Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntzak erabakitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntzak erabakitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 968
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/30
  • Argitaratze-data: 2009/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Ikus-entzunezko euskarazko ikasmaterialgintzarako laguntzetarako deialdia egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2008ko uztailaren 8ko Aginduak (2008ko uztailaren 21eko EHAA). Horren arabera, Ebazpen-batzordearen proposamenez honako hau

Lehenengoa. 2008ko uztailaren 8ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Laguntza-deialdiaren II. eranskineko 5. puntuak dioena baliatuz utzi dira laguntzatik kanpo ikasmaterialok.

Hirugarrena. Agindutako diru-laguntzon ordainketa gauzatzeko, bai aipatutako aginduan adierazitako baldintzak eta bai bakoitzari bidaliko zaion banan-banako adierazpenean zehaztutakoak behar bezala bete beharko ditu kasuan kasuko diru-jasotzaileak.

Laugarrena. Produkzio-etxe bakoitzari bidaltzen zaion diru-laguntzaren jakinarazpenean agertzen diren datuak diru-laguntza horren behin-betiko baldintzatzat hartuko dira.

Bosgarrena. Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko.

Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa egin dezakete interesatuek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetako euskarazko eta erdarazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Hirugarrena. Honako ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean hasita izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO OTXOA BERNALES.

Audioak.

(Produktorea / Productor)

Izenburua / Título Salneurria

Precio de venta Diru-laguntza

Subvención

Labayru:

  • Aditu! (2) 6,22 2.234,25

    Gipuzkoako ikastolen elkartea:

  • Jardun eta jardun 3 30 6.260,00

  • Jardun eta jardun 4 30 6.260,00

    Erein:

  • Klasikoak eskura. Musika klasikoaren vademecum bat hasiberrientzat. 1 12,5 6.975,15

  • Klasikoak eskura. Musika klasikoaren vademecum bat hasiberrientzat. 1 12,5 6.975,15

    Elhuyar fundazioa:

  • Armix hizkuntzen gidari

    (Behin behineko izenburua) 25 896,00

    Elkarlanean, S.L.:

  • Bakarka 1 - Cd 11,5 5.554,98

  • Bakarka 2 - Cda 11,5 5.554,98

    Guztira 40.710,51

    Bideoak.

    (Produktorea / Productor)

    Izenburua / Título Salneurria

    Precio de venta Diru-laguntza

    Subvención

    Burubero, S.L.:

  • Euskal artea. 10. kap.: Gaur egungo euskal artea III. Azkeneko joerak 16,82 6.050,88

  • Euskal artea. 9. kap.: Gaur egungo euskal artea II. Abangoardiak Euskal Herrian: Arantzazu 16,82 6.050,88

  • Euskal artea. 12. kap.: Euskal museoak 16,82 6.050,88

  • Euskal artea. 11. kap.: XIX-XX. mendetako euskal arkitektura eta urbanismoa 16,82 6.050,88

    Ihardun multimedia:

  • Estaldura jarraitu konglomeratuak 15 11.403,50

  • Pinturak eta papereztatzeak 15 6.302,00

    Gipuzkoako ikastolen elkartea:

  • Txanela LMH 6-DVDa 24 14.480,20

    Ikusmedia, S.L:.

  • Gainbehera dauden ogibide zaharrak

    1. atala: Errotaria 18,2 11.962,15

  • Euskal herriko museo txikiak

    1. atala: Burdinbidearen euskal museoa 18,2 11.962,15

  • Bizimodua etxaldean

    1. atala: Udaberria etxaldean 18,2 11.962,15

      Dragoi produkzioak:

  • «Sexualitatean» proiektua: Sexualitatearen gizarte eremuak (IV. atala) 20 4.308,46

  • «Sexualitatean» proiektua: Psikologia eta sexualitatea (III. atala) 20 4.308,46

  • «Sexualitatean» proiektua: Sexuaren anatomia eta biologia (II. atala) 20 4.308,46

  • «Sexualitatean» proiektua: Sexualitatea eta sexologia (I. atala) 20 4.308,46

    Iadi, S.C.:

  • Giza eskubideak: Guztionak guztiontzat (DVD-1) 43 7.169,85

  • Giza eskubideak: Guztionak guztiontzat (DVD-2) 43 7.169,85

  • Giza eskubideak: Guztionak guztiontzat (DVD-3) 43 7.169,85

  • Giza eskubideak: Guztionak guztiontzat (DVD-4) 43 7.169,85

    Artez, S.C.:

  • Euskal era: Irrati-nobelaren bidea 45 4.522,70

  • Euskal era: Ahotsaren bidea 45 4.070,43

    Elhuyar Fundazioa:

  • Teknologiaren gailurrean X. Teknopolis 15 13.909,00

    Elixir Films, S.L.:

  • Hiri bizia. Elkarbizitzarako eta hezkuntza komunitatea garatzeko materiala. 20 2.043,90

    Guztira 162.734,95

Audioak.

Elhuyar Fundazioa:

Armix ilargian galduta.

Bideoak.

  1. Tibidabo Ediciones:

    1. Mendeko teknologia eta bere aplikazioak (III. atala).

    1. Mendeko teknologia eta bere aplikazioak (II. atala).

    1. Mendeko teknologia eta bere aplikazioak (I. atala).

      Prentsa historikoa. 40ko hamarkadako munduko berri laburrak (IV. atala).

      Prentsa historikoa. 40ko hamarkadako munduko berri laburrak (III. atala).

      Prentsa historikoa. 40ko hamarkadako munduko berri laburrak (II. atala).

      Prentsa historikoa. 40ko hamarkadako munduko berri laburrak (I. atala).

      Psikologia gaur egungo gizartean: Gizarte eta kultura aniztasuna (IV. atala).

      Psikologia gaur egungo gizartean: Gizarte eta kultura aniztasuna (III. atala).

      Psikologia gaur egungo gizartean: Gizarte eta kultura aniztasuna (II. atala).

      Psikologia gaur egungo gizartean: Gizarte eta kultura aniztasuna (I. atala).

      Zientziaren aurrerapenak eta bere aplikazioak (III. atala).

      Zientziaren aurrerapenak eta bere aplikazioak (II. atala).

      Zientziaren aurrerapenak eta bere aplikazioak (I. atala).

  2. Luisa Calvo Produktorea:

    Flash Ikastaroa.

  3. Elixir Films, S.L.:

    Nahiz eta begiak bustita izan ez naiz negarrez ari. Giza eskubideak lantzeko materiala.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik