo Freire

Udalarena IES Municipal de Llodio BHI Araba Laudio

HHI-RI ESLEITUTAKO HLPZ, 2008-2009 IKASTURTEA

BIZKAIA

TITULARITATEA HLPZ LURRALDEA ZER HHI-RI ATXIKITUTA

Erakunde Pribatua Adsis Bizkaia Irala

Erakunde Pribatua Margotu Elkartea Bizkaia Irala

Erakunde Pribatua Down-en sindromearen Fundazioa Bizkaia Iturribide

Erakunde Pribatua Art. gremioa Gozot. Bizkaiko Gozotegia Bizkaia Irala

Erakunde Pribatua CPES Almi BHIP Bizkaia Irala

Erakunde Pribatua CPES Arce BHIP Bizkaia Iturribide

Erakunde Pribatua CPES Fernando BHIP Bizkaia Iturribide

GIPUZKOA

Erakunde Pribatua CPEE Ortzadar HBIP Gipuzkoa Ignacio Zuloaga

Erakunde Pribatua CPES CDEA BHIP Gipuzkoa Ignacio Zuloaga

Erakunde Pribatua CPES CEBANC BHIP Gipuzkoa Ignacio Zuloaga

Erakunde Pribatua Fundación Arteaga-Zabalegi Fundazioa Gipuzkoa Hernani

ARABA

Erakunde Pribatua Bermar Zentroa Araba Paulo Freire

Erakunde Pribatua Cultura Popular Zentroa Araba Paulo Freire

Publikoa IES Hostelería-Ostalaritza BHI Araba Paulo Freire

DBHko 2. ikasturtea Pertsona Helduen Hezkuntzako III. fasearen 2. modulua Pertsona Helduentzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako III. graduaren I. maila

Irakasgaiak Arloa Arloa

Gutxienez irakasgai hauetako bi gainditu dituzten ikasleak: Matematikak, Naturaren Zientziak edo Teknologia. Zientzia eta Teknologia Zientzia eta Teknologia

Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Atzerriko Lehen edo Bigarren Hizkuntza gainditu duten ikasleak. Komunikazioa Komunikazioa

Gizarte Zientziak eta, hala balegokio, gutxienez irakasgai hauetako bat gainditu duten ikasleak: Plastika eta Ikus Hezkuntza edo Musika. Gizarte-ezagutza Lan-arloko prozedura

DBHko 4. ikasturtea

Hasierako lanbide-prestakuntzako programen borondatezko moduluak Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko proba Pertsona Helduen Hezkuntzako III. fasearen 4. modulua Pertsona Helduentzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako III. graduaren II. maila

Irakasgaiak Arloa Arloa Arloa Arloa

Gutxienez irakasgai hauetako bi gainditu dituzten ikasleak: Matematikak, Naturaren Zientziak edo Teknologia. Zientzia eta

Teknologia Zientzia eta

Teknologia Zientzia eta

Teknologia Zientzia eta

Teknologia

Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Atzerriko Lehen edo Bigarren Hizkuntza gainditu duten ikasleak. Komunikazioa Komunikazioa Komunikazioa Komunikazioa

Gizarte Zientziak eta, hala balegokio, gutxienez irakasgai hauetako bat gainditu duten ikasleak: Plastika eta Ikus Hezkuntza edo Musika. Lan-arloko

prozedura Gizarte-ezagutza Gizarte-ezagutza Lan-arloko

prozedura

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.