- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2008. urtean zehar, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetan, euskararen presentzia bultzatzeko ekintza edo proiektuak burutzeko diru-laguntza esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2008. urtean zehar, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetan, euskararen presentzia bultzatzeko ekintza edo proiektuak burutzeko diru-laguntza esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1494
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/30
- Argitaratze-data: 2009/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko urriaren 14ko Aginduaren bitartez, 2008. urtean zehar, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetan, euskararen presentzia bultzatzeko ekintza edo proiektuak burutzeko diru-laguntzetarako deialdi egin zen. Bada, agindu horretako 11. artikuluan ezartzen denez, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak emango du diru-laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena, eta ebazpen hori interesatuei jakinaraziko zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren argitaratuaz jakinarazi ere.
Horregatik, hau
Lehenengoa. Lanbide Heziketan euskararen presentzia bultzatzeko ekintza edo proiektuak burutzeko diru-laguntzak esleitzea, hain justu ere I. eranskinean jasotako ikastetxeei.
Bigarrena. CPEIPS La Salle-Berrozpe HLBHIP ikstetxeari ukatzea eskatutako diru-laguntza, izan ere, modulu profesionalak euskara itzultzea baita bere ekintza, eta ekintza hori «Laneki» delakoarekin egindako itunaren bidez finantzatzen da.
Hirugarrena. Ebazpen honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.
Lanbide Heziketako eta
Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.
º Kodea
Código IFK
CIF Udalerrria
Municipio Ikastetxea
Centro Diru-laguntza (euroak)
Subvención (euros)
1 010228 Q01001196 Vitoria-Gasteiz CPEIPS Presentación de María HLBHP 5.020,00
2 012346 F20679687 Arrasate/Mondragón CPEIPS San Viator HLBHP 2.400,00
3 012456 F20045241 Arrasate/Mondragón CPES Mondragón Goi Eskol. Politek. HLBHP 6.680,00
4 012479 B20409892 Donostia-San Sebastián CPES Centro de Estudios AEG BHP 7.325,00
5 012462 F20068490 Oñati CPES Eteo BHP 5.070,70
6 013380 G20884417 Zarautz CPES Oteiza Lizeo Politeknikoa BHP 1.143,79


