Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 7koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena. Honen bidez, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako 2009. urteko sarbide-probarako deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 7koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena. Honen bidez, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako 2009. urteko sarbide-probarako deia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 580
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/07
  • Argitaratze-data: 2009/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarbidea arautu zuen 2008ko apirilaren 13ko Aginduak. Agindu horren 2.1 artikuluak ezartzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gutxienez, urtean behin deituko ditu heziketa-zikloetan sartzeko probak.

Ondorioz,

Lanbide Heziketako goi-mailako eta erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak egiteko deia egiten da. Izan ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako sarbidea arautzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko apirilaren 13an eman zuen Aginduaren 2.1 artikuluan aipatzen dira proba horiek.

  1. Proba egiteko, izangaiek 2009ko maiatzaren 4tik 12ra bitartean eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean, horretarako Hezkuntza Sailak diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez. Matrikula egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzaldiko Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prezio eta tasa publikoei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duenean) aurreikusitako moduan egin ahal izango da ordainketa, eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartez. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2009ko maiatzaren 19a izango da.

  2. Proban izena emateko datu-orrian, izangaiek adieraziko dute zein lurralde aukeratzen duten ziurtagiriak jasotzeko eta espedientea artxibatzeko.

  3. Izena emateko aldia amaitu eta bi eguneko epearen barruan, izena eman duten ikasleen sarrera-probari buruzko agiriak helaraziko dizkio ikastetxeak Lanbide Heziketako lurralde-unitateari.

  4. Izen-emateak jaso dituen ikastetxeak eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek informazioa emango diete interesatuei: heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak, salbuespen-eskaerak, eskaerak egiteko egunak, proben edukia eta abar.

Salbuespenen behin-behineko ebazpena eta proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen zerrenda 2009ko maiatzaren 25ean argitaratuko dira ikastetxe hauetako iragarki-tauletan:

Araba: IEFPS Mendizabala GLHBI. Lasarteko errepidea, z/g. Vitoria-Gasteiz.

Bizkaia: IES Emilio Campuzano BHI. Santos Juanes kalea, 7. Bilbao.

Gipuzkoa: IEFPS Easo GLHBI. Felipe IV ibilbidea, 1.a. Donostia-San Sebastián.

Eta web orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez.

Salbuespenen ebazpenari eta onartu eta baztertutako lagunen zerrendari erreklamazioak jartzeko epea maiatzaren 27a arte (12:00ak arte) luzatuko da. Epe horretan, salbuespenen gainean eskatzen zaizkien dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek. Erreklamazioa, berriz, arestian adierazitako ikastetxeetako idazkaritzetan aurkeztu ahal izango dira.

Eta bertan, maiatzaren 29an argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen eta salbuespenen behin betiko zerrendak.

  1. Egin beharreko proben egutegia:

    Erdi-mailako PZ Goi-mailako PZ Eguna/Ordua

    Soziolinguistika eta matematika Zati komuna Ekainaren 8a: 15:00

    Zientifiko teknikoa Zati espezifikoa Ekainaren 9a: 15:00

  2. Probak non egingo diren.

    Bilbao Exhibition Centre. 5 eta 6. pabilioiak, hegoaldeko sarrera. Orconera etorbidea z/g. Barakaldo.

  3. artikuluan adierazitako ikastetxeetako idazkaritzek zaindu egin beharko dituzte lurralde bakoitzeko ariketak, kalifikazioak eta ikasleen espedienteak.

    Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza- eta aholkularitza-lanak.

Proben emaitzak 2009ko ekainaren 17ko 12:00etan argitaratuko dira ebazpen honen 3. artikuluan adierazitako tokietako iragarki-tauletan. Une horretatik hasi eta ekainaren 18a arte (12:00ak arte) zabalik egongo da erreklamazioak egiteko epea; probaren emaitzak zein ikastetxetan argitaratu, bertako idazkaritzan egin ahal izango dira erreklamazioak.

Erreklamazioen gaineko ebazpena 2009ko ekainaren 19ko 11:00etan argitaratuko da ikastetxe horietako iragarki-tauletan.

Proba guztiak gainditu duten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2009ko ekainaren 17tik aurrera. Horretarako, emaitzak argitaratu dituzten ikastetxeetako idazkaritzetara jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dituztenek, berriz, ekainaren 19tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

Sarrera-probatik datozen ikasleei prestakuntza-zikloko plaza guztien % 25 erreserbatuko zaizkie. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, soberan direnak zuzeneko sarrerakoei gehituko zaizkie.

Lehenengoa. Prozedura gaietan agindu honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 7a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

JOSU ABOITIZ BILBAO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik