Euskadi.eus
  • 1/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak (beherago zehaztutakoak) argitara daitezela xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak (beherago zehaztutakoak) argitara daitezela xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1857
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/15
  • Argitaratze-data: 2009/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu ditu, eta argitara eman daitezen, honakoa,

Euskal Estatistika Erakundearen eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko lankidetza Hitzarmena, etxebizitzak hobeto identifikatzeko, I. eranskinean jasotakoa.

Pozalaguako harrobia birgaitu eta babesteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Karrantza Haraneko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, II. eranskinean jasotakoa.

Makina-erreminta titulu propioa sortzeko Euskal Herriko Unibertsitatearekin zientzia-, teknologia-, eta hezkuntza-lankidetzako hitzarmena, III. eranskinean jasotakoa.

Plan Avanza garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren 2008rako 1 zk. duen Adenda (Pyme Digital Programa), IV. eranskinean jasotakoa

Errenteriako Udalarekin egindako lankidetza-hitzarmena, zehazki, 36. sektorean (Arramanedi), Errenteriako Udalerrian, zuzkidura-alojamenduen sustapena egiteko dena, eta V. eranskinean jasotakoa.

Basauriko Sarratu 1 eremuan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, Basauriko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, VI. eranskinean jasotakoa.

Laudioko udalarekin egindako lankidetza-hitzarmena, Laudioko udalerriko zv 35, Areta eremuan, babes ofizialeko etxebizitzak / etxebizitza sozialak sustatzeko dena, eta VII. eranskinean jasotakoa.

Abadiñoko Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, udalerri horretako Gaintza Zelaieta UR 8 sektorean babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, eta VIII. eranskinean jasotakoa.

Arrasateko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: udalerri horretan babes ofizialeko 131 eta 44 etxebizitzaren esleipendunak hautatzeko prozedura kudeatzea. IX. eranskinean jasotzen da.

Hitzarmena UPV/EHU, Arabako Foru Aldundi, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Elhuyar Fundazioarekin batera, Irrika ekimenari laguntzeko xedez ZIO egitasmoaren barruan, hain zuzen, eta X. eranskinean jasotzen da.

Elikadura-segurtasun gaietan laguntzeko Bilboko Udalarekin hitzarmena, eta XI. eranskinean jasotzen dena.

Bilboko Hiri Trenbidearen 3. linea (Etxebarri-Matiko linea) eraiki eta finantzatu ahal izateko, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena, eta XII. eranskinean jasotzen dena.

Bilbao-Donostia trenbidean Eibarko udalerrian dagoen 49/142 kp-ko trenbide-pasagunea kentzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Eibarko Udalak lankidetza-hitzarmena, eta XIII. eranskinean jasotzen dena.

Sustapen Ministerioko Informazio Geografikoko Zentro Nazionalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Hitzarmen horren bidez, Euskal Herriaren aireko argazkiak, bereizmen handiko ortoargazki digitalak eta elebazioen eredu digitalak egingo dira, eta XIV. eranskinean jasotzen dena.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako

eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO

ETA LEGEBILTZARRAREKIKO

HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN

URTARRILAREN 15EKO

1/2009 DEKRETUAREN

Bilbao, 2008ko azaroaren 26a.

BILDU DIRA:

Batetik, Josu Mirena Iradi Arrieta jauna, Euskal Estatistika Erakundearen (aurrerantzean Eustat) zuzendari nagusia; Iradi jaunak erakunde horren izenean eta bere ordezkari gisa jardun du, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak eta Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa ezarri duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuak eman dizkion eskumenak erabilita eta Gobernu Kontseiluak 2008ko irailaren 16an egindako bilkuran emandako baimenaren arabera.

Eta bestetik, Ibon Areso Mendiguren jauna, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea. Areso jaunak Partzuergoaren izenean eta horren ordezkari gisa jardun du, Estatutuetako 21.1 artikuluak ematen dizkion eskumenak erabilita, eta ekitaldi honetarako 2008ko azaroaren 25eko Zuzendaritza batzordeak baimendurik.

Lankidetza hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri; eta, horretarako, hauxe

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. Eusko Legebiltzarreko Legeak onartu duen indarreko Euskal Estatistika Planak agindu bezala, Eustatek hurrengo estatistika-eragiketak egin behar ditu: Etxebizitzen direktorioa izenekoa (kodea: 200141), Lurraldeko datu-basea izenekoa (kodea: 200161) eta Informazio geografikoaren datu-basea (kodea: 210164). Estatistika-eragiketa horiek funtsezkoak dira laginak egiteko eta indarrean dagoen 2005-2008 Euskal Estatistika Planean araupetutako gainerako estatistika-eragiketetan informazioa biltzeko; horrez gain, eragiketa horiek funtsezkoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan dauden etxebizitzen ezaugarriei buruzko datuak ematen dituztelako.

Bigarrena. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren helburu nagusia da bera osatzen duten udalerrien lurralde-esparruko ur hornikuntza eta saneamendua gauzatzea. Horretarako, hiriko uraren zikloaren kudeaketa integratzeko, zerbitzuaren kalitatea homogeneo bihurtzeko eta lurralde-esparru horretan tarifak uniforme bihurtzeko printzipioak hartzen ditu oinarri moduan.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.37. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak estatistika arloko eskumen osoa du, bere helburu eta eskumenetarako.

Laugarrena. Bi alderdiek proposamen eta helburu batzuetan bat egiten dutela eta interesa dutela kontuan hartuta, lankidetza hitzarmen honen helburua da alderdiek eraikuntzak identifikatzeko zereginean batera lan egitea; horrela, baliabideak aurrezteaz gainera egun dauden bitartekoak hobeto erabil daitezen eta lortutako emaitzak gehiago erabili eta zabaldu daitezen lortuko dute.

Hori guztia dela bide, lankidetza hitzarmen hau sinatzea erabaki dute hurrengo klausulen arabera

KLAUSULAK:

Lehenengoa. Lankidetza hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua EUSTAT eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko lankidetza formalizatzea da, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jarduten duen guneetako eraikuntzak hobeto identifika daitezen.

Bigarrena. Alderdien eginkizunak.

Lankidetza hitzarmen hau sinatzen duten alderdi biek hartu dute etxebizitzak identifikatzeko behar den informazio guztia emateko konpromisoa.

Batetik, Eustatek etxebizitzei buruzko informazioa duen datu-basea utziko dio Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.

Bestetik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak informazio hori jaso, bere fitxategietan dagoenarekin erkatu eta ateratzen dituen emaitzak Eustati emango dizkio.

Gainera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bere jarduteko esparruan dauden udalerrietako etxebizitza berriei buruzko datuak emango dizkio Eustati.

Hirugarrena. Beste konpromiso batzuk.

Hitzarmena sinatzen duten alderdiek konpromisotzat hartu dute arin eta modu eraginkorrean emango dizkiotela elkarri eraikuntzari buruzko datuen ereduaren emaitza eta dokumentu metodologiko guztiak, baita eraikuntzak hobeto kokatzeko hartu diren ondorioen berri eman ere.

Laugarrena. Jarraipen Batzordea.

  1. Osaketa.

    Hitzarmenaren Jarraipen Batzorde bat sortu da. Hona hemen batzordea osatzen duten ordezkariak:

    Eustaten ordezkariak:

    Ekoizpeneko eta azterketa estatistikoko zuzendariordea.

    Estatistika-azpiegiturako arduraduna.

    Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ordezkaria:

    Informatika saileko burua.

  2. Eginkizunak.

    Bi alderdiek garapen informatikoak trukatzeko egokitzat jotzen dituzten jarduketak aztertuko ditu eta, metodologiari dagokionez, informazioa trukatzeko prozesuak gauzatzeko ekintzetan lagunduko du.

    Lankidetza hitzarmen hau betetze aldera gerta daitezkeen auzipeko gaiak interpretatzea.

    Lankidetza hitzarmen hau zein mailatan bete den eta eraginkortasunez bete den ebaluatzea.

    Bosgarrena. Indarraldia.

    Lankidetza hitzarmen honek sinatzen den egunetik izango ditu ondorioak eta urtebetez egongo da indarrean; nolanahi ere, epe bereko luzapena egin ahal izango da.

    Seigarrena. Izaera eta aplika daitezkeen araubide juridikoa eta jurisdikzioa.

    Lankidetza hitzarmen hau administratiboa da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 6 eta 8. artikuluetan dago araututa.

    Bestalde, aipatu 30/1992 Legeko 8.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, hitzarmena indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen auzi eztabaidagarriak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren pean jarriko dira, bera arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin bat etorriz.

    Eta, ados daudela adierazteko, lankidetza hitzarmen honen lau ale sinatu dituzte, idazpuruan azaltzen den tokian eta egunean.

    Euskal Estatistika Erakundeko

    zuzendari nagusia,

    JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

    Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea,

    IBON ARESO MENDIGUREN.

    JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

Karrantza Harana, 2008ko azaroaren 14a.

BILDU DIRA:

Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, 2008ko azaroaren 4ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiaren eskutik ekitaldi honetarako eskumena jaso ondoren.

Eta, bestetik, Karrantza Haraneko Udaleko alkate-udalburua, udalaren izenean eta ordezkaritzan.

Biek ere aipatutako erakundeen izenean esku hartzen dute, eta Lankidetza Hitzarmen hau egiteko nahikoa lege-ahalmena onartzen diote elkarri eta, horrenbestez, honako hau

ADIERAZI DUTE:

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 10. artikuluak zenbait egiteko eta jardun-arlo esleitzen dizkio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eta, besteak beste, meategiei dagozkienak.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, aipatutako eskumena betez, lankidetza-politika bat garatu du zenbait erakunde publikorekin, lehengo meategiak suspertu eta babesteko, eta meategi horien balioa handitzeko jardunak sustatze aldera.

Bestetik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 artikuluak, oro har, udalerriari esleitzen dizkio toki publikoen segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko eskumenak, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen legeriaren arabera.

Karrantza Haraneko udalerrian kokaturiko Pozalaguako harrobia 299.759,84 (Berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta zazpiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta laurogeita lau zentimo) zenbatekoaren bidez birgaitu eta babesteko, kreditu egokia eta nahikoa balia daiteke abenduaren 28ko 15/2007 Legean 2008ko ekitaldirako onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren 06.7311.12.75200.002 aurrekontu-aplikazioaren kontura.

Karrantza Haraneko Udalarekin izenpeturiko Hitzarmen honen bitartez aipatutako Proiektua idaztea proposatzen da. Karrantza Haraneko Udalak berak bere gain hartuko ditu egin beharreko gestioak, baita beharrezko obra eta lizentziak kontratatzea ere.

Eskumenak eta helburuak aldi berean Erkidegoko Administrazioari eta Tokiko Administrazioari dagozkiela aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Karrantza Haraneko Udalak aipatutako jardunak egikaritzeko lankidetza-esparrua ezartzea adostu dute, eta horretarako honako lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen arteko lankidetza-politikari jarraituz, esku hartzen duten alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau formalizatzea adostu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK:

  1. Xedea. Karrantza Haraneko udalerrian kokaturiko Pozalaguako harrobia birgaitu eta babesteko proiektua idaztea da Hitzarmen honen xedea. 1. Dokumentu gisa (Obren memoria eta guztizko kostua) eransten zaio hitzarmen honi.

  2. Bitarteko ekonomikoak. Proiektu hori egiteko aurreikusiriko prezioa 299.759,84 (berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta zazpiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta laurogeita lau zentimo) da, BEZa barne, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ordainduko du oso-osorik.

  3. Jarraipen Batzordea. Energia eta Meategien zuzendariak eta Karrantza Haraneko alkateak jarraipen-batzordea osatuko dute, ordezkoak izendatzeko aukera izango dute biek ere, eta bileretara egokitzat jotzen dituzten teknikariak eraman ahal izango dituzte, aztertu beharreko gaien arabera.

    Berariaz esleituko dizkieten eginkizunak ez ezik, Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Hitzarmenaren helburuak garatuz landuko diren azterlan, txosten eta proiektuak aztertzea, lorturiko emaitzak ebaluatuz eta jardun-proposamenak landuz.

    2. Lankidetza-hitzarmena egikaritzerakoan garatu beharreko jardunen jarraipena egitea.

    3. Gertakari tekniko eta administratiboen berri izatea, eta administrazio bakoitzak hartu beharreko neurrien koordinazioa ziurtatzea.

    4. Zalantza izanez gero, Hitzarmen honen aurreikuspenak interpretatzea, eta, ondorioz, egin beharreko aldaketei dagokienez hartu beharreko erabakiak proposatzea. Horren haritik, alderdiek konpromisoa hartu dute Hitzarmen hau edo Hitzarmen honetatik eratorriko diren berariazko akordioak interpretatu eta egikaritzerakoan sor daitezkeen aldeak elkarren artean konpontzeko.

  4. Indarraldia. Hitzarmen honen indarraldia 2008ko abenduaren 31n amaituko da, eta 2009ko ekitaldirako automatikoki luzatuko da, baldin eta egun horretarako aipatutako Proiektua behin betiko amaitu ez bada, betiere jarraipen-batzordeak egokitzat jotzen badu eta horretarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

  5. Ordainketa. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 299.759,84 (berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta zazpiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta laurogeita lau zentimo), BEZa barne, aginduriko diru-kopurua ordainduko dio Karrantza Haraneko Udalari, Udala arduratuko baita proiektua egikaritzeaz, betiere Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren eta gainerako araudi aplikagarrien arabera.

  6. Ordainketaren frogagiria. Karrantza Haraneko Udalari ordaindu aurretik, dagozkion ziurtagiriak jaso beharko dira, hain zuzen ere Hitzarmen honen helburuak betetzerakoan egindako gastuen ziurtagiriak. Energia eta Meategien Zuzendaritzak bere gain hartuko du ordainketaren kudeaketa.

    Aurreko guztiarekin bat datozela berresteko, alderdiek Hitzarmena sinatu dute eta horren bi kopia egin dituzte, aldez aurretik aipatutako tokian eta egunean.

    Industria, Merkataritza

    eta Turismo sailburua,

    ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

    Karrantza Haraneko Udalako alkatea,

    JOSÉ LUIS PORTILLA LÓPEZ.

    JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA

    LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

BILDU DIRA:

Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) errektore goren gisa, unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz.

Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Aguirre Zurutuza andrea, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. agentziaren presidentea, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu José Antonio Campos Granados jauna, eta lehendakariaren urtarrilaren 12ko 2/2004 Dekretuaren eta ekainaren 27ko 15/2005 Dekretuaren arabera egindako izendapenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz, 2008ko abenduaren 2ko Gobernu Kontseiluaren Erabakian ezarritakoaren arabera.

Alderdi guztiek onartu diote elkarri Hitzarmen hau aurrera eramateko beharrezko lege-gaitasuna eta boterea,

  1. Euskadiko Autonomia Estatutuaren (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa) 10. artikuluko 16. eta 30. ataletan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du zientzia- eta teknika-arloko Ikerketan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkio Teknologia Berrikuntza eta Industria Politikari buruzko eginkizunak eta jardun-arloak, eta aipatutako Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkio zientziako politika, eta ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatzeari eta koordinatzeari buruzko eginkizunak eta jardun-arloak. Hortaz, aipatutako eskumen-eremuan bilduta daude Hitzarmen honen xedea diren gaiak.

    Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duten urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 4. artikuluaren eta urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, aipatutako sailetako sailburuei dagokie Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak erabiltzea baita Sailak bere gain hartutako eginkizunen eta jardun-arloen eremuan indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion eskumen guztiak erabiltzea ere.

  2. Azkenik, eta UPV/EHUri dagokionez, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituen abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren 1. eta 3. artikuluen arabera, UPV/EHUren helburuak dira, besteak beste, jakintza sortzea, kritikatzea eta transmititzea, eta horrela, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuaren bitartez, eta emaitzak gizarteari transferitzearen bitartez jakintzaren aurrerapenean eta gizartearen garapenean laguntzea. Honako hau

    ADIERAZI DUTE:

    Lehenengoa. Azken urte hauetan, Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien arloko enpresa-sektoreek adierazi dute Ingeniaritzaren eremuan berariazko prestakuntza-beharrak daudela.

    Bigarrena. UPV/EHUk, Bilboko Ingeniaritza Goi-eskola Teknikoaren (aurrerantzean ETSIB) eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez, bere gain hartzen du aipatutako enpresa-eskaera asetzeko ardura, teknologia horietan lan egiten duten industria-sektoreen lehia eta garapena bultzatuz.

    Hirugarrena. ETSIB eskolak, bere departamentuen eta, ikerketa eta irakaskuntza taldeen bitartez, interes horrekin bat datozen gaitasun zientifikoak, teknikoak eta prestakuntza-arloko gaitasunak ditu.

    Laugarrena. Makina-erremintaren sektorean sartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak ez ezik Makina-Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartean (AFM) txertatuta dagoen Makina-Erreminten Klusterrak ere adierazi du datozen urteetarako ekimen hau garatzeko interesa, laguntza eta inplikazioa.

    Bosgarrena. Proiektu honi beste Erakunde batzuek lagun diezaiokete dagokion hitzarmena sinatuz hitzarmen honen baldintza beretan, proiektua osorik finantzatu arte. Finantziazioa honako hau izango da gutxi gorabehera denboraldi osorako: milioi bat eta laurehun mila euro.

    Seigarrena. Hori guztia dela-eta, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak honako klausula hauetan bildutako onurak elkarri ematea erabaki dute:

    Zientzia, Teknologia eta Hezkuntza Arloko Lankidetza Hitzarmena.

    Lehenengoa. Xedea.

    Makina-Erreminta Industria Ingeniaritzaren mailari lotutako Titulu propioa gauzatzen laguntzea, eta ikerketa zientifikoaren eta teknologikoaren arloan, eta Makina-Erreminten eremuan jakintza-arloko hezkuntzan programak, proiektuak eta jarduerak sustatzea eta ekoizpen-sektorearekin teknologiaren trukea eta transferentzia bultzatzea da lankidetza hitzarmen honen xedea. Hori guztia, Lankidetza Hitzarmen honetan aurreikusitakoari jarraiki eta UPV/EHUko Estatutuetan eta unibertsitateko gainerako araudian, Eusko Jaurlaritzaren araudian eta gainerako indarreko arau juridikoetan ezarritakoa bazter utzi gabe.

