- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 5ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, administrazio-baimena ematen da Erregulazio eta Neurketarako Toki bat, ENTrako altzairuzko sarrera- eta irteera-adarrak eta gas natural kanalizatuko banaketa-sare bat egiteko Alegi auzoan, Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) udal-mugapean. RI.24.135-CGF. 2008/1 erreferentzia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 5ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, administrazio-baimena ematen da Erregulazio eta Neurketarako Toki bat, ENTrako altzairuzko sarrera- eta irteera-adarrak eta gas natural kanalizatuko banaketa-sare bat egiteko Alegi auzoan, Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) udal-mugapean. RI.24.135-CGF. 2008/1 erreferentzia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1235
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/05
- Argitaratze-data: 2009/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Ernesto Fernández Colás jaunak, Naturgas Energía Distribución SAUren izenean eta haren ordezkari-lanetan (helbidea: Pio Baroja plaza, 3-2., Bilbao), 2008-05-20an administrazio-baimena eskatu zuen Gipuzkoako Industria Lurralde Bulegoan, Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) udalerriko Alegi auzoan gehienez 16 Bar-ko Eragiteko Presioa Maximoa duen Erregulazio eta Neurketarako Toki bat egiteko, ENTrako altzairuzko irteera- eta sarrera-bideak egiteko eta baita MOP 5 bar-ko gas natural kanalizatua banatzeko polietilenozko sare bat egiteko ere. Eskabide horrekin batera, eraikuntza-proiektua aurkeztu zen, eskumeneko teknikariak idatzia eta behar bezala ikus-onetsia.
2008-09-03an, Naturgas Energía Distribución SAUri eskatu zitzaion zenbait alderdi argitzea aurkezturiko proiektuari buruz.
2008-10-16an, Naturgas Energía Distribución SAUk idazki bat ekarri zuen, egindako errekerimenduari erantzunez.
Ebazpen hau jarraian azaltzen diren oinarri juridikoetan oinarritzen da:
OINARRI JURIDIKOAK
Energia eta Meategien Zuzendaritzarena da espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2005-10-27ko EHAA).
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak, eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (2002-12-31ko BOE) administrazio-baimenaren betebeharra ezartzen dute gasa banatzeko sareak egin aurretik.
Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi teknikoa eta horren ICG (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak (2006-09-04ko BOE) administrazio-baimenaren betebeharra ezartzen du gasa banatzeko sareak egin aurretik, baita sare horiei loturiko Biltegiratzeko Zentroak eraiki aurretik ere.
Kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuak (1998-06-26ko EHAA) B Presio Ertainean garatutako hiriko eta hiri arteko sareen eta industrialdeen izapide-prozedura ezartzen du, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sail desagertuaren Industria, Energia eta Meategien Administrazio Zuzendaritzaren 1998-01-12ko Agindua, Gas kanalizatuaren Sare eta Harguneen Administrazio Baimenei buruzko Espedienteen izapidetzeari buruzkoa.
Agindu hori jendaurrean jarri da ikusgai, 2008-09-18ko El Diario Vasco egunkarian, 2008-09-19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 180. zenbakian eta 2008-10-03ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 189. zenbakian argitaratuta, eta Ezkio-Itsasoko Udalaren iragarki-taulan 20 egunez jendaurrean ikusgai jarrita. Aurreko guztiarekin batera, separata igorri zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio eta Bide Azpiegituretako Departamentuari, aurkezturiko proiektuak eskatzen duen GI-3552 errepidearen gurutzatzeari eta paralelismoari buruz.
Jendaurreko informazio-aldia 2008-10-28an amaitu zen, eta aldi horretan ez da proiektuaren aurkako alegaziorik aurkeztu Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, ezta eskabiderik edo proiekturik ere, Naturgas Energía Distribución SAUk aurkeztutakoekiko lehia askean.
Adierazitako lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertuta, honako hau
Naturgas Energía Distribución SAU enpresari baimena ematea gehienez 16 Bar-ko Eragiketako Presioa Maximoa duen Erregulazio eta Neurketarako Toki bat egiteko, ENTrako altzairuz sarrera- eta irteera-adarrak egiteko, eta baita MOP 5 bar-ko gas natural kanalizatua banatzeko polietilenozko Sare bat egiteko ere, Alegi auzoan, Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) udal-mugapean.
Baimenduriko instalazioen ezaugarriak aurkeztutako Proiektuaren memorian eta planoetan definitzen dira, eta honako hauek dira:
Erregulazio eta neurketarako tokia.
Kokapena: Udal-frontoiaren atzeko aldean dagoen jabari publikoko lur-zatiak.
Sarrerako presio maximoa: 16 bar.
Irteerako presio maximoa: 5 bar.
Gehieneko edukiera: 2.000 m3(N)/h linea bakoitzeko (2 linea).
ENTra sartzeko hargunea.
Eragiketako presio maximoa: 16 bar.
Hodien materiala: altzairua API-5L- B gradua, 2-ko diametro nominalekoa.
Luzera: 63 m.
-Hasiera: Legazpi-Beasain sareko V-48.0 eta V-48.1 erpinen artean.
-Amaiera: ENTaren sarrerako brida.
ENTaren irteera adarra.
Eragiketako presio maximoa: 5 bar.
Hodien materiala: altzairua API-5L- B gradua, 4-ko diámetro nominalekoa.
Luzera: 9 m.
Hasiera: ENTaren irteerako brida.
Amaiera: ENTaren irteerako sekzionamendu-balbula.
Banaketa sarea.
Trazatua. Sarea 01 nodoan hasten da, ENTaren irteera instalatuta dagoen sekzionamendu-balbulatik abiatuta (V-02), herri-gune horretako udal-frontoiaren iparreko izkinaren ondoan. Puntu horretatik bi adar ateratzen dira, bata bigarren mailakoa, 01-06, ipar-ekialderantz, PE-90 mm-tan eta GI-3352 errepidearekiko paraleloan Itxasorako norabidean, eta kap batean amaitzen da 06 nodoan, Jauregui-Barrena baserritik hurbil, eta beste adarra, aldiz, nagusia da eta 01-04 tarteari dagokio, PE-110 mm-tan proiektaturikoa, eta Alegi auzoko herri-gunea zeharkatuko du apaizetxerantz, etxe horren parera iritsi arte (03 nodoa). Puntu horretan GI-3352 errepidea gurutzatuko du, sarea behar bezala babestuta dagoela, eta kanalizazioak hegoalderantz jarraituko du 04 nodora iritsi arte, Santa Lutzi ibaiaren zubiaren ondoko kap batean amaitzen den nodo horretaraino. Tarte horrekiko paralelo doa 02-07 tartea PE-63 mm-tan, eta hori ere kap batean amaitzen da, eta etorkizuneko sustapenetarako proiektaturiko tartea dugu. Azkenik, ipar-ekialderantz, 03-05 tartea proiektatzen da, PE-90 mm-tan, eta tarte hori 03 nodoan hasten da, elizaren parean, Alegi auzoko ipar muturreko eraikinetarantz doa eta kap batean amaitzen da 05 nodoan, Atxusan-Lau baserriaren parean. Hori guztia Naturgas Energia Distribucion SAU enpresak aurkeztutako Proiektuan agertzen diren 2-NG-A-001 (Planta Orokorra) eta 2-NG-C-001 (Gasa bideratzeko hodiak) planoetan zehazten da.
Luzera: 734 metro.
Hodiak: 110 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-17,6koa (146 m). 90 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-11koa (482 m). 63 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-11koa (68 m). Harguneko adarrak 32 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-11koak izango dira (38 m).
Aurrekontua: 136.840,05 euro.
Eragiketako Presio Maximoa: 5 Bar-ko MOP-ekoa izango da.
Ebazpen honen bitartez baimentzen diren instalazioak honako proiektu honen arabera egin beharko dira: Alegi Auzoa Gas Naturala bideratzeko instalazioak baimentzeko Proiektua, Industria-Ingeniari Tekniko M.ª Pilar Martín Martín andrearena (Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko 5.868. kidea da, eta elkargo horren oniritzia jaso zuen 2008-04-17an, 5/08/00485 zenbakiarekin).
Naturgas Energía Distribución SAUk, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2.736,80 euroko fidantza osatuko du 2 hilabeteko epean, bere betebeharrak beteko dituelako berme gisa. Fidantza hori Euskal Herriko Gordailu Kontu Nagusian osatu beharko da, eskudirutan, estatuko baloreetan edo banku-abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera. Instalazioak baimendu eta egin ostean, Lurralde Organo eskudunak abian jartzeko akta egiletsi beharko du, eta orduantxe itzuliko zaio fidantza Naturgas Energía Distribución SAUri.
Baimendutako instalazioak abian jartzeko, hogeita lau (24) hilabeteko epea izango da, baimen-egunetik zenbatzen hasita.
Baimen hau obrak egikaritzeko beharrezkoak diren udalaren, probintziaren edo bestelakoen eskumeneko baimen edo lizentziak aparte utzi gabe eta horiek edozein izanda ere eman da, batez ere GI-3352 errepidearen gurutzatze eta paralelismoari buruzkoa, baina horrek ez dio eskatzaileari horiek eskatzeko betebeharra kentzen.
Instalazioetan egin beharreko azterketa, saiakera eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean diren xedapenen arabera egin beharko dira betiere, eta baimena eskuratu duen enpresak aldez aurretik Gipuzkoako Lurralde Bulego honi jakinarazi beharko dizkio idazki bidez, behar den aurrerapenarekin.
Sarea abian jartzeko, Naturgas Energía Distribución SAUk dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, Obra Zuzendaritzari eta Probei buruzko ziurtagiriak barne.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 5a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.


