- 6/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu6/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 709
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/09
- Argitaratze-data: 2009/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Santiago Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen azaroaren 4ko 3837/2008 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2008ko abenduaren 9ko EHAAn argitaratu zen (235 zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Luz del Valle Ortega andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Luz del Valle Ortega andrea Santiago Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


