- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 12koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez, behin-behineko beste zerrenda bat onartzen da, B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta atzera bota zaien izangaie - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 12koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez, behin-behineko beste zerrenda bat onartzen da, B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta atzera bota zaien izangaie
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 295
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/12
- Argitaratze-data: 2009/01/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2008ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura.
Aipatutako deialdiak 4. oinarriaren 1. atalean xedatutakoaren arabera, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen dela adierazteko, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.
Halaber, 6.2.2.2.3. oinarrian xedatzen denez, hautatze-prozesurako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko ebazpenean argitaratuko da, baita ere, B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txosten bat eskatu duten eta eskaera onartu zaien izangaien behin-behineko zerrenda, bai eta baldintzak bete ez izanagatik aukera hori onartu ez zaienena ere. Txostenaren aukera onartu ez zaien izangaiek derrigorrean egin beharko dute probaren B.2) ariketa.
Horregatik guztiarengatik,
Zerrenda horiek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren helbide elektroniko hauetan agertzen dira: www.irakasle.net eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute hautatze-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, baita txostenaren aukera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendaren aurka ere. Epea 10 lanegunekoa izango da, ebazpen hau argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 12a.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


