Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 27koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken esleipena egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 27koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken esleipena egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 551
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/27
  • Argitaratze-data: 2009/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren bitartez, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu horren 2. artikuluko 1. paragrafoaren arabera, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2008ko urriaren 8ko Ebazpena eman, hain justu ere aipatu bezalako 3 bekatara biltzeko deialdia egiteko.

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 7. artikuluaren bidez sortutako Aukeraketa Batzordeak esleipen proposamena egin zuen, aipatutako dekretuaren 10. eta 11. artikuluekin bat etorriz. Lehendakaritzaren idazkari nagusiak dialdia egiteko emandako ebazpenaren bidez izendatzen ziren Aukeraketa Batzordeko kideak.

Hori guztia ikusita, hauxe

Lehenengoa. Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzea. Beka horiek Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murgari emango zaizkie.

Bigarrena. I. eranskinean zehazten diren pertsonak ordezko izendatzea.

Hirugarrena. II. eranskinean jasotzen diren eskaerak baztertzea, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 27a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

  1. Iriarte San Vicente, Ibai

  2. Mendia Bereciartu, Xiker

  3. Uriarte Saracibar, Edurne

  1. Eskaera epez kanpo aurkezteagatik

    Por presentar la solicitud fuera de plazo.

    Soliz Eceiza, Fatima

  2. Uko egiteagatik

    Por desistimiento voluntario.

    Guzón Arrese, Elena

    García Lurgain, Jone

    Gallo Santamaría, Edurne

  3. Eskaeran egindako akatsak ez zuzentzeagatik

    Por no subsanar la solicitud incompleta.

    Bilbao de Ustaran, Iñaki

    López Pérez, Diego Fernando

  4. 221/2003 Dekretuaren 4.1.b) artikuluan araututako baldintza aplikatzeagatik

    En aplicación del requisito regulado en el artículo 4.1.b) del Decreto 221/2003.

    Cayero Ugalde, Itxaso Lorea

    Martínez de Ustaran, Amaia

  5. 221/2003 Dekretuaren 4.1.d) artikuluan araututako baldintza aplikatzeagatik

    En aplicación del requisito regulado en el artículo 4.1.d) del Decreto 221/2003.

    Cepeda Escauriaza, Zaloa

  6. 221/2003 Dekretuaren 8. artikuluan araututako baldintza aplikatzeagatik

    En aplicación del requisito regulado en el artículo 8 del Decreto 221/2003.

    Muñoz, López, Mikel

    Ruiz Aracama, Xabier

    Otazua Olano, Nagore

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik