Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, abenduaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea luzatzeko dena. Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egingo dituzten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko, 2009. urtean enpresei eta entitate pribatuei emango zaizkien diru-laguntzen deialdia arautu zen ebazpen horren bidez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, abenduaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea luzatzeko dena. Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egingo dituzten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko, 2009. urtean enpresei eta entitate pribatuei emango zaizkien diru-laguntzen deialdia arautu zen ebazpen horren bidez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 439
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/02
  • Argitaratze-data: 2009/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzen deialdia arautu zen (2008ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Enpresa eta erakunde horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratu beharko dituzte 2009. urtean, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egiterakoan laguntza teknikoa izan dezaten, barne-antolaketari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokienez. Ebazpen horren 5.1 artikuluan eskabideak aurkezteko epea ezartzen da: hilabete, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan adierazten denez, kasuan kasuko epea amaitu baino lehen, administrazioak bere kabuz luzatu dezake ezarritako epea, komenigarritzat jotzen bada eta besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie; epearen erdia luza dezake, gehienez ere (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Aurten, deialdiaren ebazpena aurreko ekitaldietan baino lehenago argitaratu da, eta horregatik, komenigarritzat jo dugu eskabideak aurkezteko epea luzatzea, deialdiaren berri izateko aukera handiagoa izan dezaten interesatuek.

Horrenbestez, hau

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.