- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, abenduaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea luzatzeko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak eta ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdia arautu zen ebazpen horren bidez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, abenduaren 10eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea luzatzeko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak eta ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdia arautu zen ebazpen horren bidez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 440
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/02
- Argitaratze-data: 2009/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko argitalpen-proiektuak, ikerketa-lanak eta ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdia arautu zen (2008ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Ebazpen horren 7.1 artikuluan eskabideak aurkezteko epea ezartzen da: hilabete, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan adierazten denez, kasuan kasuko epea amaitu baino lehen, administrazioak bere kabuz luzatu dezake ezarritako epea, komenigarritzat jotzen bada eta besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie; epearen erdia luza dezake, gehienez ere (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Aurten, deialdiaren ebazpena aurreko ekitaldietan baino goizago argitaratu da, eta horregatik, komenigarritzat jo dugu eskabideak aurkezteko epea luzatzea, deialdiaren berri izateko aukera handiagoa izan dezaten interesatuek.
Horrenbestez, hau
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 2a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.


