- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2008. urteko «Andrés de Irujo» saria esleitu gabe uzteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2008. urteko «Andrés de Irujo» saria esleitu gabe uzteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 552
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/29
- Argitaratze-data: 2009/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
«Andrés de Irujo» Saria ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuak sortu zuen eta atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da. Aurtengo deialdia 2008ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (EHAA, 148. zk., 2008ko abuztuaren 6koa).
Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako eta 2008ko uztailaren 14ko deialdi Ebazpenean izendatutako Epaimahaiak saria esleitu gabe uzteko proposamena egin zuen, 2008ko abenduaren 16an izandako bileran.
Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6.2 atalean xedatzen denari men eginez, hauxe
Lehenengoa. 2008ko deialdiko «Andrés de Irujo» saria esleitu gabe uztea. Atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikertze lanak saritzeko da sari hori.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 29a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


