- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 506/2008 prozedura arruntean interesa izan dezaketenak epatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 506/2008 prozedura arruntean interesa izan dezaketenak epatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 340
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/08
- Argitaratze-data: 2009/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Justizia
Testu legala
Donostia-San Sebastiángo 2 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak 506/2008 prozedura arruntean interesa izan dezaketenak epatzea agindu du. Idoia Gayalde Fernández andreak abiarazi du prozedura, Lezo (Gipuzkoa) udalerriko Tomas Garbizu kaleko 19 eta 20 zenbakidun eraikinaren jabe-erkidegoaren izenean eta ordez, José Ramón Pérez Bendaña eta Luis M.ª Cordero Martínezek aurkeztutako ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioa ebazten duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko uztailaren 2ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ebazten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko uztailaren 31ko Aginduaren aurka.
Administrazioarekiko auzitarako jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honakoa
Aipaturiko espedientean interesa izan dezaketen guztiak epatzea, bederatzi eguneko epearen barruan esandako epaitegian agertzeko aukera izan dezaten.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


