- 4/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ángel Sánchez Mata jauna Uribe Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ángel Sánchez Mata jauna Uribe Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 827
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/09
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak irailaren 5ean emandako 969/1995 Ebazpenaren bidez, Ángel Sánchez Mata jauna Uribe Eskualdeko Erizaintza zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Ángel Sánchez Mata jauna, Uribeko Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko urtarrilaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Uribe Eskualdeari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