    Bigarrena. Makina-Erreminta Gelaren jarduerak, antolamendua eta Urteko Plana.

    1. Aurreikusitako lankidetza Hitzarmen hau sinatu ondoren gauzatuko da, ETSIB eskolaren lokaletan kokatutako Makina-Erreminta Gelaren jarduerak abian jartzen direnean. Gela horren zeregina ETSIB eskolako goi-mailako, EAEko ingeniaritzako goi-mailako beste Eskola Tekniko eta/edo Fakultate batzuetako ikasleen artean edo Eskola eta Fakultate horietan titulua lortu berria duten eta EAEko sektoreko enpresetan lan egiten duten ikasleen artean fabrikazio mekanikoko ingeniaritzari eta makina-erremintaren diseinuari buruzko teknika aurreratuenak sustatu eta hedatzea da, betiere makina-erremintaren industria-sektoreak eta fabrikazioko teknologiek eskatzen dituzten edukietan prestatzeko.

      Honako hauen bitartez garatuko ditu bere jarduerak:

      Industria Ingeniaritzako mailari lotutako Makina-Erreminta titulua, urtekoa, lau ediziotan garatuko dena, Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Mekanikoaren Teknologietan 80-100 espezialista prestatzeko.

      Mintegiak eta prestakuntza jardunaldiak, bai berariazkoak zein etengabeko prestakuntza plan orokor batean bildutakoak.

      Ikerketa zientifikoaren edo teknologia garapenaren arloko programak eta proiektuak. Kasu bakoitzean zehaztuko da horien edukia.

    2. Gelaren antolaketa- eta funtzio-egitura osatuko dutenak honako hauek izango dira:

      Gelaren zuzendari bat.

      Zuzendari tekniko bat, Gelaren zuzendaritzaren menpekoa. Aholkulari gisa jardungo du eta prestakuntza-jarduerez arduratuko da.

      Transferentzia-zuzendari bat, Gelaren Zuzendaritzaren menpekoa, aholkulari gisa jardungo du eta Makina-Erreminten Klusterrarekin zerikusia duten jarduerez arduratuko da.

      Tutore irakasleak.

      Antolaketa- eta funtzio-egitura hori Jarraipen Batzorde batek gainbegiratuko du. Batzorde hori ETSIB eskolak eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek osatuko dute, besteak beste.

      Egituraketa hori osatzen dutenen berariazko eginkizunak hitzarmen hau sinatzean dokumentu honi erantsiko zaion beste dokumentu batean zehaztuko dira. Honako hau izango da dokumentu horren izenburua: Antolamendu eta Funtzio Arloko Printzipioak.

Antolamendu-egitura hori UPV/EHUko hainbat departamentutako irakasleek osatuko dute.

  1. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak (ETSIB) «Urteko Jarduera Plan» bat aurkeztuko du urtean behin. Bertan, urte osoan zehar klausula honetako lehenengo atalean adierazitako jarduerak gauzatu ahal izateko garatu beharreko lanak zehaztuko ditu, baita jarduera horien aurreikusitako kostua ere. Kostu horiek Hitzarmeneko hirugarren klausulan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio beti.

    Gelak Hitzarmen honetako Jarraipen Batzordeko ordezkariei aurkeztuko die «Urteko Jarduera Plana» haiek onar dezaten.

    Urteko Jarduera Planean aurreikusi ez den beste edozein jarduerarentzat Plan Berezi bat egin beharko da. Plan Berezi hori eta dagokion aurrekontu ekonomikoa Jarraipen Batzordeari aurkeztu beharko zaizkio onar ditzaten. Gela sortu duten erakundeek Plan Berezi hori finantzatu ahal izango dute, betiere, hitzarmen honetako 3. klausulan ezarritako finantziazio mugen barruan.

    Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak (ETSIB) emango dio Urteko Jarduera Planean aurreikusitako jardueren garapen normala eragozten duten gorabeheren berri Jarraipen Batzordeari.

    Hirugarrena. Finantziazioa.

    1. Makina-Erreminta Gela abian jartzeko eta eusteko honako ekarpen hauek egin beharko dira:

      1. ETSIB eskolak alderdiek ados jarrita finkatzen duten lokala jarriko du eskura programatutako jarduerak erabilera- eta dedikazio-baldintza egokienetan garatu ahal izateko.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez, behar diren zenbatekoak emango ditu Industria Ingeniaritzako mailari lotutako Makina-Erreminta Titulu propioa estaltzen duen diru-kopururako.

        2008. urterako, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 79.200 euro emango ditu, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 54.000 euro.

        Laugarrena. Ordaintzeko modua.

        Aurreko klausulan deskribatutako zenbatekoak UPV/EHUri ordainduko zaizkio.

        Ordainketa egingo zaion erakundearen baldintzak direla medio, eta lankidetza-hitzarmen hau eragiten duten helburuak kontuan hartuta, ez da aurretiazko ordainketak egiteko bermerik eskatuko.

        2008. urteari dagokion ordainketa hitzarmen hau sinatu ondoren egingo da, betiere UPV/EHUk, ETSIB eskolaren bitartez, 2008. urteari dagokion Jardueren Urteko Plana aurkeztu ondoren.

        Plan hori Jarraipen Batzordearen eraginpean jarriko da aztertzeko eta berresteko.

        Gainerako aldietako bakoitzari dagozkion ekarpenak urtero ordainduko dira, honako baldintza hauen arabera:

        UPV/EHUk, urte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteetan, aurreko ekitaldian egindako gastuen (emandako zenbatekoaren parekoa edo handiagoa) justifikazioa aurkeztu beharko du. Zenbatekoa emandako kopurua baino txikiagoa bada, aldea hurrengo ordainketan txikiagotuko da.

        Justifikazioak honako hauek eduki beharko ditu, gutxienez: egindako jarduerak biltzen dituen memoria bat, baita egindako gastua justifikatzen duten fakturak edo dokumentu baliokide bat eta ordainketen frogagiriak ere.

        UPV/EHUk, ETSIB eskolaren bitartez, Jardueren Urteko Plana aurkeztu beharko du. Plan hori Jarraipen Batzordeak aztertu eta onartu beharko du.

        Bosgarrena. Makina-erreminta Gelaren finantziazioan erakunde berriak sartzeko aukera.

        Hitzarmen hau sinatu duten erakundeek, hots, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, ados jarrita, programen, proiektuen eta jardueren finantzaketarako edo garapenerako erakunde partaidekideak onartu ahal izango dituzte hitzarmen honetan ezarritako arauak eta irizpideak urratu gabe.

        Seigarrena. Gelaren erabilera

        Hitzarmen honetara biltzen diren programen, proiektuen eta gainerako jardueren parte-hartze eta gauzatze modalitateek Gelaren instalazioak erabili ahal izateko, ETSIB eskolako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek sinatutako berariazko akordioak beharko dituzte. Akordio horietan helburuak, horiek betetzeko baldintzak, baldintza ekonomikoak eta gauzatzeko baldintzak zehaztu beharko dituzte, eta horien xedea kontuan izanik dagozkien arauak aplikatuko zaizkie.

        Zazpigarrena. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Organoa

        Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio Hitzarmen honetan bildutako jardueretan Eusko Jaurlaritzari dagozkion kudeaketa-eginkizunak betetzea.

        Zortzigarrena. Jarraipen Batzordea.

        Gelaren jarduerak gainbegiratzeko, Jarraipen Batzorde bat ezarri da. Batzorde horren osagaiak eta eginkizunak, halaber, Antolaketa eta Funtzio Arloko Printzipioen eranskinean definituta daude.

        Batzordeek edo Hitzarmen honetan edo haren Eranskinean eta/edo Memorian zehazten diren organoak ez diren beste edozein organok bere gain har ditzakeen eskumenak Tituluaren Batzorde Akademikoari legez dagozkion eginkizunak alde batera utzi gabe dagozkionak izango dira.

        Jarraipen Batzordeak gainbegiratuko ditu aldizka Hitzarmen honek babesten dituen lan, programa, ikerketa-proiektu eta jarduera guztien definizioa eta gauzatzea. Hori guztia, aipatutako programa, proiektu eta jardueren garapenaz arduratzen diren alderdi guztiek dagozkien eskumenen eremuaren barruan, egoki irizten dioten gainbegiraketa egin ahal izango dutela bazter utzi gabe.

        Era berean, bigarren klausulan deskribatzen diren jarduerez gain, hitzarmen honi heltzen dion beste edozein jarduera Jarraipen Batzordeak gainbegiratu beharko du. Batzorde horren iritziz, beharrezkoa bada, Batzorde Misto bat era liteke. Batzorde horretan, Jarraipen Batzordearen iritziz beharrezkoak diren pertsona eta/edo erakunde gehiagok parte hartuko dute.

        Bederatzigarrena. Teknologien, metodologien eta patenteen titulartasuna.

        Hitzarmen honen babesean egiten diren programa, ikerketa-proiektu eta gainerako jardueren ondorioz sortzen diren teknologiak, metodologiak eta patenteak horien finantziazioan eta/edo garapenean parte hartzen duten erakundeenak izango dira; betiere erregistra daitekeen bakoitzak esanbidez hori adierazten badu. Teknologia eta metodologia horiek merkaturatu ahal izango dira eta merkaturatze horren ondorio diren etekin ekonomiko guztiak parte-hartzaileei itzuliko zaizkie, bakoitzari dagokion partaidetza-ehunekoaren proportzio berean.

        Patenteen kasuan, patentea lortzeko kostuan nahiz patenteari eusteko kostuan, erakunde parte-hartzaile guztiek modu proportzionalean eutsiko diote beren partaidetza-ehunekoari. Era berean, patenteen itzulkinak partaidetza-ehunekoaren arabera banatuko dira.

        Alderdiren bat edo batzuk ez balu edo balute patentatu eta/edo merkaturatu nahi, bere zatia patentatu eta/edo merkaturatu nahiko luketenei lagako dio/ diote lortutako emaitzak erabiltzeko eta hedatzeko aukera izatearren. Kasu horretan, eusteko eta itzultzeko ehunekoak proportzionalki banatuko dira prozesu horri eustea erabakitzen duten erakundeen artean.

        Hitzarmen honen babesean egitea gomendagarria den, eta irakaslearen edo, proiektu edo programa bat gauzatzearen arduradunaren eta ETSIB eskolaren artean ezarri beharreko hitzarmen berezi bakoitzak klausula honetako aurreko paragrafoak bildu beharko ditu.

        Aipatutako hitzarmen berezi bakoitzaren ondorio diren lanak eta emaitzak zientzia- eta irakaskuntza-arlorako erabili ahal izango ditu ETSIB eskolak, Jarraipen Batzordeak ezarritako baldintzak onartu ondoren.

        Hamargarrena. Publizitatea.

        Lankidetza Hitzarmen honi buruzko jardun eta jarduerei dagokienez, UPV/EHUk eta/edo ETSIB eskolak egiten dituen jardun guztietan esanbidez aipatu beharko da Hitzarmen horretan parte hartzen duten erakundeek emandako babesa. Erakundeen logotipoa behar duten kasuei dagokienez, erakunde bakoitzak eman diona erabiliko du.

        Hamaikagarrena. Ez-betetzea eta ebazpena.

        Hitzarmen honetan ezarritako xedapenak ez betetzeak edo helburu horretarako jasotako zenbatekoak ez aplikatzeak emandako zenbatekoak galtzea ekarriko du, baita jasotako zenbatekoak gehi dagozkion legezko interesak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Orokorrari itzultzeko betebeharra ere.

        Aurreko guztia gorabehera, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituko zaio. Dekretu horrek Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra arautzen du, eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak.

        Alderdiek iragarri ahal izango dute Hitzarmen honen amaiera, eta gainerako alderdiei idazki bidez jakinarazi beharko diete.

        Amaitze horrek amaitzeko asmoa dagoela jakinarazten den ikasturtearen hurrengo ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta horrela, Gelaren jarraitutasuna bermatuko du, amaitzeko asmoa dagoela jakinarazten den ikasturtean martxan egon dadin.

        Hitzarmena aldez aurretik amaitzen den kasu guztietan likidazio-fasean sartuko da ikasturtea amaitzen denean eta egiaz egindako jarduera guztiak ordainduko dira, beharrezko erregularizazio ekonomikoak eginda.

        Hamabigarrena. Nondik norakoa.

        Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta Jarraipen Batzordeari dagokio bere edukia interpretatzea. Interpretaziotik eratorritako gairen bat sortzen denean dagokien Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoen auzitegiak arduratuko dira eta haiek ebatziko dituzte.

        Hamahirugarrena. Indarraldia.

        Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean eta 2008ko abenduaren 31ra arteko iraunaldia izango du.

        Dokumentu honetako klausulek ezarritakoarekiko adostasuna adierazteko, bertaratuek sei ale sinatu dituzte, ondorio bakar baterako, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

        Industria, Merkataritza eta

        Turismo Sailaren sailburua,

        ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

        JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

        Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorea,

        JUAN ANTONIO PÉREZ IGLESIAS.

    1. Makina-erreminta gelaren zeregina.

      Makina-erreminta Gela eratu da ETSIB eskolako goi-mailako, EAEko ingeniaritzako goi-mailako beste Eskola Tekniko eta/edo Fakultate batzuetako ikasleen artean edo Eskola eta Fakultate horietan titulua lortu berria duten eta EAEko sektoreko enpresetan lan egiten duten ikasleen artean fabrikazio mekanikoko ingeniaritzari buruzko teknika aurreratuenak hedatzeko, eta berrikuntzan, garapen teknologikoan eta lehiakortasunean oinarritutako industria-gizarteak eskatzen dituen eta etorkizunean eskatuko dituen tekniken diseinua eta hobekuntza irakasteko.

    2. Gelaren zuzendaritza organoak.

      Gelaren antolamendu-egitura honako eskema honen arabera dago eratua:

      Erakundearen funtzionamendua bideratu behar duten funtsezko irudiak Gelaren Zuzendaritza eta Irakasle Tutoreak dira.

      Horien ardura Gelaren eginkizun orokorretan zehaztutako helburuak betetzea da. Gelaren Zuzendaritza, zuzendariak eta zuzendari teknikoak eta transferentzia-zuzendariak osatuko dute, eta honako hauek izango dira bere oinarrizko eginkizunak:

    1. Gelaren zuzendaria: oinarrizko eginkizunak.

      Gelaren eginkizunak eta eginkizun horiei buruzko Lankidetza Hitzarmena betetzen direla zaintzea.

      Makina-erreminta Gelaren jarduerak planifikatzea.

      Jarraipen Batzordeari aldizka ematea ikasleen lanen eta Gelako jardueren berri.

      Hizketakide gisa aritzea Gelaren eta ETSIB eskolaren Zuzendaritzaren artean, baita Zuzendaritza horren eta Lankidetza Hitzarmenean parte hartzen duten erakundeen artean ere.

      Zuzendari teknikoaren laguntzarekin Gelako jardueren artean momentu bakoitzean indarrean egongo diren proiektuen, lanen eta programen zorroa osatzea.

      Hitzarmenaren esparruan lankidetzan jarduten duten erakundeen artean gorabeherak programatzea, hark eta ETSIB eskolaren Zuzendaritzak onuragarritzat hartzen dituztenak Gelaren eginkizuna eta irudia hedatzeko.

      Arestian aipatutakoetarako, Gelaren martxarako eta ekimen honen irudi sozialerako onuragarria den eginkizun oro.

    2. Gelaren zuzendari teknikoa: oinarrizko eginkizunak.

      Jardueren planifikazioari dagokionez Gelaren zuzendariari aholkua ematea eta berarekin elkarlanean aritzea.

      Indarrean egon behar duten proiektuen eta lanen zorroaren osaerari dagokionez zuzendariari aholkua eskaintzea.

      Gelaren eskura jarritako instalazio teknikoak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea.

      Gelari atxikitako irakasle tutoreen tutoretza-jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.

      Irakasle tutoreen artean lan eta proiektu berriak banatzeko aukerari buruz zuzendariari aholkua ematea.

      Aurrekoen mesederako eta Gelaren funtzionamendu tekniko egokirako beharrezkoa den eginkizun oro.

    3. Gelaren transferentzia-zuzendaria. Oinarrizko eginkizunak.

      Gelaren zuzendariari aholkua ematea eta harekin lankidetzan jardutea Makina-Erreminta Klusterreko enpresekin zerikusia duten jarduerak planifikatzeari dagokionez.

      Indarrean egon behar duten proiektuen eta lanen zorroaren osaerari dagokionez zuzendariari aholkua eskaintzea.

      Irakasle tutoreen artean lan eta proiektu berriak banatzeko aukerari buruz zuzendariari aholkua ematea.

      Gela Makina-Erremintaren sektorean sustatzen jardutea, baita elkarlanean jarduteko aukera berriak biltzen ere.

      Aurrekoen mesederako eta Gelaren funtzionamendu egokirako beharrezkoa den eginkizun oro.

    1. Irakasle tutoreak.

      Irakasle tutorearen figura Gelaren funtsezko muina diren ikasleen eta Gelaren Zuzendaritzaren arteko lotura puntu gisa hartzen da. Irakasle Tutoreak arduratuko dira irakasteaz eta proiektuen tutoretzaz.

      Beren eginkizunen artean Gelan egin beharreko lanaren ildo zehatzei buruz Zuzendaritzari aholkua ematea, hau da, garatu beharreko gai espezifikoak proposatzea eta gelako jardueren planifikazioan laguntzea dago.

    2. Aholkularitza teknikoa.

      Proiektu baten garapen egokirako beharrezkotzat hartzen den guztietan, Zuzendaritzak, Lankidetza Hitzarmenean finkatutako Gelaren Jarraipen Batzordeari eskatu ahal izango dio aholkularitza teknikoa kontratatzeko baimena.

      Baimena lortu ondoren eginkizun hori kontratatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da.

    3. Jarraipen batzordea.

      Koordinazio akademikoaren eginkizunak Titulu propioaren Batzorde Akademikoak gauzatuko ditu. Batzorde horrek Jarraipen Batzordeari jakinaraziko dio eginkizun hauek gauzatu ote diren:

      Gelan garatzen diren eta Lankidetza Hitzarmenak babesten dituen jarduerak gainbegiratzea eta onartzea.

      Irakasle tutoreak izendatu eta berritzea.

      Ikasleei proiektuak esleitzea.

      Lankidetza Hitzarmenaren babesean gauzatzen diren jarduerak eta ikerketa-lan, -programa eta proiektu guztien definizioa eta horiek guztiak gauzatzen ote diren gainbegiratzea.

      Gelaren antolaketa- eta funtzio-egitura gainbegiratzea.

      ETSIB eskolak aurkeztutako Jardueren Urteko Plana aztertzea, eta hala badagokio, onartzea.

      ETSIB eskolak, Lankidetza Hitzarmenaren esparruan aurkezten dituen Plan Berezi posibleak aztertzea, eta hala badagokio, onartzea.

      Lankidetza Hitzarmena betetzen ez bada, erabakiak hartzea ez-betetzeko kausei buruz, kausa horiek UPV/EHUri egotzi ote dakizkiokeen galderari buruz eta Lankidetza Hitzarmenaren helburuen lortze-mailari buruz.

      Lanei eta emaitzei dagokienez, ETSIB eskolak egiten duen erabilera zientifikoa eta irakaskuntza-arlokoa gainbegiratzea.

      Aurrekoen mesederako, Gelaren funtzionamendu egokirako eta garatutako jarduerak eta jardunak Lankidetza Hitzarmenaren helburua egokitzeko baliagarria den eginkizun oro.

      Jarraipen Batzordeak behar den informazio oro lortu ahal izango du tartean sartuta dauden pertsona eta erakundeetatik.

      Era berean, Jarraipen Batzordeak Batzorde Mistoaren prestakuntza eskatu ahal izango du beharrezkotzat hartzen dituen alderdiak aztertu eta/edo balioesteko.

      Batzordea hitza eta botoa duten kideek osatuko dute eta Hitzarmena sinatu duen alderdi bakoitza ordezkatuko dute. Batzordea, beraz, bere lehenengo osaeran honela ezarriko da:

      Eusko Jaurlaritzaren bi ordezkari:

      Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategia zuzendaria.

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Unibertsitate zuzendaria.

      ETSIB eskolaren bi ordezkari:

      ETSIB eskolaren zuzendaria.

      Gelako Zuzendaria.

      Batzorde horri Makina-Erreminta Gela batera finantzatzen duten erakundeen ordezkariak gehitu ahal izango zaizkio, baldin eta Jarraipen Batzordeak horrelakorik erabakitzen badu.

      Jarraipen Batzordeak, halaber, Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkartean (AFM) sartutako Makina-Erremintaren Klusterreko ordezkari bat eduki ahal izango du. Ordezkaritza hori Klusterren zuzendari orokorrari dagokio, eta ordezkari horrek hitza izango du baina botorik ez.

      Kasu guztietan, ordezkaritza idazki bidez eskuordetu ahal izango da Jarraipen Batzorde bakoitza egin aurretik eta/edo egiten denean. Eskuordetze hori Jarraipen Batzordeko beste pertsona batek edo beste edozein pertsonak gauzatu ahal izango da.

      Erakunderen batek erakundea ordezkatzen duten pertsonak aldatzea erabakitzen badu, gertakari hori ETSIB eskolaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio idazki bidez.

      Batzordearen idazkaritza Gelaren zuzendariaren esku egongo da, eta horrek hartzen diren erabakien, funtsen esleipenen eta Gelako proiektu eta jardueren jarraipenaren akta jasoko du.

      Jarraipen Batzordea, beste egoera batzuek hori eskatzen badute alde batera utzita, urtean gutxienez bitan bilduko da.

      Batzordeek edo Hitzarmen honetan edo bere Eranskinean eta/edo Memorian zehazten diren organoak ez diren beste edozein organok bere gain har ditzakeen eskumenak Tituluaren Batzorde Akademikoari legez dagozkion eginkizunak alde batera utzi gabe dagozkionak izango dira.

    4. Eranskin honen indarraldia.

      Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk sinatutako Zientzia, Teknologia eta Prestakuntza Arloko Lankidetza Hitzarmenaren eranskina da eta Hitzarmen hori sinatzen den egun berean jarriko da indarrean, eta adierazitako Hitzarmena amaitzen denean ez du ondoriorik izango.

      JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    AVANZA PLANAREN EREMUAN ETE DIGITALA PROGRAMA GARATZEKO INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO HITZARMEN MARKOAREN 2008ko ADENDA.

    Madril, 2008ko abenduaren 10a.

    BILDU DIRA:

    Alde batetik, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko idazkari Francisco Ros Perán jauna, kargu horretarako apirilaren 21eko 562/2008 Errege Dekretu bidez izendatua, maiatzaren 12ko ITM/1332/2008 Aginduaren 2.1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera Departamentuaren titularrak emandako ahalmenak gauzatuz. Agindu horren arabera Industria, Turismo eta Merkataritza ministroaren eskumenak eskuordetzen dira, eta goragoko beste organo batzuen eta Departamentuko zuzendarien eskumenen eskuordetzeak onartzen dira.

    Beste aldetik, José Ignacio Zudaire Arana jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Berrikuntza eta Energia sailburuorde gisa, urriaren 25eko 327/2005 Dekretuaren arabera izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko abenduaren 9ko Erabakian xedatutakoari jarraiki.

    Bi alderdiek dagokien ordezkaritzaren arabera jardun dute, eta elkarri onartu diote dokumentu hau sinatzeko behar den legezko gaitasuna dutela. Hortaz honakoa

    ADIERAZI DUTE:

    1. Europako Batzordeak Europako Informazioaren Gizarte bat, hazkundea eta enplegua sustatzeko izeneko i2010 Planean (2005eko maiatzaren 31n argitaratu zen) Estatu Kideei emandako agindua betetzeko egin da Avanza Plana. Aginduaren arabera, Berrikuntza Programa Nazionalak urtea amaitu baino lehen gauzatu behar dira, eta, bertan, Informazioaren Gizarterako (IG) dituzten lehentasunak definitu behar dituzte 2005eko apirilean Europako Batzordeak Hazkunderako eta Enplegurako hartutako Orientazio Integratuen ildo beretik.

    2. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Avanza Plana garatzeko 2006ko azaroaren 6an sinatutako lankidetzarako hitzarmen markoan hitzarmen horren xedea gauzatzeko urtero Adendak sinatuko direla aurreikusten da.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritza ari da IGa sustatzen Euskadi Informazioaren Gizartean Planean (EIGP) bildutako hainbat programa, ekimen eta jardunen bitartez. Izan ere, Informazioaren Gizarteari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren politiken erreferentzia-esparru gisa finkatu da plan hori.

    4. Avanza Plana garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren 2006rako 1. Adendan Hitzarmenaren xede direla-eta gauzatu diren jardunak bildu dira, zehatz-mehatz aipatuta eta kuantifikatuta, baita bi erakundeen artean finantzatu beharreko neurriak ere: Herritarrak eta Enpresak. Adenda horretan, honako hauek bildu dira: 1. Jarduna. Premia bereziak dituzten herritarrak IGan sartzeko ikastaroetarako proiektua; 2. Jarduna. KZlankidetza; eta 3. Jarduna. Hobeki Digitala programa.

      Avanza Planaren barruan ETE Digitala programa garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bigarren Adendak, 2007. urterako Hobeki Digitala programaren barruan egin diren jardunen deskribapen zehatza biltzen du, bertan jardunak espezifikatuta eta kuantifikatuta.

    5. ETE Digitala Programa Avanza Planaren Lehiakortasuneko eta Berrikuntzako jardun-arloaren barnean dago honako honetara bideratuta dago: Espainiako ETEetan IKTen ezarpen-maila Gehitzera, negozio elektronikoaren ezarpena gehitzera eta faktura elektronikoaren ezarpena bultzatzera.

      Horretarako, Programa horretan bildutako jardunak honako helburu hauek lortzera bideratu beharko dira:

      ETEek digitalizazio-mailari dagokionez sektore eta/edo kokapen geografiko jakin batean dituzten ezaugarriak, teknologia-diagnostikoari buruzko azterlan egokiak eginez.

      Merkatuan eskuragarri dauden IKT soluzio sektorial edo horizontalen (aplikazioak edo zerbitzuak) ezarpena, ETE parte-hartzaileen digitalizazio-maila hobetzera bideratuak, ETE Digitalaren ezaugarritze-kontzeptuan definitutako mailetan eta parametroetan bilduak.

      IKTak eta horietan oinarritutako negozio-soluzioak Txertatzea lortzeko ETEengandik hurbil dauden Preskriptoreen erabilera, hain zuzen ere preskriptore horiekin erlazionatutako ETEen digitalizazio-maila hobetzera bideratutako preskriptoreen erabilera.

      Negozio elektronikoko soluzio berrien -ETEetan erraz aplika daitezkeenak- erabilgarritasuna sustatzea, faktura elektronikoa barne.

      ETEen parte-hartze efektiboa erraztea, nola merkatu elektronikoetan -kontratazio publikoaren merkatuak barne- hala enpresa talde berritzaileetan, IKT zerbitzu-hornitzaileen eta ETEen artean.

      ETEek Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan faktura elektronikoaren eta prozedura telematikoen erabilera bultzatzea.

      ETEari aholkularitza pertsonalizatua ematea enpresa-prozesuak hobetzeko IKTak erabiltzeari dagokionez, diagnostikoak eta hobekuntza-planak landuz.

      Azaldutakoaren arabera eta lankidetza hori zehaztearren, bi alderdiek Adenda hau izenpetzea erabaki dute. Adenda honako erabaki hauen arabera arautuko da.

      ERABAKIAK:

      Lehenengoa. Xedea

      Honako hau da Adenda honen xedea: ETE Digitala Programa Avanza Planaren esparruan garatzeari dagokionez, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko lankidetzaren, laguntzaren eta baterako finantziazioaren baldintzak zehaztea. Adenda honen Eranskinean zehatz-mehatz adierazitako jardueren eta programen gauzatzean zehazten dira baldintza horiek.

      Bigarrena. Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren konpromisoak.

      Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzak, Adenda honen bitartez, honako ekintza hauek gauzatzeko konpromisoa hartu du:

      Bosgarren idatz-zatian bildutako zenbatekoak ordaintzea.

      Programa betetzeko Autonomia Erkidegoek gauzatuko dituzten neurriak garatzeko jardun-esparrua proposatzea.

      Avanza Planaren jardunaren eremuan garatzen diren jarduera guztien jarraipenerako eta azterketarako Bulego Teknikoa.

      Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren (ITMM)ordezkariek parte hartzea ETE Digitala Programa Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzeko, dibulgatzeko eta horren marketinga egiteko jardueretan, Autonomia Erkidegoak eskatuta.

      Avanza Planaren web-orria (www.planavanza.es) kudeatzea. Autonomia Erkidegoek gauzatutako ekintzak, horien emaitzak eta horien inpaktuaren azterketa biltzen dira web-orri horretan.

      Hirugarrena. Autonomia Erkidegoaren konpromisoak

      Euskal Autonomia Erkidegoak, Adenda honen bitartez, honako ekintza hauek egiteko konpromisoa hartu du:

      Bosgarren idatz-zatian bildutako zenbatekoak ordaintzea.

      Adenda honi erantsitako dokumentuan adierazitako jardunak gauzatzea.

      ETE Digitala Programa Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzeko eta dibulgatzeko jarduerak. Horretarako, ITMMaren ordezkarien parte-hartzea eta laguntza izan dezake.

      ETE Digitala Programaren eremuan garatzen diren neurri guztietan eta programan bildutakoen artean gauzatzen diren jardun eta proiektu guztietan, esanbidez aipatu beharko da ITMMak eta Euskal Autonomia Erkidegoak batera finantzatu dituztela eta erakunde horiek lankidetzan aritu direla. Era berean, Autonomia Erkidegoak onuradunei jakinaraziko die diruz lagundutako jardunek eta proiektuek ITMMaren finantziazioa dutela.

      Avanza Planaren logotipoa eta Avanza Planaren web-orriaren helbidea Adenda hau garatzeko egiten diren jarduera eta ekintza guztietan agerrarazi beharko dira.

      Laugarrena. Kudeaketa eta gauzatzea.

      Avanza Plana garatzeko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta EAEko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 2006ko azaroaren 6an sinatutako Lankidetzarako Hitzarmen Markoaren Adendaren garapenaren kudeaketa eta lehen idatz-zatian definitutako xedea gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzen gauzatzea adierazitako Hitzarmen Markoan ezarritako araudiaren araberakoak izango dira.

      Bereziki,

      Autonomia Erkidegoak zuzenean edo Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoko Erakunde baten edo Enpresa Publiko baten bitartez gauzatu ahal izango ditu Adenda honen arabera bere gain hartutako konpromisoak. Konpromiso horiek gauzatzeko Autonomia Erkidegoak ematen dituen kudeaketa-enkarguek honako hauetan ezarritakoa bete beharko dute: 30/1992 Legearen 15. artikulua (azaroaren 26ko Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) edo Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea eta haren legeria osagarria, bidezko denean.

      Adenda honen eremuan Autonomia Erkidegoak edo adierazitako Zuzenbide Publikoko Erakundeak edo Enpresa Publikoak (Autonomia Erkidegokoak) ezartzen dituen kontratuek Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legean eta horren legeria osagarrian xedatutakoari jarraitu beharko diote.

      Legez ezarritako eta indarrean dagoen edozein prozeduraren bitartez Adenda honen babespean ematen diren laguntzak honako hauen esparruan ezarritakoaren araberakoak izango dira: 38/2003 Legea (Diru-laguntzen Lege Orokorra, azaroaren 17koa), 887/2006 Errege Dekretua (uztailaren 21ekoa, aurreko legea garatzen duen arautegia onartzen duena), eta, hala badagokio, diru-laguntzak arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudia.

      Bosgarrena. Finantziazioa.

      2008. urterako jardunen finantziazioa Hitzarmena sinatu duten Administrazioen artean banatuko da, honela:

      2008. urtea

      Finantzatzaileak Ekarpen Ekonomikoak

      (euro)

      ITMM 1.027.488

      EAE 1.541.232

      Administrazio Publikoak,

      Guztira 2.568.720

      Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari batera finantzatzeko fondoak transferituko dizkio Adenda hau sinatzean, hau da, 1.027.488 euro, 2008. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretako 20.14.467I.759 aurrekontu-partidaren kontura.

      Zenbateko horiek dagokion aldian justifikatzeko, ITMMak bidezkotzat jotzen dituen faktura-ordainagiri eta bestelako dokumentu guztiak eskatu ahal izango ditu.

      Finantzaketa hori bateragarria da helburu bera duen beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, estatuak, Europar Batasunak edo nazioarteko edozein erakunde publikok zein pribatuk emana.

      Seigarrena. Aldebiko Batzordearen eskumenak

      Sinatutako Lankidetzarako Hitzarmen Markoaren zazpigarren klausulan definitutako Aldebiko Batzordeak honako eskumen hauek ditu, besteak beste: sortzen diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea, eta egin beharreko jardunak eratzen dituzten eta Eranskin honetan deskribatuta eta xehatuta ez dauden jarduera teknikoen nondik norakoa zehaztu, xehatu eta mugatzea.

      Era berean, Batzorde horri dagokio ETE Digitala Programaren kontrola eta jarraipena, eta jardueren aurrerapenari buruzko txostenak eta gastuen egoera-orriak gainbegiratzea eta onartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoak aurkezten dituen justifikazio-dokumentuak ere, eta hori guztia hartarako aktetan bilduko da.

      Zazpigarrena. Iraupena.

      Adenda hau sinatzen den egunean hasiko da indarrean eta bi urteko indarraldia izango du.

      Epe hori urtero luzatu ahal izango da alderdi guztiek hori erabakitzen badute, dagozkion luzapen-adenden bitartez.

      Zortzigarrena. Araubide juridikoa eta auzigaiak.

      Adenda hau administrazio-mailakoa da eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 4.1.c) artikuluan barne hartuta dago, horren aplikazio-eremutik kanpo geratuz, betiere sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak konpontzeko aipatu Legeko printzipioak eta irizpideak aplikatzeko aukera bazter utzi gabe, hitzarmena bere klausulen arabera arautuz, eta ordezko gisa, Zuzenbide Administratiboaren arau orokorren arabera.

      Adenda honi aplikatuko zaion araubide juridikoa Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko Lehen Tituluan ezarritakoa izango da.

      Adenda hau interpretatzean eta gauzatzean sortzen diren eztabaidak bi alderdiak ados jarrita konpondu beharko dira, hitzarmen markoaren Aldebiko Batzordean.

      Akordiorik lortzen ez bada, sortzen diren eztabaidak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezartzen denari jarraiki konpondu beharko dira.

      Bederatzigarrena. Suntsitzeko arrazoiak eta ondorioak.

      Adenda hau alderdi sinatzaileak ados jarrita, edo alderdietako batek erabaki duelako suntsitu ahal izango da Adendaren edukia osatzen duten xedapenak betetzea eragozten edo galarazten duten salbuespenezko eta justifikatutako kausak daudenean, betiere horren amaiera bi hilabeteko aurrerapenaz iragartzen bada.

      Adierazitako arrazoiengatik edo indarraldia amaitzeagatik Adenda iraungitzen bada, ordura arte hartutako obligazioen likidazio ekonomikoa eta administratiboa egingo da, eta gauzatzen ari diren jardunak ez dira etengo erabat amaitzen diren arte.

      Eta ados daudela adierazteko Adenda honen bi ale sinatu dituzte, ondorio bakarrerako, goiburuan azaltzen diren lekuan eta egunean.

      Telekomunikazioetarako eta

      Informazioaren Gizarterako Estatu idazkaria,

      FRANCISCO ROS PERÁN.

      Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta

      Energia sailburuordea,

      JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.

    1. jarduna. Hobeki Digitala Programa.

    1. Deskribapena eta jarduna garatuta lortu nahi diren helburuak

      Hobeki Digitala Programa, Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan kokatuta dago. Programaren helburua enpresetan IKTak ezartzeko Planak bultzatzea da eta enpresak aukeratutako eta lehenetsitako IKTak ezartzeko berariazko proiektuak babestea.

      Eustatek egindako azterlanetatik ondorioztatzen denez, EAEko enpresetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien ekipamendu- eta erabilera-maila desberdina da enpresaren tamainaren arabera. Hori dela-eta, ezinbestekoa da EAEko enpresek IKTak erabil ditzaten bultzatzea, ahaleginak batez ere enpresa txikietan oinarrituz.

      Hortaz, programa horren helburu nagusia honako hau da: ETEetako barne-prozesuen eta bezeroekin, hornitzaileekin nahiz administrazioekin dituzten harremanen prozesuen hobekuntza eta digitalizazioa bultzatzea, IKTak erabiliz.

      Programa honen helburua ETEen digitalizazioa bultzatzea denez, enpresa eskatzaileak behar bezala bete beharko ditu horretarako prestatu diren Web Inprimakiak, eta laguntza-eskaera sinadura elektronikoaren bitartez sinatu beharko du.

      Ildo horretan, jardun honek hainbat neurri biltzen du. Neurri horiek honako tipologia hauetako bati dagozkio:

      Premien diagnostikoa eta/edo IKTak enpresetan Ezartzeko Planak lantzea. Plan eta diagnostiko horiek erakunde edo enpresa espezializatuek egingo dituzte, enpresa eskatzailearekin akzioen edo partaidetzen bidez zuzeneko nahiz zeharkako loturarik ez duten enpresa espezializatuek, hain zuzen ere.

      Enpresaren negozio-prozesu guztia edo haren zati bat digitalizatzeko IKTak Ezartzeko Planak gauzatzea, betiere honako jardun hauekin lotura badute: Negozio Elektronikoa, Marketing Elektronikoa, erosketak (e-Procurement), Merkataritza Elektronikoa, Merkatu Birtualak, enpresaren webguneak, enpresaren Intraneta eta/edo Extraneta, eta abar. Honako proiektu hauek garrantzi berezia dute:

      Barne Komunikazioko Sistemak diseinatzea eta ezartzea, wiki motako tresnetan oinarrituta.

      Enpresan Faktura Elektronikoa ezartzeko proiektuak.

      Zaintza Teknologikoko Tresnak ezartzeko proiektuak.

      Enpresaren nazioartekotze-proiektuen ondorioz Informazio Sistemak Egokitzeko proiektuak.

    2. Adierazleekin neurtzea garapenaren amaieran.

      Interneterako konexioa duten enpresak.

      Banda zabalaren bidez Interneterako sarbidea duten enpresak.

      Web-orria duten enpresak.

      Internet bidez erosi izan duten enpresak.

      Internet bidez saltzen duten enpresak.

      Adierazleen jarraipen eraginkorra egiteko eta jardunak atzemandako aukerei egokitzeko, Ministerioak behar diren tresnak eta galdesortak emango ditu.

    3. Diru ekarpenak edo ekintza osagarriak.

      2008. urtea

      ITMM 1.027.488 ¬

      EAE 1.541.232 ¬

      Guztira 2.568.720 ¬

    1. Inbertsioen justifikazioa eta hartarako epea

      2009. urtea

      EAE 2.568.720 ¬

      Guztira 2.568.720 ¬

    2. Jardunaren koordinazioaren eta jarraipenaren ordezkari arduraduna

      Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

      JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.

    BILDU DIRA:

    Alde batetik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazo Lavín jauna,

    Eta bestetik, Juan Carlos Merino Gónzalez jauna, Errenteriako alkate-udalburua.

    BERTARATU DIRA:

    Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu gisa eta Sailaren legezko ordezkari-lanetan.

    Eta bigarrena, Errenteriako Udaleko alkate/udalburu gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, 2008ko azaroaren 28ko Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

    Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

    AZALDU DUTE:

    Lehenengoa. Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak honako hau zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

    Ildo horretan, 2005-2009 legealdirako Eusko Jaurlaritza eratzeko izenpetutako Koalizio Akordioaren helburu programatikoen artean, etxebizitza babestuen eskaintza handitzea bilduta dago, alokatuta lagatzeko gizarte-etxebizitzena nagusiki.

    Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Horregatik, botere publikoek kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Errenteriako Udalak elkarrekin esku hartu behar dute are gehiago, horretara behartuta daude, babes ofizialeko beharrezko etxebizitzak egitea ahalbidetzen duten baldintzak sortzearren eta beharrezkoa den lurzoru-ondare publikoa osatzearren, betiere espekulazioa eragozteari begira.

    Bigarrena. Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

    Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, etxebizitzaren arloan dituen eskumenak baliatuz, zuzkidura-etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du etxebizitzen premia egiaztatua duten udalerrietan (eta, horien artean, Errenterian, errenta-ahalmen txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familientzat.

    Euskadiren Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea, kontratazio mota gisa, lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 2. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, kasu honetan bezalaxe, ase beharreko beharraren berezitasunari eta merkatuaren baldintzei lotutako zirkunstantziak daudenean.

    Era berean, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 38. artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena behar da ondasun higiezinak doan eskuratzeko, betiere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta.

    Errenteriako Udala da Arramendin 36 sektorean kokatuta dagoen komunitate-ekipamendurako lursail baten jabea 2.143 m2 ditu.

    Proposatutako eragiketa honako hau ezartzean datza: Euskal Autonomia Erkidegoak adierazitako higiezina doako lagapenaren bitartez eskuratzea, eta eskualdatze horren arabera Euskal Autonomia Erkidegoa dagokion zuzkidura-alojamenduen sustapena bermatzeaz arduratzea.

    Laugarrena. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 17. eta 81. artikuluek adierazten dutenez, plangintzak komunitate-ekipamendu gisa sailkatu ahal izango ditu lurrak, bereziki bizitegi-erabilera duten eremuetan zuzkidura-alojamenduak ezartzeko, aldi baterako alojamenduak eta premia larria duten kolektiboentzako alojamendu sozialak barne. Gainera, hiri-lurzoru finkatuan une honetan eskuragarri dauden lursailak ere xede horretara bideratzeko aukera izango da, betiere bestelako gizarte-premiei erantzuteko behar adinako ekipamendu-lursailak eskuragarri daudela egiaztatzen bada.

    Bi Herri Administrazioen ustez, etxebizitza babestua sustatzeko orain artean elkarrekin garatu duten politika osatu egin behar da, zuzkidura-alojamendu horiek gauzatuz.

    Bosgarrena. Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

    KLAUSULA:

    Lehenengoa. Lankidetza-Hitzarmen honen helburua da Errenteriako udalerrian zuzkidura alojamenduen sustapena ahalbidetzea, hain zuzen Arramendin, 36 sektorean kokatuta dagoen komunitate ekipamendurako lursailean (2.143 m2ko azalera).

    Bigarrena. Errenteriako Udalak konpromisoa hartu du Arramendin, 36 sektorean kokatuta dagoen komunitate-ekipamendurako lursailaren (2.143 m2-ko azalera). doako lagapena Euskal Autonomia Erkidegoari emateko, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du aldi baterako alokairu-erregimenean zuzkidura-alojamenduen sustapena gauzatzeko.

    Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du Errenteriako Udalaren Osoko Bilkuraren erabakia Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Sailari jakinarazteko, Sail horrek Jaurlaritzaren Kontseiluaren bidezko onarpena izapidetu dezan.

    Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa notario-eskrituran formalizatuko da, adierazitako doako lagapena onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

    Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du, dagozkion aurrekontuko diru-izendapenak gauzatu ondoren, aipaturiko zuzkidura-alojamenduen urbanizazio osagarria egiteko eta birgaitze-lanen bitartez sustatzeko obra guztiak kontratatzeko ahalik eta azkarren. Konpromiso horrek barnean hartzen du dagokion proiektu teknikoak hark idaztea.

    Hala ere, klausula honetan ezarritako konpromisoak gauzatu ahal izateko, aurretiaz lurrak Euskal Autonomia Erkidegoari eman beharko zaizkio.

    Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du zuzkidura-bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Errenteria dela deklaratzeko. Udalerri horretako gazteak izango dira lehentasunezko hartzaileak.

    Esleitu ez dela-eta, bizitokiren bat soberan geratzen bada, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak zehaztuko du zer udalerri eta/edo pertsona dauden horretan interesatuta, hartarako emandako Aginduaren bidez.

    Laugarrena. Errenteriako Udalak konpromisoa hartu du Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Udal Zergaren kuotari honako hobari hauek aplikatzeko: Gipuzkoako Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauaren 5. artikuluaren a), d) eta e) idatz-zatietan ezartzen direnak, eta hobari horiek batera aplikatzeko.

    Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauari jarraiki, Ordenantza Fiskalek Zerga-kuotaren gaineko honako hobari hauek arautu ahal izango dituzte:

    1. % 95era bitarteko hobaria interes berezikotzat edo udal-onuratzat hartutako eraikuntza, instalazio edo obretarako, betiere halakotzat hartzea justifikatzeko moduko gizarte-zirkunstantziarik izanez gero.

    1. % 50era bitarteko hobaria babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eraikuntza, instalazio edo obretarako.

      Idatz-zati honetan aurreikusitako hobar5ia aurreko idatz-zatietan aipatutako hobariak aplikatzearen emaitzazko kuotari aplikatuko zaio.

    2. % 90era bitarteko hobaria minusbaliatuen sarbide-baldintzak eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako.

      Idatz-zati honetan aurreikusitako hobaria aurreko idatz-zatietan aipatutako hobariak aplikatzearen emaitzazko kuotari aplikatuko zaio.

      Hobari horien aplikazioa ahalbidetze aldera, Errenteriako Udalak konpromisoa hartu du beharrezkoak diren jardunak egiteko, baita Udal Ordenantzak egokitzeko ere, legez ezarritako prozedurari jarraiki.

      Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.

      Hitzarmen honetan zehaztutako ondare-eragiketak burutzeko dagokion baimena lortzea izango da baldintza, hala ezartzen baitu azaroaren 6ko 2/2007ko Legegintza Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginak.

      Seigarrena. Bi Herri Administrazioek beharrezkotzat hartzen dute Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, etxebizitza babestuen sustapenak egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitza-premietara egokitzea eta/edo mailakatzea, edo birkokatzea, eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

      Zazpigarrena. Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da, eta aldeak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste aldeari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.

      Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

      Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

      JAVIER MADRAZO LAVÍN.

      Errenteriako Udaleko alkate-lehendakaria,

      JUAN CARLOS MERINO GÓNZALEZ.

      JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Basauri, 2008ko abenduaren 10a.

    BILDU DIRA:

    Javier Madrazo Lavín jauna, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.

    Loly De Juan De Miguel, Basauriko Udalaren alkate-udalburua.

    María Nieves López Echevarría andrea eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jauna

    BERTARATU DIRA:

    Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu gisa eta Sailaren legezko ordezkari-lanetan ekitaldi honetarako, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

    Bigarrena, Basauriko Udalaren alkate-udalburu gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, 2008ko azaroaren 10eko Dekretuaren bidez egintza honetarako baimendua.

    Azken bi pertsonek eremuan bildutako lurren ordezkaritza edota jabetza daukate.

    Agertutako lagunek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

    AZALDU DUTE:

    Lehenengoa. Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak zehazten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasbazterraren antolamendu-, hirigintza- eta etxebizitza-arloan.

    Ildo horretan, 2005-2009 legealdirako Eusko Jaurlaritza eratzeko izenpetutako Koalizio Akordioaren helburu programatikoen artean, etxebizitza babestuen eskaintza handitzea bilduta dago, alokatuta lagatzeko etxebizitza sozialena nagusiki.

    Era berean, Basauriko Udalak bere gain hartu du etxebizitza babestuen inguruko politika aktiboa egiteko konpromiso pragmatikoa.

    Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Hori dela-eta, botere publikoek (Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Basauriko Udalak, kasu honetan) batera esku hartu behar dute (eta horretara behartuta daude) beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko baldintzak sortzeko, eta bizilekuetarako beharrezkoa den eta espekulazioa eragotziko duen lurzoru-ondare publikoa eratzeko.

    Era berean, bi ente publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

    Garrantzi berekoa da, halaber, kontzertazio sozialaren hirigintza-printzipioa, helburutzat hirigintza-antolamenduaren legezko eginkizuna bete dadila bultzatzea duena, baita antolamenduek lurzoruari emandako erabileren errespetua kasu guztietan ziurtatzea ere.

    Bigarrena. 2004ko apirilaren 21ean, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Basauriko Udalak Esparru Hitzarmen bat sinatu zuten, eta Basauriko udalerrian etxebizitza babestuko programa bat ezartzen zen hitzarmen horretan.

    Dokumentu horretan, honako hau xedatu zen hitzez hitz erreferentziazko eremuari dagokionez: berriz partzelatutakoan eta urbanizatutakoan, etxebizitza babestuak sustatzera bideratutako lurzatiak (udalarenak) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari ematea.

    Hain zuzen ere, eremu horretan 176 etxebizitza babestu sustatzeko aukera zegoen.

    Ondoren, Basauriko Udalak gaur egun indarrean dagoen Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Berrikuspen Partzial bat idatzi du, besteak beste I. Area (Sarratu) deitutako eremuari buruzkoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiak behin betirako onartu du 2006ko ekainaren 13an.

    Dokumentu horrek eremuaren hirigintza-eraikigarritasuna gehitzen du eta gutxi gorabehera babes ofizialeko 178 etxebizitza, 90 etxebizitza sozial eta 77 etxebizitza libre sustatzea ahalbidetzen du, eta eremuaren hirigintza-kudeaketa konpentsazioko jardun-sistemari jarraiki egitea dago aurreikusita (gaur egun kontzertazio-sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen Hirugarren Xedapen Iraunkorrean adierazitakoaren arabera).

    Hirugarrena.Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, bere hirigintza-kudeaketa arintzeko asmoz, lurzatiak berriz partzelatu eta urbanizatu aurretik eremu honetan bilduta zeuden udalaren lur guztiak erosi dizkio Basauriko Udalari salerosketaren bitartez. Hortaz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila 10,455,81 m2-ko azaleraren jabe da gaur egun, hau da eremuaren

    • 32,53 ingururena.

      Azkenik, María Nieves López Echevarría andrea eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jauna 16.944,91 m2-ren jabe dira (eremuaren % 52,72 ingururena), eta gainerakoa beste zenbait titulartasun pribaturen mende dago, eta azpimarratzekoa da badirela antolamendutik kanpoko zenbait eraikin, 68 bizikidetza-unitate inguru utzarazi eta birkokatu beharra eskatzen dutenak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160. artikuluan adierazitakoari jarraiki, kontzertazio-sistemarekin jarduteak Udalarekin Hitzarmen bat sinatzea eskatzen du, lurzoruaren jabetzaren % 50 baino gehiagorekin eta betiere honako konpromiso hauek hartuta:

      1. Kontzertazio Batzordearen eraketa.

      2. Birpartzelazio-dokumentua egitea.

      3. Nahitaez eta doan laga beharreko lurren eta ondasunen ekarpena egitea.

      4. Urbanizazio-karga guztiak hartzea eta eremuari esleitutako urbanizazio-obrak, azpiegiturak eta zerbitzuak egikaritzea.

        Alderdi sinatzaileen ustez komeni da Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren dokumentuaren bitartez lurzoru horien antolamendu xehatua aldatzea, etxebizitza kopuru handiagoa sustatzeko aukera emanez hirigintza-eraikigarritasun berberari jarraiki; era horretan, etxebizitza gehiago egingo dira, eta horien azalera txikiagoa eta merkaturatzeko egokiagoa izango da..

        Laugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, etxebizitza-arloan dituen eskumenak baliatuz, udalerri jakin batzuetan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du, hain zuzen ere etxebizitza-premiak dituztela egiaztatu den udalerrietan, hala nola Basaurin, betiere etxebizitzaren merkatu librean sartzeko errenta-ahalmen urria duten familiei begira.

        Euskadiko Ondare Legeari buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 3. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da, aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, erosteko premia eta higiezinen merkatuko eskaintza urria nabarmenak direnean, kasu honetan bezalaxe.

        Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 38. artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena behar da ondasun higiezinak doan eskuratzeko.

        Proposatutako eragiketan Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratu egingo du, adieraziko den moduan, Basauriko Udalari legezko esleipenagatik dagokion hirigintza-eraikigarritasunaren % 10, I. Arean (Sarratu) aurreikusitako babes publikoko etxebizitza-sustapenekiko.

        Bosgarrena. Toki Araubideen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluak dioenez, Udalerriak sustatu ahalko ditu, beste hainbat jardueraren artean, etxebizitzen eraikuntza eta kudeaketa, betiere bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen barruan, auzokoen komunitatearen premiak eta nahiak betetzeko, eta beste herri-administrazioei dagozkienekiko jarduera osagarriak ere egin ahalko ditu, batez ere etxebizitza-alorrean (7/1985 Legearen 28. artikulua).

        Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 117. artikuluan ezartzen du ondasunak zuzenean besterendu ahalko direla lehiaketa-premiarik gabe, araudiak kasu bakoitzean ezartzen dituen eskakizunekin, besterentzea herri-administrazioen arteko edo herri-administrazioen eta haien ente instrumentalen arteko hitzarmenen ondorio bada. Era berean, artikulu bereko e) idatz-zatiak zuzeneko besterentzea ahalbidetzen du erakunde publikoek edo haien enteek sustatutako babes publikoko erregimenen baten peko etxebizitzak eraikitzen diren kasuan, jarduera hori erakunde horien berariazko xedea bada.

        Legezko testu beraren 118. artikuluak honako hau aurreikusten du: Herri Administrazioen edo lurzoruaren udal-ondarea osatzen duten ondasunen ente instrumentalen aldeko doako lagapena.

        Seigarrena. Sinatzen duten alderdiek ezegoki deritzote urbanizatze-lizentziagatik tasak ordaintzeari, hori beharrezkoa ez baita, behin betiko onetsi den urbanizatze-proiektuari jarraituz jardungo da-eta, baita aipatutako obrak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Udal Zergari ez atxikitzeari ere.

        Zazpigarrena. Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

        KLAUSULA:

        Lehenengoa. I. Arearen (Sarratu) egikaritzapena ahalbidetzea da Lankidetza Hitzarmen honen helburua.

        Bigarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta María Nieves López Echevarría andreak eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jaunak (eremuan barne hartutako lurren % 85aren baino gehiagoren titular dira bien artean) honako konpromiso hauek hartu dituzte:

      1. Egungo Konpentsazio Batzordea Kontzertazio Batzorde bihurtzea (haren posizio juridikoa subrogatuz eta haren eskubide eta betebehar guztiak bere gain hartuz).

      2. Hiri Antolamendurako Plan Berezia, Birpartzelazio Proiektua, Jardun Urbanizatzaileko Programa eta Urbanizazio Proiektua 2008ko abenduaren 31 baino lehen egitea.

      3. Nahitaez eta doan laga beharreko lurren eta ondasunen ekarpena egitea.

      4. Urbanizazio-karga guztiak hartzea eta eremuari esleitutako urbanizazio-obrak, azpiegiturak eta zerbitzuak egikaritzea.

        Jardun Urbanizatzaileko Programaren xedea faseak ezartzea izango da, eta fase horien bidez bateragarri egitea etxebizitzen sustapena eta eremuaren hirigintza-kudeaketa eta, horrela, egungo eraikinei eutsi ahal izatea eraginpekoak birkokatzeko etxebizitzak eraikitzeko obrak amaitu arte.

        Alderdi sinatzaileek konpromisoa hartu dute, Kontzertazio Batzordearen bidez, Hirigintza Antolamendurako Plan Berezi bat idazteko, albait etxebizitza gehien sustatzeko moduan, betiere Basauriko egungo Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak finkatzen duen hirigintza-eraikigarritasun berberari jarraiki.

        Hirugarrena. Basauriko Udalak konpromisoa hartu du Euskal Autonomia Erkidegoari I. Areako (Sarratu) etxebizitza babestuko sustapenekiko legezko esleipenagatik dagokion hirigintza-eraikigarritasunaren % 10 doan lagatzeko.

        Udalbatzaren Osoko Bilkurak hartutako Akordioa Hitzarmen hau sinatu eta hiru hilabetera gauzatuko da.

        Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du Basauriko Udalbatzaren Osoko Bilkuraren erabakia izapidetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak onar dezan.

        Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa notario-eskrituran formalizatuko da, adierazitako doako lagapena onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

        Laugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta María Nieves López Echevarría andreak eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jaunak eremuaren balioespen ekonomikoa eta Hitzarmen honen I. Eranskin gisa gaineratzen den kalkulu-orrian bildutako mozkin eta kargen banaketa adostu dute, eta konpromisoa hartu dute zehaztapen horiek dagokion Birpartzelazio Proiektuan biltzeko.

        Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak birpartzelazio horren esleipenaren bidez eskuratuko du beharrezko lurzorua azalera-eskubidean erregimen orokorreko babes ofizialeko 178 etxebizitza eta errentamendu babestuko 90 etxebizitza sozial sustatzeko, eta María Nieves López Echevarría andreak eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jaunak, aldiz, beharrezko lurzorua 77 etxebizitza libre sustatzeko.

        Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta María Nieves López Echevarría andreak eta Jose Antonio Sourrouille Lejarcegui jaunak konpromisoa hartu dute, dagokion Kontzertazio Batzordearen bidez, urbanizazio-obrak kontratatu eta erabat egikaritzeko.

        Aipatutako etxebizitza horiek honako programa honi jarraiki sustatuko ditu horien esleipendunak:

        1. erregimen orokorreko babes ofizialeko 178 etxebizitza, azalera-eskubidearekin.

        2. 90 etxebizitza sozial errentamendu babestuan.

        3. 77 etxebizitza libre.

          Dena den, etxebizitza kopuru hori aldatu ahalko da bigarren klausulan xedatutakoari jarraiki.

          Urbanizazio-obren eta eraikuntza-obren egikaritzapen-epeak Jardun Urbanizatzaileko Programan adieraziko dira eta obrak faseka aldi berean egitea ahalbidetuko dute, eta hori horrela ez da zertan bizileku-erabilerako eraikuntzarik eraitsi izango legezko erabiltzaileen birkokatzea gauzatzen deneko eraikinak amaitzen diren arte.

          Seigarrena. Eraikuntza-unitate bakoitzaren lehen erabilerarako lizentzia lortu baino lehen, Udalak jasota eduki behar du dagokion urbanizazioa, Kontzertazio Batzordeak entregatuta. Urbanizazio horrek eremuko oinarrizko urbanizazioa eta eraikuntza-unitate edo zatiki bakoitzaren urbanizazio osagarria bilduko ditu, bai urbanizazioa (osoa edo partziala) eraikinak egin baino lehen egiten bada, bai eraikuntza-unitate bakoitza edo, hala badagokio, zatiki txikiago bakoitza gauzatzen den bitartean egiten bada.

          Ikuskapeneko eta, hala badagokio, urbanizazio-obren entregako oinarrizkoa nahiz osagarria edo izan litezkeen akatsak konpontzeko egintza bakoitzerako deialdi idatzia egingo zaio Basauriko Udalari, 15 eguneko aurrerapenaz gutxienez. Deialdian, honako hauek adieraziko dira: benetan egindako obrak jasotzeko edo obra horiek eraikitzaileak sustatzailearen esku jartzeko aurreikusitako eguna, tokia eta ordua.

          Urbanizazio-obrak egikaritu ondoren, Kontzertazio Batzordeak Basauriko Udalari jakinaraziko dio, gutxienez hamabost eguneko aurrerapenarekin, obra onartzeko aurreikusitako eguna, lekua eta ordua, hau da, obra noiz entregatuko den edo eraikitzaileak sustatzailearen esku noiz utziko duen, egintzara joan eta ordezkaritza izateari begira.

          Obren onarpenaren aktan, udal-ordezkaritzak egindako oharrak jasoko dira, eta Basauriko Udalari kopia bat bidaliko zaio.

          Basauriko Udalak onarpen-akta horretan lanen egikaritze materialari buruzko oharrik egiten ez badu edo egintzara joaten ez bada, hilabeteko gehieneko epean onartuko du urbanizazioa, Kontzertazio Batzordeak eskaera jakinarazten duen egunetik aurrera kontatzen hasita, salbu eta epe horren barruan obrak onartutako proiektuarekin bat ez datozelako obra horiek onartzeko erreparoak esanbidez eta arrazoituta adierazten baditu.

          Basauriko Udalak obren onarpen-aktan oharrak egiten baditu edo onarpena emateko erreparoak adierazten baditu, urbanizazioari onarpena emateko beharrezkoak diren baldintzak zehaztuko dituzte guztiek, Kontzertazio Batzordeak eskatuta eta alderdi interesdun guztiek parte hartuta. Baldintza horiek, nolanahi ere, ez dituzte eraginpean hartuko obra-elementuak edo urbanizazio-proiektuan aurreikusi gabeko alderdiak.

          Behin Basauriko Udalak obrak onartzeko baldintzak zehaztu eta hitzartutako lan osagarriak edo erremate-lanak egikaritu ondoren lan horiek beharrezkoak izanez gero, Kontzertazio Batzordeak formalki eskatuko dio Udalari urbanizazioari onarpena ematea, eta eskaera hori jakinarazten den egunetik kontatzen hasita hilabeteko gehieneko epean eman behar dio Udalak onarpen hori.

          Urbanizazioaren harrera esku hartzen duten alderdiek izenpetutako aktaren bitartez formalizatuko da.

          Zazpigarrena. Basauriko Udalak bederatzi hilabeteko epea izango du urbanizazioen harrerarako, Kontzertazio Batzordeak obra-harrera egiten duenetik zenbatzen hasita, betiere lan osagarriak edo erremate-lanak aurreko klausulan ezarritakoari jarraiki egikaritu badira, hala badagokio.

          Era berean, Kontzertazio Batzordeak konpromisoa hartu du, urbanizazioa amaitu eta onartutakoan, plangintzak jabari eta erabilera publikorako bideratutako lurrak doan lagatzeko Basauriko Udalari, baita sestrapeko eraikigarritasuneko eta erabilera pribatuko zonen gainean etengabeko erabilera publikoko berariazko zortasunak eratzeko ere.

          Zortzigarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du Basauri babestutako etxebizitza horien sustapenean interesa duen udalerri bakarra izendatzeko.

          Era berean, Sail horrek konpromisoa hartu du esleipeneko prozedura arruntetik kanpo uzteko babes publikoko etxebizitzen beharrezko kopurua etxebizitzen legezko erabiltzaile izaki eta eremuaren hirigintza-kudeaketan birkokatu behar diren pertsonen edota bizikidetza-unitateen birkokatze-eskubidea bermatzeko.

          Aurreko idatz-zatietan aipatutakoen artean etxebizitzarik soberan geratzen bada, Eskualde Egiturako etxebizitza babestuaren eskatzaileei eskainiko zaizkie etxebizitza horiek.

          Bederatzigarrena. Basauriko Udalak Eraikuntza, Instalazio, eta Obren gaineko Zergaren indarrean dagoen egungo Udal Ordenantza aplikatuko zaie eraikuntzetarako aginduzko lizentziei.

          Hamargarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak erosteko aukera ematen dio Basauriko Udalari babes publikoko etxebizitzen sustapenerako lurzatietan eraiki beharreko merkataritza-lokalen guztizko azaleraren gain:

          Lokalen erabilera ekipamendu publikokoa izango da.

          Prezioa 300,00 euro/m2e ratioaren arabera zehaztuko da.

          Udalak hiru hilabeteko epean egikaritu beharko du erosteko aukera hori, kokatzen direneko sustapenaren behin betiko kalifikaziotik zenbatzen hasita.

          Udalak erosketa-aukera horretako lokalaren azalera osoa edo zati bat besterendu ahalko du.

          Ondare-eragiketa honen ondoriozko gastuak (notaritza-, erregistro eta zerga-gastuak, eta abar) Basauriko Udalaren kontura izango dira.

          Hamaikagarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.

          Hamabigarrena. dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua suntsiarazteko arrazoia izango da, eta alderdiak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste alderdiari bai uste oneko beste hirugarren pertsonei eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako suntsiarazpena eragiten duenak.

          Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

          Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

          JAVIER MADRAZO LAVÍN.

          Basauriko alkate-udalburua,

          LOLY DE JUAN DE MIGUEL.

          Jabetza Pribatuaren Aldetik,

          JOSE ANTONIO SOURROUILLE LEJARCEGUI

          MARÍA NIEVES LÓPEZ ECHEVARRÍA.

          JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 16an.

    BILDUTA:

    Alde batetik, Javier Madrazo Lavín jaun txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    Eta bestetik, Jon Karla Menoyo Llano jauna, Laudioko alkate-udalburua.

    BERTARATU DIRA:

    Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua dena eta sailaren izenean.

    Eta bigarrena, Laudioko alkate-udalburua dena eta udalaren izenean,

    Bi hitzarmenkideek elkarri aitortu diote 2000ko urriaren 24an sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren eranskin hau izenpetzeko legezko gaitasun nahikoa, eta horretarako honakoak adierazi dituzte:

    ADIERAZITAKOAK:

    Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuaren 10.31 artikuluak honakoa zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoa da soilik lurraldearen eta itsas ertzaren antolaketa, hirigintza eta etxebizitza arloetan aginpideduna.

    Ildo honetatik, 2005-2009 legealdirako Eusko Jaurlaritza eratzeko izenpetutako Koalizio Akordioak egitarauen helburuen artean hauxe ohartematen du: babespeko etxebizitzen eskaintza areagotzea, batez ere alokatuta lagatzeko etxebizitza sozialena.

    Hori bermatzeko, ezinbestekoa da Administrazioak arduratsu jardutea eta lurzorua modu eraginkorrez kontrolatzea. Horrekin batera, Administrazioak kemenez ekin behar dio lurzorua eskuratzeari eta kudeatzeari. Horregatik, herri-aginteek, kasu honetan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Laudioko Udalak legitimitatea daukate eta, nolabait, behartuta daude batera jardutera, beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko baldintzak sortzeko eta etxebizitzetarako lurzoru-ondare publiko egokia lortzeko, espekulazioa baztertuz.

    Bigarrena. Era berean, bi herri-erakunde hauek elkarrekin eta batera burutu behar duten eginkizuna baieztatzeko eta berresteko, aurreko atalean aipatutako alderdiei dagokienez, autonomia erkidegoak, alde batetik, eta toki-erakundeek, bestetik, elkarren arteko harremanetan beste administrazioek beren egitekoak eraginkortasunez betetzeko behar dituzten lankidetza eta laguntza eman beharko diete, nork bere esparruan.

    Printzipio horiekin berekin jardun zen Z-V-34 Bis Lateorro-VPP eremuan eta ZV-35 Areta eremuan, babespeko etxebizitzen sustapen zabala ahalbidetuz; horrela, 1997ko martxoaren 5ean eta 2000ko urriaren 24an sinatu ziren hirigintza-kudeaketa hobetzeko Lankidetza Hitzarmenak.

    Hirugarrena. Lehen adierazitako bigarren hitzarmena betearazteko, Laudioko Udalak nahitaez desjabetzeko bidezko espedientea bideratu eta amaitu zuen, ZV 35, Areta eremurako, eta Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zituen esparru horretan barne hartutako finka guztiak.

    Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak dagozkion urbanizazio-obren egikaritza esleitu zuen, eta une honetan egikaritza-fasean daude eraikuntza-obrak.

    Laugarrena. Laudioko Udalak interesa azaldu zuen esparru horretan lokalak eta garaje-sailak eskuratzeko, auzo horretan udalerriak zituen ekipamendu-premiak bete ahal izateko, bai eta desjabetutako titularrekin hartutako konpromiso jakin batzuei erantzuteko.

    Bosgarrena. Ildo horretan, 2000ko urriaren 25ean eta 2007ko maiatzaren 21ean sinaturiko bi Hitzarmenerako eranskinak izenpetu ziren 2004ko ekainaren 21ean, Laudioko Udalari ZV-35 eremuan (Areta) sustatu beharreko zenbait eraikitako azalera eskualdatzeko konpromisoa hitzartuz.

    Seigarrena. Eranskin hura sinatu zenetik, Udalak irizpidea aldatu du beharrezkoak dituen lokalen azalerari eta kokapenari dagokienez, udalerrian nabaritutako premiei erantzunez, eta, hortaz, bere garaian sinaturiko eranskinen edukia aldatu behar dira.

    Zazpigarrena. Bion interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi hitzarmenkideek lankidetza hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. ZV 35, Areta eremuari dagokionez, hona zein den 2000ko urriaren 25ean sinatutako lankidetza hitzarmenaren eranskin honen xedea: 2004ko ekainaren 21ean eta 2007ko maiatzaren 21ean izenpetutako eranskinak aldatzea. Eranskin horietan erabaki zen eremu horretan Eusko Jaurlaritzak sustatu beharreko eraikitako gainazal jakin batzuk Laudioko Udalari eskualdatzeko konpromisoa.

    Bigarrena. Udalari Plan Partzialaren B.a lurzatian aurreikusitako lokalei dagozkien 91,64 m2c eskualdatzeko konpromisoa atxikitzen da, baita 3.a lurzatian aurreikusitako lokalari (planoan 5. zenbakia duena) dagozkion 80,00 m2c ere, eta Plan Partzial bereko A2b eta A3a lurzatietan kokaturiko eraikineko 2 garaje-partzela, 118. eta 122. zenbakiak dituztenak, hain zuzen.

    Gainera, 123. zenbakia duen partzela Udalari transmititzeko konpromisoa ezarri da, baita 124. zenbakidun garaje-partzela erosteko aukera ere. Laudioko Udalaren aldeko gainerako eskualdatze konpromisoak ez bezala, partzela hori zuzenean eskualdatuko zaie, azalera-eskubidepean eta Visesak finkatutako salmenta prezioan, 5. zenbakia duen finkako jabeei, ZV. 35 Areta eremuko egikaritza-unitatearen nahitaezko desjabetze proiektuak kaltetutakoei, hain zuzen, eta ondasunak eta eskubideak eskuratzeko eta adostasunezko balio justua zehazteko 2002ko urriaren 28ko Aktarekin bat etorrita. Bi partzelak bata bestaren ondoan daude eta A2b eta A3b lurzatietan kokatutako eraikinean daude.

    Klausula honetan hitzartutako ondasunak jabetza osoan entregatuko dira, 124. zenbakidun lursaila izan ezik. Erosketa aukera bidez eskuratu ahal izango da eta azalera-eskubidepean eskualdatuko da.

    Hirugarrena. Aldaketak egin dira eranskinean, eta, horrela, Laudioko Udalari eskualdatuko zaion lokalak 528,36 m2c izango ditu, lehenengo Klausulan adierazitako 34 eta 69 etxebizitzako eraikinetan proiektatutakoen arteko 2. eta 3 lokalari dagozkionak; ekipamendu-erabilera jakin batzuetarako izango da eta erantsitako planoan identifikatuta dago.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Laudioko Udalari aipatu higiezinak besterentzeko konpromisoa hartu du, 300 euro/m2e izango delarik prezioa.

    Eskualdaketa egiteko obra berriaren aitorpena jaso eta hiru hilabeteko epea utziko da.

    Laugarrena. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak, eranskin honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik dagozkien aurrekontu-izendapenak eginak izatearen baldintzapean egongo dira.

    Bosgarrena. Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua deuseztatzeko zioa izango da, hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliz. Aipatutako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak, sorraraz ditzakeen kalte eta galerak ordaindu beharko ditu, bai beste hitzarmenkideari bai uste oneko besteri.

    Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, hitzarmen hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

    Laudioko alkate-udalburua,

    JON KARLA MENOYO LLANO.

    JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO

    ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIEREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.

    BILDU DIRA:

    Alde batetik, Javier Madrazo Lavín jauna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.

    Eta bestetik, Abadiñoko Udaleko alkate-lehendakari Jose Luis Navarro Donaire jauna.

    BERTARATU DIRA:

    Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu gisa, eta haren ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak horretarako gaitasuna eman diola 2008ko azaroaren 25ean izandako bilkuran.

    Eta bigarrena, Abadiñoko Udaleko alkate-udalburu gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, horretarako gaitasuna duela udalbatzarrak 2008ko irailaren 30an hartutako akordioaren arabera.

    Bi bertaratuek elkarri onartu diote Lankidetza-Hitzarmen hau egiteko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa, eta horretarako, honako hau

    AZALDU DUTE:

    Lehenengoa. Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak zera zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

    Ildo horretan, 2005-2009 legealdirako Eusko Jaurlaritza eratzeko izenpetutako Koalizio Akordioaren helburu programatikoen artean, etxebizitza babestuen eskaintza handitzea bilduta dago, alokatuta lagatzeko etxebizitza sozialena nagusiki.

    Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Hori dela-eta, botere publikoek (Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Abadiñoko Udalak, kasu honetan) batera esku hartu behar dute (eta horretara behartuta daude) beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak egin ahal izateko baldintzak sortzeko, eta bizilekutarako beharrezkoa den eta espekulazioa eragotziko duen lurzoru-ondare publikoa eratzeko.

    Bigarrena. Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Tokiko Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan euren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

    Hirugarrena. Abadiñoko Gantza-Zelaieta UR-8 Sektoreko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren dokumentuak behin-betiko onespena hartu du.

    Hirigintza-dokumentu horrek, besteak beste, Gantza-Zelaieta UR-8 Sektorean etxebizitza babestuak egitea ahalbidetzen du.

    Lurzoru urbanizagarriaren gaineko jarduna da, eta guztira 470 etxebizitza sustatzeko aukera dago, horietatik 167 etxebizitza libreak izanik eta 303 babes ofizialekoak.

    Planteamendu hori Hirigintzako Jarduketa Programaren eta Hirigintza Hitzarmenaren dokumentuen bidez garatu da. Era berean, Urbanizazio Proiektua eta Birparzelazio Proiektua behin-betiko onartuta daude.

    Eremu horren kudeaketa urbanistikoaren barruan, Abadiñoko Udalari dagokio legez hirigintza-jarduketak eragindako gainbalioetan Komunitateak duen partaidetza.

    Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 27. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Abadiñoko Udalak interesa agertu du partaidetza hori gauzatzeko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzatietan; hain justu, SR3 eta SR4 izenekin identifikatutako lurzatietan, non 26 eta 54 etxebizitza babestu sustatzeko aukera dagoen, hurrenez hurren.

    Bi aldeen arabera, Birparzelazio Proiektua behin-betiko onartuta dagoenez, behar adina aldiz hitz egin beharko dute, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eremu horretako etxebizitza babestuen sustapenean izango duen partaidetza zehazteko, eta bereziki, prezioa eta ondare-eragiketarako eta horren sustapenerako garrantzitsuak diren beste ezaugarri guztiak zehazteko, betiere Sail horrek erosi eta gauzatu dezan.

    Ildo beretik, Abadiñoko Udalak adierazi du eraikin horien beheko solairuetan aurreikusitako lokal guzti-guztiak ekipamendu publikoetarako izatea nahi duela, hirigintza-plangintzari jarraiki, eta horregatik ez da balioetsiko lokal horien errentagarritasun ekonomikoa. Lokal horien forjatua eraikitzeko kostua Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak ordainduko du, obra amaituaren ziurtagirian agertuko den zenbatekoan.

    Laugarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, etxebizitzaren arloan dituen eskumenak baliatuz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lurzorua behar du etxebizitzen premia egiaztatua duten udalerrietan (eta, horien artean, Abadiñon), errenta-ahalmen txikia izanik etxebizitzaren merkatu librera jotzerik ez duten familientzat.

    Bi Herri Administrazioek komenigarritzat jotzen dute Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila izatea lurzoru horietan aurreikusitako etxebizitza babestuen sustapen berriei ekiteko arduraduna.

    Bosgarrena. Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren, azaroaren 6koa, 43. artikuluak agintzen duenez, ondare higiezinak eskuratzeko jardunbidea lehiaketa publikoa da. Baina artikulu bereko 1. zenbakian, zuzeneko kontratazioa ere ahalbidetzen da, aldez aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena emanda, erosteko premia eta higiezinen merkatuko eskaintza urria nabarmenak direnean kasu honetan bezalaxe.

    Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren, azaroaren 6koa, 38. artikuluak agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena behar da ondasun higiezinak doan eskuratzeko, betiere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta.

    Honako eragiketa hau proposatu da: Abadiñoko Udalari udalarena den SR4 lurzatia erostea, hirigintza-eraikigarritasun eta guzti, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta, baita udalarena den SR3 lurzatia doan eskuratzea ere, hirigintza-eraikigarritasun eta guzti, babespeko errentan jartzeko etxebizitza sozialak sustatzera bideratuta; transmisio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko du bere gain lurzati horiei dagokien urbanizazioa gauzatuko dela eta dagozkien eraikinak eraikiko direla bermatzeko betebeharra.

    Eskuratzeko prezioak ezin izango du gainditu babes ofizialari buruzko indarreko legedian ezarritako lurzoruaren gehienezko balio eragingarria.

    Seigarrena. Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

    KLASULAK:

    Lehenengoa. Lankidetza Hitzarmen honen helburua da Abadiñoko udalerrian etxebizitza babestuen sustapena ahalbidetzea, hain zuzen ere, UR-8, Gantza- Zelaieta sektorean.

    Bigarrena. Abadiñoko Udalak konpromisoa hartu du UR-8 Gantza Zelaieta sektorea garatzeko beharrezkoak diren hirigintza-dokumentuak bultzatu eta izapidetzeko, behin betiko onartu arte.

    Konpromiso horren barnean hartzen da beharrezko hirigintza-dokumentuak izapidetzea ere; esate baterako, xehapen-azterlanak eta oinarrizko eta egikaritzako eraikuntza-proiektuak.

    Hirugarrena. Abadiñoko Udalak SR3 lursailaren lurzatia (eta horretarako behar den hirigintza-eraikigarritasunaren % 100) Euskal Autonomia Erkidegoari doan lagatzeko konpromisoa hartu du, errentamendu babesturako 26 etxebizitza sozial sustatzeko asmoz.

    Klausula honetan ezarritako ondare-eragiketa eskritura publikoaren bidez formalizatuko da, hiru hilabeteko epean, Abadiñoko Udalak egindako doako lagapena onartzeko akordioa Jaurlaritzaren Kontseiluak onartzen duenetik zenbatzen hasita.

    Laugarrena. Abadiñoko Udalak honako konpromiso hau hartu du: Euskal Autonomia Erkidegoari saltzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenera bideratutako eremuan dagokion lursailaren lurzatia: SR 4 (54 etxebizitza babestu).

    Aldeek adostu dutenez, lurzatiaren transmisio-prezioa 994.912,90 euro da, BEZ gabe.

    SR3 eta SR4 lurzatietako beheko solairuetako lokalen eraikuntza-kostua, oro har, 461.520,00 euro da, BEZ gabe.

    Sailak dirutan ordainduko ditu 533.392,90 euro eta gainerako 461.520,00 euroak lokal horiek ordainetan emanda.

    Lanaren azken egiaztapena sinatutakoan, SR 3 eta SR 4 lursailetako behe-solairuan eraikitako lokalen benetako kostua orain adostutakoa baino merkeagoa izango balitz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak konpromisoa hartzen du bi kopuruen arteko aldea Abadiñoko Udalari itzultzeko.

    Ondare-eragiketa horrek eragindako gastu guztiak (Lurren Balio Gehitzearen gaineko Udal Zerga izan ezik) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaiak hartuko ditu bere gain.

    Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak honako konpromiso hau hartu du: dagozkion aldez aurreko aurrekontu-izendapenen ondoren, aipatutako sustapenei loturiko urbanizazioko eta eraikuntzako obrak kontratatu eta osorik egikaritzea, lehenbailehen.

    Gantza-Zelaieta UR-8 sektoreko etxebizitzak honako erregimen juridiko eta ekonomiko honen pean sustatuko dira:

    SR 3 lurzatia: 26 etxebizitza sozial errentamendu babestuan.

    SR 4 lurzatia: erregimen orokorreko babes ofizialeko 54 etxebizitza, azalera-eskubidearekin.

    Etxebizitza babestu horiek hautatzeko eta erabiltzaileei esleitzeko prozedura arlo horretan indarrean dagoen araudiaren arabera egingo da.

    Orobat, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak konpromisoa hartu du Abadiño izendatzeko Hitzarmen honen xede diren etxebizitza guztiak sustatzeko interesa duen udalerri bakartzat. Nolanahi ere, esleipen-prozesua gauzatutakoan, etxebizitzak sobera geratuz gero, Funtzio Arlo bereko beste udalerrien etxebizitza-eskaera betetzera bideratuko dira.

    Seigarrena. Indarrean dauden Ordenantzei jarraituz, ondoko hobariak aplikatuko dira:

    1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kuota osoaren %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitzei eta Euskadiko autonomia Erkidegoko araudiaren arabera horien parekotzat jo litezkeenei, behin-betiko kalifikazioa eman eta ondoko hiru zerga-aldietan.

    2. Eraikuntza, Instalazio eta lanen gaineko zergan, ateratzen den kuotaren %50eko hobaria (kuota %5ekoa da) babes ofizialeko etxebizitzei.

      Zazpigarrena. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak (Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak), aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.

      Zortzigarrena. Bi Herri Administrazioek beharrezko iritzi diote Akordioaren Jarraipen Batzordea eratzeari. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, etxebizitza babestuen sustapenak egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, sustapenen babes-erregimenak une bakoitzean dauden etxebizitza-premietara egokitzea eta/edo mailakatzea eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

      Bederatzigarrena. Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da, eta aldeak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, bai beste aldeari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.

      Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

      Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

      JAVIER MADRAZO LAVÍN.

      Abadiñoko Udaleko alkate-lehendakaria,

      JOSE LUIS NAVARRO DONAIRE.

      JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO

      ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

    BILDU DIRA:

    Alde batetik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburu Javier Madrazo Lavín jauna.

    Eta bestetik, Inocencia Galparsoro Markaide, Arrasateko Alkate Udalburua.

    BERTARATU DIRA:

    Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu gisa.

    Eta bigarrena, Arrasateko Alkate Udalburu gisa.

    Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

    AZALDU DUTE:

    Lehenengoa. Arrasateko udalerrian, Zabalgunea esparruan, babes ofizialeko 131 etxebizitza sustatuko direla. Arrasateko Udalak hitzarmen bat sinatu duela Obenerreka, S.A. enpresa sustatzailearekin. Enpresa horren IFZ zenbakia A-20822599 da eta bere egoitza soziala Arrasaten dago, Gipuzkoa Etorbideko 4 zenbakian. Udalak izango du etxebizitza horiek esleitzeko ahalmena.

    Bigarrena. Arrasateko udalerrian, Uribarri esparruan, babes ofizialeko 44 etxebizitza sustatuko direla. Arrasateko Udalak hitzarmen bat sinatu duela UTE Uribarri enpresa sustatzailearekin. Enpresa horren IFZ zenbakia G-20812269 da eta bere egoitza soziala Donostian dago, Lugaritz Pasealekuko 21 zenbakian. Udalak izango du etxebizitza horiek esleitzeko ahalmena.

    Hirugarrena. Etxebidek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa du, baita babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak ere. Horretaz gain, 2008ko apirilaren 16ko Aginduak ezarritako prozeduraren arabera edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko baliabideak ditu.

    Lehena. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak aukeratuko ditu Zabalgunea esparruko 131 eta Uribarri esparruko 44 babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunak.

    Bigarrena. Etxebizitzak esleitzeko prozedura, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako 2008ko apirilaren 16ko Aginduan babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa edo agindu hori garatu edo ordezten duen arautegian aurreikusitakoaren arabera arautuko da eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren bitartez emango zaio hasiera. Azken Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Hirugarrena. Esleipendunak espedienteari hasiera ematen dion Aginduan azaltzen den egunerako Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman duten Arrasateko eskatzaileen artetik aukeratuko dira. Eskatzaile horiek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzeaz gain, Arrasateko udalerrian erroldatuta egon beharko dute urte bateko antzinatasunarekin.

    Laugarrena. Sustapenean esleitu beharreko etxebizitzen guztizko kopuruaren barruan, mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza-kupo bat ezarriko da, eta beste hainbat kupo ezarri ahalko dira.

    Bosgarrena. Baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileen artean zozketa egin ondoren sortuko den itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, zozketa bidez esleituko ditu Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan altan egoteko araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesatutzat deklaratutako udalerriak Deba Garaiko Eskualde Egituraren barne dauden udalerrietara zabaltzea posible izango da.

    Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

    Arrasateko alkate-udalburua,

    INOCENCIA GALPARSORO MARKAIDE.

    JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Leioa, 2008ko irailaren 3a.

    BILDURIK:

    Juan Ignacio Perez Iglesias jauna, UPV/EHUko errektorea, bere izenean eta ordez.

    José Antonio Campos Granados jauna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren sailburua, bere izenean eta ordez.

    Maria Jesus Aramburu Orbegozo andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Foru Diputatua, bere izenean eta ordez.

    Lorena Lopez de Lacalle Arizti andrea, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua, berei zenean eta ordez.

    Itziar Nogeras Berra andrea, Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia, bere izenean eta ordez.

    Alde guztiek hitzarmen hau sinatzeko gaitasun nahikoa izanik, honako hau

    ADIERAZTEN DUTE:.

    1. Elkarlan hitzarmen honek goi mailako jakintza, ezagutza eremu orotakoa, euskaraz jendarteratzea du xede. Lankidetza bi ekimenen garapenaren bitartez antolatzen da eta biek Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) Proiektua osatzen dute. Batetik, UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, kaleratzen duen ZIO Bilduma. Liburu bilduma honen baitan urtero nazioarte mailako ospeko liburu bi euskaratu eta argitaratzen dira. Argitalpen hauek zientzia alorreko gaiak jorratzen dituzte eta irakurle ikasi eta kulturadunentzat da. Bigarren ekimena, IRRIKA deiturikoa, goi mailako ezagutza hedatu eta sustatu nahi du Euskal Autonomi Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen artean. Ekimen honen baitan, lehendabizi, dibulgazio aldizkari bat eta web-gune bat sortuko dira, aurrerantzean bestelako produktuak martxan jartzea baztertzen ez baita.

      Ekimen honek helburu bikoitza dauka. Batetik, ezagutza zientifiko, humanistiko, teknologiko eta abarren jendarteratzea erraztuko du. Ezagutzaren dibulgazioa garrantzi handiko kultur eragina da eta, horretaz gain, badu funtsezko zeregin bat; izan ere, zientzia eta zientziaren oinarriak sendoak baldin badira, gurea gizartea irekiago, toleranteago eta askeagoa izango baita. Bestetik, goi mailako ezagutzaren jendarteratzea euskaraz egitea. Hau oso garrantzitsua da, izan ere, egun euskararen presentzia eskasa den kultur eremu eta komunikazio alorretan bere erabilera normaldu eta zabaltzeko lagungarri izango baita. Horrela, euskal hiztunak hizkuntzaren erregistro ikasietara hurbilduko ditu.

      Horiek horrela, esku hartzen duten alderdiek dokumentu hau sinatzea erabaki dute, ondorengo puntuak adostuz:

      KLAUSULAK:

      Lehenengoa. Hitzarmenaren Xedea.

      Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Elhuyar Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenak goi mailako ezagutza euskaraz jendarteratze du helburu nagusia, eta bereziki gazte jendearen artean. Horretarako IRRIKA izeneko ekimena Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleen artean garatuko da.

      Ekimen honek bi euskarri edo ardatz izango ditu, batetik, izen bereko paperezko aldizkaria eta bestetik, web-gunea. Bi ekimen hauek zientzia, teknologia, gizarte eta giza zientzietako gaiak jorratuko dituzte.

      Ezagutza euskaraz hedatzea eta komunikatzea xede duen ZIO proiektuaren baitan kokatzen da Irrika ekimena, baita ZIO Bilduma ere. Bilduma hau azken urteetako baldintza beretan garatuko da eta orain arte bezala urtean bi argitalpen kaleratuko dira bere baitan. Horregatik hitzarmen honen baitan garatuko den lankidetzak zehazki Irrika ekimena arautzen du.

      Bigarrena. Aldizkariaren ezaugarriak.

      Irrika izeneko aldizkaria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleek eta Batxilergo ikasleek jasoko dute eskolan, 66.000 ikasle inguruk. Argitalpen honen helburu nagusia zientziarekiko zaletasuna piztea bada ere, jakintzaren eremua diziplina anitzekoa dela zer esanik ez dago.

      Hartara, helburu orokorrak hauek dira:

      " Zientziaren dibulgazio orokorra euskaraz egitea.

      " Diziplinarteko gaiak jorratzea. Diziplinarteko loturak erakutsi eta baloratzea.

      " Ikasketa eta profesioekin lotutako pertsonaiak azaleratzea, gazteei hurbiltzea.

      " Zientziaren alde ludikoa sustatzea, ikasleen artean ohikoak diren iritzi edo aurreiritziak gainditu aldera.

      " Eguneroko bizitzaren eta ikerketen emaitzen gauzatzearen arteko lotura egitea.

      Aldizkaria euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da, portzentajeak, % 80a, % 10a, eta % 10a izango dira, hurrenez hurren.

      Aldizkaria koloretan izango da eta 40 orrialde izango ditu. 2008. urtean 3 zenbaki kaleratuko dira: martxoa, iraila eta abenduan, eta tirada 66.000 alekoa izango da.

      Aldizkarian erabiliko diren materialek testuek zein irudiek- Creative Commons aitortu 3.0 baimenaren babesa izango dute.

      Aldizkariak Kontseilu Editoriala izango du eta bere ardura izango da

      Erredakzio Kontseiluak zenbaki bakoitzerako proposatzen dituen edukiak aztertzea eta ontzat ematea. Baita, interesgarriak deritzan ekarpenak egitea ere. Kontseilu honetan ondoko kideak izango dira:

      " Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat,

      " Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saileko ordezkari bat,

      " Elhuyar Fundazioko ordezkari bat,

      " eta hiru Foru Aldundietako ordezkari bana, beti ere, herri erakunde horien arduradunek presentzia egokitzat jo ezkero.

      Aldizkariak ZIO Proiektuko erakundeen partaidetzaren berri emango du eta horretarako bakoitzaren ikurrak jasoko ditu.

      Hirugarrena. Web gunearen ezaugarriak.

      www.irrika.net helbidea duen web guneak aldizkariaren helburu berak izango dituen arren, argitalpenaren osagarria izango da. Izan ere, web-gunean batez ere interaktibitatea sustatuko duten atalak lantzeko aukera jorratuko da: gazteen zalantzak argitzeko foroa; galdera jakin bat egin eta gazteek erantzuteko atala (jakintzarekin zerikusia duen galdera bat planteatu eta gazteen iritziak jasotzeko aukera ematen duen atala); aldizkariko elkarrizketak eta erreportajeak proposatzeko aukera; sariketak eta abar.

      Web gunean eduki guztiak hiru hizkuntzetan argitaratuko dira, alegia, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

      Web gunean erabiliko diren materialek testuek zein irudiek- Creative Commons aitortu 3.0 baimenaren babesa izango dute.

      Aldizkariaren eta web-gunearen Kontseilu Editoriala bera izango da eta web-gunearen eduki eta diseinuaren jarraipena egiteaz arduratuko da, baita ekarpenak egiteaz ere.

      Web guneak ZIO Proiektuko erakundeen partaidetzaren berri emango du eta horretarako bakoitzaren ikurrak jasoko ditu.

      Laugarrena. Alde bakoitzaren ekarpenak.

      1. Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpena

        Bi ekimenok gauzatzeko Euskal Herriko Unibertsitatea 158.469 euro jarriko ditu 2008 urtean, web gunearen domeinua (www.irrika.net) eta aldizkariaren argitalpen erregistroak unibertsitatearenak izango dira.

      2. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekarpena.

        Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila aldizkariaren banaketa egingo du Euskal Autonomi Erkidegoan 3. eta 4. mailako DBH eta Batxilergoa eskaintzen duten ikastetxe guztietan.

      3. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena.

        Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena 41.909 eurokoa izango da 2008. urtean.

      4. Arabako Foru Aldundiaren ekarpena.

        Arabako Foru Aldundiaren ekarpena 18.898 eurokoa izango da 2008. urtean.

      5. Elhuyar Fundazioaren ekarpena

        Elhuyar Fundazioak berezko dituen baliabideak jarriko ditu aldizkaria eta Web gunearen edukia eta itxura lantzeko. Horretarako, besteak beste, bere argazki-artxiboa (15.000 argazki inguru) eta bibliografía espezializatuen bildumak (zientzia.net, zernola.net eta Basque Research) Irrika proiektuaren eskura jarriko ditu.

        Bosgarrena. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen osaera eta eginkizunak.

        Alde guztiek Jarraipen Batzordea ezartzea adostu dute, Hitzarmenaren helburua erdiesterakoan lankidetza eta koordinazio egokia lortzeko tresna gisa. Batzorde hau gutxienez urtean behin batzartuko da.

        Batzordean erakunde bakoitzeko kide bana izango da,

        " UPV/EHUren izenean Euskara errektoreordea;

        " Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren izenean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria;

        " Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Euskara Zuzendari Nagusia;

        " Arabako Foru Aldundiaren izenean Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendari Nagusia;

        " Elhuyar Fundazioaren izenean, Elhuyar Fundazioaren Zuzendari Nagusia.

        Batzordearen eskumenen artean egongo da erakunde bakoitzaren urteroko ekarpenen eguneratzea eta lankidetzaren txostenak aztertzea.

        Irrika proiektuaren indarraldian bestelako diru-sarrerarik sortuko balitz, Jarraipen Batzordeak erabakiko du finantzabide horiek nola erabili, beti ere, proiektuaren beraren mesedetan.

        Batzordearen araubidea Administrazio eta Prozedura Legearen 22 eta ondorengo artikuluen arabera izango da. Euskara izango da batzordeburu eta Euskara Errektoreordetzako teknikari bat arituko da batzordearen idazkari lanetan.

        Seigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.

        Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta aplika daitekeen indarreko administrazio-ordenamendu juridikoa izango du arau, bere interpretazio eta garapenerako.

        Hitzarmena gauzatzerakoan interpretazio arazorik sortuz gero, Jarraipen Batzordeak aztertuko ditu lehendabizi.

        Zazpigarrena. Betebeharrak.

        Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek UPV/EHUri emango diote Irrika ekimena finantzatzeko 2008. urtean egin behar duten diru ekarpena. Honen ordainketa hitzarmena sinatzerakoan egingo da, eta 2009 eta 2010ekoa urte bakoitzeko urtarrila bukatu baino lehen.

        Hitzarmena sinatzerakoan Elhuyar Fundazioak 43.000 euro gehi BEZ jasoko ditu (aldizkariaren diseinuari dagozkion 13.000 euro + BEZ eta web-gunearen diseinu eta programazioari dagozkion 30.000 euroak+ BEZ) eta ondoren, aldizkariaren zenbaki bakoitza kaleratu orduko 53.366,67 euro+ BEZa jasoko ditu, hau da, aldizkariaren zenbaki bakoitzari dagozkion 41.000 euro + BEZa eta web-gunearen mantenuari dagozkion 12.366,67 euro + BEZa. Ordainketak egin ahal izateko ezinbestekoa izango da Elhuyarrek dagokion ordain-agiria aurkeztea.

        Euskal Herriko Unibertsitatea arduratuko da kudeaketa ekonomikoez, hau da, erakunde ezberdinen ekarpenak jasoko ditu eta beharrezkoak diren ordainketak egingo ditu, beti ere, dagokion faktura aurkeztu ostean.

        2008ko abenduan Elhuyar Fundazioak txosten ekonomikoa aurkeztuko dio Jarraipen Batzordeari 2008ko lankidetza nola joan den zehaztuz.

        Elhuyar Fundazioak aldizkariaren zenbakiren bat entregatuko ez balu, lankidetza hautsi egingo litzateke eta ez luke ordainketa gehiagorik jasoko.

        Hitzarmena sinatzerakoan, Elhuyar- Fundazioak agiri bat aurkeztu beharko dio unibertsitateari 2008ko urtarrilean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga eta Gizarte Segurantza betebeharrak betetzen dituela frogatzen duena.

        Zortzigarrena. Hitzarmenaren iraunaldia eta iraungitzea

        Hitzarmenak 3 urteko iraupena izango du eta, besterik gabe luzatuko da urteka lankidetzak aurrera darraien bitartean, alde guztiek aurrekontu-kreditua badute.

        Nolanahi ere, aldeek denuntziatu dezakete hitzarmena, horren berri gainontzeko aldeei gutxienez lau hilabetetako aurrerapenarekin jakinaraziko dietelarik. Edonola martxan dauden proiektuak beraien amaiera data arte izango dira indarrean.

        Adostasunaren erakusgarri, eta hitzartutakoa behar bezala jasota gera dadin, alderdiek dokumentu honen bost ale izenpetu dituzte idazpuruan adierazitako toki-egunetan.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren sailburua,

        JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

        Arabako Foru Aldundiko

        Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua,

        LORENA LÓPEZ DE LA CALLE ARIZTI.

        Gipuzkoako Foru Aldundiko

        Kultura eta Euskara foru diputatua,

        MARÍA JESÚS ARAMBURU ORBEGOZO.

        Universidad del País Vasco /

        Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

        JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

        Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia,

        ITZIAR NOGERAS BERRA.

        JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN

        15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduak 17.

    ELKARTURIK:

    Alde batetik, Gabriel M.ª Inclán Iribar Jn. txit Gorena, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu gisa.

    Bestetik, Iñaki Azkuna Urreta Jn. txit Argia, Bilboko Udal txit Goreneko alkate-lehendakari gisa.

    Bakoitzari dagozkion, adieraziak geratu diren eta legez esleitu zaizkien karguak betez dihardute, elkarri erabateko gaitasuna aitortzen diotelarik honako Hitzarmen hau formalizatzeko

    KONTUAN HARTUZ:

    1998ko ekainean izenpetu zela Hitzarmen Markoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako Udalen artean osasun publikoko arloan lankidetzan jarduteko.

    Osasun Publikoaren arloko jokaera, prestazio eta zerbitzuen antolaketak eta burutzapenak gaur egungo Europar Araudian xedatzen den markoan ikuspegi integral, integratzaile eta sektorearteko batera egokitu behar dutela administrazio publikoen koordinazioaren bitartez, eremu indibidualean zein kolektiboan osasuna sustatu eta babesteko eta gaixotasuna prebenitzeko helburuaz. Zentzu horretan, bi administrazioek onartzen dituzte laneko mahai sektorialetan gaurko datara arte garatu diren lankidetza eta koordinazioa honako arlo hauetan: ingurumen sanitatean, elikapen segurtasunean, eskola osasun eta osasunaren sustapenean eta osasun publikoko emergentzietan.

    Osasun publikoan sartzen dela elikapen higienea eta, zehazkiago, elikapen segurtasuna, eskudun administrazioek kontuan hartu beharreko hainbat ikuspegi barne hartzen dituen arloa.

    ADIERAZTEN DUTE:

    Ezen Bilboko Udalari, ondoko lege hauen arabera: apirilaren 25eko 14/1986 Osasuneko Lege Orokorreko 42. artikuluaren; Euskadiko Osasun Antolaketako 8/1997 Legeko 15. artikuluaren; eta Araubide Lokaleko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 artikuluko f) eta h) atalen arabera, hainbat eskumen dagozkiola osasun publikoaren arloan.

    Ezen 882/2004 zenbakidun Araudiak, pentsu eta elikagaien arloko legeriaren eta animalien osasunari eta ongizateari buruzko araudiaren konplimendua egiaztatzen dela bermatzeko egiten diren kontrol ofizialei buruzkoak, ezartzen duenez ezinbestekoa dela elikapen segurtasunaren arloan eskumena daukaten erakundeen arteko koordinazioa, kontrol ofizialak inpartzialak eta eraginkorrak izatea bermatuko duten irizpide operatiboen arabera gauzatu daitezen.

    Ezen hiltegietako albaitari kontrol ofizialaren eginkizunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoak erdi bana zatitu duela Administrazio Autonomoaren, hau da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren, eta Bilboko Udaleko Administrazioaren artean, aipatu Udala arduratuko delarik, bere pertsonalarekin, udal barrutian kokatua dagoen hiltegiaren kontrolaz bere fase guztietan, osasun publikoaren defentsarako.

    Ezen, gure ustez, abagune egokia dela hau, baliabide sanitarioei etekinik handiena ateratzeko helburuaz, hiltegiko albaitari kontrola administrazio autonomoaren esku uzteko, zehazki, Osasun Sailaren esku, gai honetan daukan espezializazioagatik eta bestalde, gure Autonomia Erkidegoaren eremuan udal mailako albaitari kontrolaren menpe dagoen hiltegi bakarra delako (gaur egun Gurokela Abeltzain Elkartea, S.L. deritzona), eta Bilboko elikapen segurtasunarekin erlazionaturiko jokaeren kontrola eta segimendua Bilboko Udaleko baliabide teknikoekin garatzea.

    Ezen urte hauetan zehar metatu den esperientzia kontuan edukirik, izan ere bai administrazio autonomoak eta bai udal administrazioak kontrol eta zainketa sanitarioko jokaerak gauzatzen jardun baitute elikapen higienearen eta elikapen segurtasunaren arloetan, ordenamendu juridikoan baimenduriko jokaerak betiere, gomendagarria gertatzen dela administrazio bien artean hitzarmen bat izenpetzea, lankidetza eta koordinazio irizpideak jasoko dituena, eta, behin indarrean jarri ondoren gai honetan ezarriko dena.

    Ezen Hitzarmen hau aipaturiko helburua erdiesteko tresna egokitzat hartzen dela.

    Ondorioz, aipaturiko helburuak lortzea ahalbidetzeko, honako Hitzarmen hau izenpetzen da, eta berau arautzeko ezartzen dira ondoko:

    KLAUSULAK:

    Lehenengoa. Honako Hitzarmen honen helburua Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Bilboko Udalaren artean lankidetza eta koordinazio irizpideak ezartzea da elikapen segurtasunaren arlorako Bilboko udal barrutian.

    Bigarrena. Bilboko Udalak erantzukizun hauek hartzen ditu bere gain:

    Beharrezko ekintzak gauzatzea elikapen segurtasunaren arloan, funtsezko erreferentzia gisa edukiz Osasun Sailaren prozedura normalizatuak, eta beronek emango dizkionak.

    Establezimenduek aurkezturiko azterketak ebaluatzea eta autokontroleko auditoretzak gauzatzea autokontrol sistemen arloan, oinarritzat hartuz arrisku eta kontrol puntu kritikoen analisia (AKPK/HACCP), Euskadin sistema hori ezartzeko erabili zen erreferentziako metodologia estandarra baliatuz.

    Elikagai establezimenduen funtzionamendurako baimen eskabideak ebazteko ikuskapenak egitea, eredutzat hartuz une honetan Osasun Sailak aplikatzen duen prozedura.

    Osasun Sailean elikapen segurtasuneko programak garatzen dituzten lan taldeetan parte hartzea.

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko auditoretza sisteman integratzea, berorrek garatuko baitu 882/2004 Araudian (EB) ezartzen dena.

    Hirugarrena. Osasun Sailak erantzukizun hauek hartzen ditu bere gain:

    Osasun Publikoaren arloan egoki deritzen lankidetza eta koordinazio mahaiak mantentzea eta sustatzea, agintaritza sanitarioaren erabilpenari dagozkionak barne

    Bilboko hiltegiko albaitari kontrol ofiziala gauzatzea, une honetan Gurokela Abeltzain Elkartea, S. L.k gestionatzen duena.

    Hiltegiaren albaitari kontrol ofizial hori Osasun Sailak gauzatzea era progresiboan egingo da, honela:

    2009ko urtarrilaren 1ean, Osasun Sailak bere gain hartuko ditu, bere baliabideak erabiliz, albaitari ofizialek betetzen dituzten eginkizunak.

    2009ko uztailaren 1ean, Osasun Sailak bere gain hartuko ditu zerbitzu horretako gainerako pertsonal laguntzailearen eginkizunak.

    Aipaturiko denbora tartean hiltegian jardun duten Bilboko Udaleko albaitaritzako pertsonalak eta zerbitzuko gainerako langileek Osasun Sailak jarritako pertsonalarekin batera lankidetzan jardungo dute, pertsonal berria garatu beharko dituen eginkizunetarako egokituz eta trebatuz joan dadin.

    Aipaturiko denbora tartea amaitzean Osasun Saileko pertsonala izango da Bilboko hiltegiko albaitaritza kontrolaz arduratuko den bakarra, Hitzarmena izenpetzen den datan Gurokela Abeltzain Elkartea, S.L. delarik zerbitzu hori gestionatzen duena.

    Laugarrena. Erakunde biek hartzen dute konpromisoa Hitzarmen hau era egokian gauzatzeko beharrezko den informazio guztia elkarri emateko, eta Osasun Sailak bere eginkizunak bete ahal izan ditzan Estatu mailako erakundeen eta Europako Batzordearen eskabide ofizialen aurrean.

    Bosgarrena. Hitzarmen honen Segimendua egiteko Batzorde bat sortzen da izenpetzen duten Erakundeetako bina ordezkariz osatua.

    Bere funtzionamendu erregimena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Administratibo Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 22. eta hurrengo artikuluen aplikaziotik ondorioztatzen dena izango da.

    Gutxienez urtean izaera arrunteko bi bilera egingo dituzte eta izaera berezikoak, berriz, bi alderdietako edozeinek eskatzen duen bakoitzean.

    Lehendakaritza txandatu egingo da sei hiletik sei hilera, lehenbizikoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkarietako bati egokituko zaiolarik.

    Batzorde honen eginkizuna Hitzarmenaren konplimendua bermatzeko beharrezko jokaerak gauzatzea eta beraren aplikaziotik erator litezkeen arazo guztiak ebaztea izango da.

    Seigarrena. Hitzarmen hau izenpetu den ondorengo egunean hasiko da eragina izaten eta indarrean egongo da harik eta izenpetu duten alderdietako batek berariazko salakuntzarik jartzen ez duen bitartean, eta hau aurkeztua izan den datatik hiru hilabetera geratuko da indargabetua hitzarmena.

    Gorago esan denaren kaltetan izan gabe, Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratua izan den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da eragina izaten hirugarrenentzat.

    Eta adierazi den guztiarekin ados daudela erakusteko, Hitzarmen honen bi ale izenpetu dituzte idazpuruan ageri diren lekuan eta datan

    Osasun sailburua,

    GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

    Bilboko Udaleko alkate-lehendakaria,

    IÑAKI AZKUNA URRETA.

    JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Bilbao, 2008ko abenduaren 26a.

    BILDU DIRA:

    Batetik, Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain eta Nuria López de Guereñu Ansola andreak,

    Eta bestetik, José Luis Bilbao Eguren jauna,

    PARTE HARTU DUTE:

    Lehenengoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 2an egindako bileran horretarako baimena emanda; bigarrenak, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 2an egindako bileran baimena emanda, eta gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren lehendakari gisa, Administrazio Kontseiluak 2008ko ekainaren 6ko egindako bileran baimena emanda.

    Eta hirugarrenak, Bizkaiko Ahaldun Nagusi gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Aginduaren 23.1 artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

    Aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote elkarri, eta

    ADIERAZI DUTE:

    1. Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aburuz, Bilboko metroaren 3. linea, Etxebarri eta Matiko artekoa, lehenbailehen eraiki eta martxan jarri beharra dago, eta gainera, linea hori Bilboko metropoli-trenbidearen sisteman txertatu, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak 2005eko otsailaren 23ko Akordioan adierazi legez.

    2. Era berean, bi erakundeek uste dute beharrezkoa dela, etorkizunera begira, garraio-sistema horren 4., 5. eta 6. lineak eraenduko dituzten urratsak finkatzea, kontuan izanik, urrats horiek, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.2 artikuluari dagokionean 10.32 eta 12.9 artikuluetan, eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aurreikusita dauden eta garraio arloari dagokionean Euskadiko Garraio Agintaritza sortzeko abenduaren 5/2003 Legean ezarritakoarekin eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean xedatutakoarekin osatzen den eskumen-banaketaren arabera finkatu beharko direla. Eta hori guztia, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartu zuen Garraio Iraunkorraren Gidaplana Euskadirako 2002-2012 Garraioen Politika Amankomunak finkatutako epemugaren barruan egiteko asmoa dago, gainera.

    3. Horrela bada, lehenengo eta behin, ezinbestekoa da Bizkaiko Garraio Partzuergoari buruzko abenduaren 30eko 44/1975 Legearen bidez taxututako eredu zaharra gainditzea, kontuan izan behar baita eredu hori testuinguru politiko eta instituzional jakin batean pentsatu eta sortu zutela, eta testuinguru hura alde askotatik bateraezina dela gaur egun bizi dugunarekin. Horrek esan nahi du Bizkaiko Lurralde Historikoko garraio-sistema birdefinitu egin beharko dela, eta horretan berebiziko garrantzia izango du Bizkaiko Garraio Agintaritzaren sorrerak, zeinak Partzuergoaren zenbait egiteko beretzat hartu, eta Partzuergoaren desagertzea ekarriko duen berekin.

    4. Eredu hori antolaketa eta funtzionaltasunaren aldetik arestian adierazitako beharretara egokitzeko prozesua burutzen den bitartean, behar-beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren, Red Ferroviaria Vasca/Euskal Trenbide Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza antolatzea, egun aplikatu beharreko legeriari jarraituz.

      Alde horretatik, 44/1975 Legearen aginduak interpretatu eta aplikatzeko orduan kontuan izan behar da zer esaten duen Estatutuak, eta horri jarraituz onartutako xedapenek, batez ere horien artean hain garrantzitsua den Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak.

      Zehatzago esanda, Lege horren Bigarren Xedapen Gehigarriak 5.2, 6.1.b) eta 6.2 artikuluei dagokienean, zehazten du ente publiko horrek bere gain hartzen duela Bilboko metropoli-trenaren azpiegitura berriak eraikitzeko ardura, eta gainera, horretarako behar diren eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak izapidetzen dituen nahitaezko desjabetze-prozeduren onuradun izan ahalko dela.

      Era berean, 6/2004 Legearen 15.1.a artikuluan eta azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiren Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren ondorioz, Bilboko metroaren linea berriak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen ondarean sartu behar dira.

      Beste alde batetik, lehen ere aipatutako 6/2004 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriarekin bat, Bizkaiko Garraio Partzuergoak ere parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzarekin eta Red Ferroviaria Vasca/Euskal Trenbide Sarearekin batera, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako (EtxebarriMatiko) azpiegiturak nola eraiki behar diren erabakitzen. Eta lege-xedapen horrek horretarako hitzarmen bat egitea aurreikusten badu ere, ez dago eragozpenik, Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak 2008ko urtarrilaren 25eko bileran linea berriaren trazadura-proiektua aurkeztu zitzaionez, eraikuntza-proiektua egiten denean, agiri horri ere oniritzia emateko. Oniritzi hori gorabehera, jakina, hitzarmen hau sinatzen dutenek 3. linearen eraikuntzaren inguruko informazio guztia emango diote Partzuergoari, linea hori ere lehendik dagoen metro-sisteman behar bezala txertatzen dela bermatzeko.

    5. Gainera, finantzaketa oso alderdi garrantzitsua denez herri-administrazioen arteko hitzarmenetan, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.2.c artikuluaren arabera, hitzarmen honek Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko obren finantzaketa nola burutu behar den zehazteko ere balio beharko du.

      Hala, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki dute, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren onespenarekin, azpiegitura berriaren eraikuntza erdibana finantzatzea.

      Beraz, hona hemen parte hartu duten administrazioek adostutako hitzarmenaren

      KLAUSULAK:

      1. Izaera Orokorrekoak.

        Lehenengoa. Hitzarmen honen xedea da Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linea (EtxebarriMatiko linea) finantzatu eta eraikitzeko, eta linea hori lehendik dagoen sisteman txertatzeko lankidetzaren baldintzak ezartzea.

        Bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak azpiegitura hori egiteko behar diren oinarrizko proiektuak eta eraikuntza-proiektuak onartuko ditu, kontuan izanik 3. linea hori (EtxebarriMatiko linea) lehendik dagoen Bilboko metropoli-trenbidearen sisteman txertatu beharko dela.

        Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoari dagokio trenbide-azpiegituretarako azterlanak eta proiektuak idaztea. Horrek esan nahi du enteak egin beharko dituela, zuzenean edo hirugarren baten bidez, proiektu teknikoak, horien bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren gaineko ebaluazioa barne.

        6/2004 Legean xedatutakoaren arabera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoak bere gain hartzen du Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linea (EtxebarriMatiko linea) eraikitzeko ardura.

        Era berean, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea arduratuko da Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak horretarako onartzen dituen proiektuetako obrak zuzendu eta ikuskatzeaz.

        Hirugarrena. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren betebeharra izango da gainera, finantzaketari buruzko atalean ezarriko denari jarraituz ematen zaizkion funtsetatik, trenbide-linea horretan egin beharreko inbertsio errealaren gastua bere gain hartzea, hor sartzen direlarik azpiegitura eta obrak, orubeak eskuratzearen kostua eta egin beharreko desjabetzeena; desjabetze horiek eskumena duen Administrazioko organoak izapidetuko ditu, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak, alegia.

      2. Finantzaketari buruzkoak.

        Laugarrena. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitz ematen dute Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku jarriko dituztela Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linea (EtxebarriMatiko linea) eraikitzeko obrak finantzatzeko behar diren funtsak, bai eta, proiektu bakoitzaren ondorio diren desjabetze-espedienteei dagozkien gastuetarako funtsak, lurrak okupatu aurretik egin beharreko gordailuetarako, azkar okupatzeagatiko kalteordainak ordaintzeko, baliojustuetarako edo azken kalteordainetarako.

        Klausula honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitz ematen dute erdibana ordainduko dituztela aurreko paragrafoan aurreikusitako konpromisoa betetzeko behar diren ekarpenak.

        Hitzarmen honen ondorioz Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdibana ordaindu beharrekoak diren urte anitzetarako ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak bakoitzak bere aurrekontuetan sartu ahal izan ditzan egindako aurreikuspenen arabera, urte anitzetarako finantzaketa horrek 153.577.723,91 euro egingo ditu. Zenbateko hori honela banatuko da:

        2008 1.972.787,29 euro.

        2009 29.333.389,94 euro.

        2010 43.830.994,14 euro.

        2011 65.151.723,37 euro.

        2012 13.288.829,17 euro.

        2008ko ekitaldiari dagokion ordainketa, hitzarmen hau sinatzerekin batera egingo da. Hortik aurrerako ekitaldietan egin beharreko ordainketak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak urte anitzeko inbertsio-plan eguneratua aurkeztu ahala egingo dira. Plan hori ente publikoaren barruan eskumena duen organoak onartua behar du izan, eta kasuan kasuko finantzaketa aldiko gastu eta diru-sarrera guztiak jaso beharko ditu.

        Bosgarrena. Proiektuak, obrak eta desjabetzeak direla eta, horiek kontratatzekoan edo burutzekoan, kostuan eragina duten gorabeherarik gertatuz gero (proiektu erreformak, aldaketak, obra osagarriak, gehiegizko kitapenak, prezio-berrikusketak, etab.) hitzarmenaren aurrekontua moldatu egingo da.

        Bilboko metropoli-trenbideko 3. linea (EtxebarriMatiko) eraikitzeko obrak amaitutakoan, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak administrazio sinatzaileek bere eskura jarri dituzten funtsen kontura ordaindutako kostu errealen kitapen justifikatua aurkeztu beharko du. Ente publikoaren esku jarritako funtsak gehiegi edo gutxiegi badira, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak eta administrazio sinatzaileek dagokiena konpentsatu beharko diete elkarri.

      3. Azpiegitura egiteari buruzkoak.

        Seigarrena. Hitzarmena sinatzen duten aldeek, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko organo eskudunak azpiegitura berria eraikitzeko proiektua onartu baino lehen, proiektuaren onespena lortu beharko dute Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aldetik.

        Zazpigarrena. Behin kontratuak esleitutakoan, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak hartutako erabakien kopia bidali beharko die administrazio sinatzaileei, honako datu hauekin batera:

        Zein proiekturi dagokion.

        Kontratuaren izenburua eta xedea.

        Zein programari dagokion.

        Egiten hasteko aurreikusitako eguna, eta kontratua burutzeko epea.

        Lizitazioaren prezioa.

        Esleipen eguna.

        Esleipenduna zein den.

        Erabilitako kontratazio-sistema.

        Esleipenaren zenbatekoa.

        Zortzigarrena. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak kontratazio publikoari buruzko legerian ezarritako epean ordaindu beharko ditu kontratuen zenbatekoak, eta egindako ordainketen egiaztagirien eta gainontzeko frogagirien kopiak administrazio sinatzaileei bidali beharko dizkie.

        Bederatzigarrena. Kontratazioan, kostuan eragina duten gorabeherarik gertatuz gero (proiektu erreformak, aldaketak, obra osagarriak, gehiegizko kitapenak, prezio-berrikusketak, etab.) Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak jakinaren gainean jarriko ditu administrazio sinatzaileak.

        Gorabehera horrek kasuan kasuko kontratuaren prezioa igoarazten badu, eta ondorioz ekitaldi horretan Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku jarritako funtsak aski ez badira, bi erakundeetako zerbitzu teknikoen eta ekonomikoen iritzia entzun ondoren, aurrekontuetan aldaketak egiteko neurriak eta erabakiak hartu beharko dira.

        Hamargarrena. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea, obra-proiektuak idatzi, eraiki eta zuzentzeko arduradun den heinean, obren prozesu osoa zuzendu, ikuskatu eta behatuko du, bukatu bitartean, eta erakundeko organo eskudunen bitartez, kontratazio-organoari berez dagozkion eskubideak baliatuko ditu. Egiteko horietan sartuko dira, besteak beste:

        proiektuaren plangintza eta kontrol orokorra.

        kontrataturiko proiektuen gainbegiraketa eta ikuskapena;

        azterlan eta txosten gehigarriak idaztea;

        eraikuntzaren kudeaketa: obra zibilen zuzendaritza, ekipo elektromekanikoen kontratuak, kontsultoretza espezializatuen identifikazioa eta zuzendaritza, obrengatiko afekzioen kudeaketa, trafikoan eta bestelako zerbitzuetan eragindako afekzioen kudeaketa eta obrek irauten duten bitartean sortzen diren gainontzeko gorabeherak;

        beste erakunde batzuekiko gestioak eta koordinazioa; jendearentzako etengabeko informazio eta arreta zerbitzua, eta jasotzen diren erreklamazioei buruzko txostenak idaztea.

        Era berean, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen ardura izango da hornitu behar zaizkion elementuen ikuskapen-lanak egitea eta fabrikazio- eta elaborazio-prozesuen jakinaren gainean egotea; horien kalitatea kontrolatzea, eta erabat bukatu arte egin beharreko lanak burutzea.

        Hamaikagarrena. Aurreko klausulan adierazitako jarduketen jarraipena, ikuskapena eta kontrola behar bezala egiten dela bermatzeko, eta aurrekontuari dagokionean obrak egoki burutzen ari direla egiaztatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen ordezkariekin.

        Jarraipen-batzorde hori hitzarmena sinatu duen edozein aldek eskatuta bilduko da, eta, edonola ere, urtean birritan gutxienez.

        Hilabetean behin gutxienez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak idatziz adieraziko dio jarraipen-batzordeari ordura arteko lanak nola doazen. Informazio hori Bizkaiko Garraio Partzuergoari ere helaraziko zaio.

        Hamabigarrena. Hitzarmen honen babesean egindako kontratuen ondorioz bideratutako proiektuetan jasotako lanak amaitutakoan, eraikitako azpiegiturak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen ondarearen zati izatera igaroko dira, hala ezartzen baitu Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 15.1.a artikuluak (testu hori azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).

        Hamahirugarrena. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak eta azpiegiturak eraikitzeko esleipendun gertatzen diren enpresen artean sinatzen diren kontratuen administrazio-klausula partikularren pleguetan hitzarmen honen baitako erabakiak jaso beharko dira, baldin eta kontratu bidezko harreman horiei eragiten badiete.

      4. Desjabetzeei buruzkoak.

        Hamalaugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linea (MatikoEtxebarri) egiteko behar diren ondasun eta eskubideak desjabetuko ditu: Administrazio horrek izapidetuko ditu espedienteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean inskribatuko ditu erregistroan ditu.

        Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea desjabetutako eta aldi baterako okupatutako ondasun eta eskubideen onuradun izango da.

        Gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak, hurbil-hurbiletik lagunduko dio Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailari, desjabetze horiek kudeatzen sorotsiz eta urgatziz.

        Hamabosgarrena. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren ardura izango da ondasunak okupatu aurretik egin beharreko gordailuetarako, azkar okupatzeagatiko kalte-ordainak ordaintzeko, balio-justuetarako edo azken kalte-ordainetarako behar den dirua sartzea, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea entearentzat horretarako aurreikusitako dauden funtsen kontura.

        Hamaseigarrena. Proiektu bakoitzari dagozkion desjabetze-espedienteei ekin baino lehen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak ziurtagiriak bidali beharko dizkio Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailari, bere aurrekontuetan, finantzaketari buruzko atalean ezarritakoari jarraituz horretarako bideratu zaizkion funtsetan behar beste diru badela eta horretarako izendatuta daudela egiaztatzen dutenak.

        Okupatu aurreko gordailuak eta azkar okupatzeagatiko kalte-ordainak zehaztu, desjabetze-hitzarmenak sinatu, eta (beharrezko izanez gero, Nahitaezko Desjabetzeen Lurralde Epaitegiak) balio justuaren eta azken kalte-ordainak finkatu ahala, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak, egiten dituen ordainketa guztien frogagirien kopiak igorriko dizkio Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari.

        Hamazazpigarrena. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, biek, obren gaineko urrats guztien jarraipena egin dezaten, desjabetze-espedienteen ondorioz egiten diren balio justuen eta kalte-ordainen ordainketa-akten kopiak eskura jarriko dizkie Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak, eta egiten diren erregistroko inskripzioen jakinerazpenen kopiak bidaliko dizkie. Bai Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak, bai Bizkaiko Foru Aldundiak espedienteetan jasotako agiri osagarriak ere eskuratu ahal izango dituzte.

      5. Beste gai batzuei buruzkoak.

        Hemezortzigarrena. Hitzarmenak sinatzen denetik izango ditu ondorioak, eta indarrean jarraituko du, alderen batek berariaz salatzen ez badu behintzat, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linearen (Etxebarri-Matiko linearen) azpiegituraren desjabetze-espedienteak (erasandako ondasun eta eskubideen erregistroko inskripzioak barne) eta kontrataziokoak (Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak kontrataturiko jarduketen harrera egitea barne) erabat amaitu arte eta finantzaketa bukatu arte.

        Hitzarmena garaiz aurretik amaitu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak salatzen badute, aparteko inguruabarrak gertatzen badira, alderen baten betetzen ez badu edo aldeek hala erabakitzen badute. Horrelakorik gertatuz gero, hitzarmena sinatu duten organoek amaitu gabeko kontratazio- eta desjabetze-espedienteen gainean zer egin erabakiko dute.

        Hemeretzigarrena. Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenen araubidea aplikatu beharko zaio.

        Eta alderdiek, ados daudela adierazteko, hitzarmena sinatu dute, hiru aletan, idazpuruan azaldutako leku eta egunean.

        Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua eta

        Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea

        ente publikoko lehendakaria,

        NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

        Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

        IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

        Bizkaiko Ahaldun nagusia,

        JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

        JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 26a.

    BILDUTA:

    Batetik, Nuria López de Guereñu Ansola andrea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Garraio eta Herri Lan sailburua.

    Eta bestetik, Iñaki Arriola López jauna, Eibarko alkate-udalburua.

    PARTE HARTU DUTE:

    Nuria López de Guereñu Ansola andreak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Garraio eta Herri Lan sailburu den heinean eta haren ordezkari legez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an izandako bilkuran.

    Iñaki Arriola López jaunak, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak udalaren legezko ordezkari gisa jarduteko ematen dion ahalmena erabiliz.

    Bi aldeek, administrazio arteko harremanen oinarri izan behar den elkarrenganako koordinazio, lankidetza eta errespetu printzipioen esparruan, lankidetza-hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoa onartzen diote bata besteari, eta horretarako

    ADIERAZPENAK:

    1. Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikulua eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 6. artikulua kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidego Osorako Erakundeei dagokie trenbideen eta tranbien alorreko aginpidea.

    2. Eibarko Udalaren eskumenen artean berriz, estatuko eta autonomia erkidegoetako legeek ezarri bezala, herriko bideetako ibilgailuen eta pertsonen trafikoaren antolamendua, eta hirigintzako antolamendu, kudeaketa, exekuzio eta diziplina sartzen dira, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.b eta d artikuluetan ezarritakoari jarraituz; eta apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 71. artikuluan xedatutakoaren arabera, Autonomiaren titulartasunekoak diren zerbitzuen finantzaketan parte har dezake, borondatezko nahiz legezko lankidetzaren bitartez.

    3. Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideek (JAA) (otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez onartu baitziren) trenbidearen alorrean herriguneak hobetzea dute helburu, eta, horretarako, trenbideak duen muga gisako hesi izaera hori ezabatzea, eta trenbide-pasaguneen gainean ere jarduketak egitea. Alderdi horri, gainera, lehentasuna ematen zaio, eta, hortaz, hirigintzako planeamendu orokorreko agiriak berrikusten direnean kontuan izan beharko da, eta erasandako administrazioek, nahiz partikular interesdunen proposamenetan mamitu.

    4. Otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez behin betiko onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planak trenbide-pasaguneak kentzeko araudia pixkanaka betetzen joan behar dela agintzen du.

    5. BilbaoDonostia trenbide-lineako 49/142 KP-an, Eibar udalerrian, Txarakua izeneko trenbide-pasagunea dago, trenbidea igaro eta Asua Erreka ingurura heltzeko. Trenbide-pasagunean semaforoak daude seinaletarako, eta babesteko, hesiak; baina, hala eta guztiz ere, igarobide eskasa da, ibilgailu asko ibiltzen delako eta N-634 errepideko sarreratik nahiko hurbil dagoelako.

    6. 2005eko uztailaren 29an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Eibarko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Eibarren BilbaoDonostia trenbideko 49/142 KP-an dagoen trenbide-pasagunea kentzeko.

    7. Trenbide Sektorearen Legearen Erregelamenduaren 18. artikuluak (Erregelamendua irailaren 28ko 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen) trafikoa trinkoa den kasuetan trenbide-pasaguneak kentzeko era arautzen du, baldin haiek berariaz arautzen dituen araudiari jarraituz, pasagune hori kentzea beharrezkoa edo komenigarria bada. Gainera, errepide eta trenbide bakoitzak jasaten duen trafikoaren arabera, pasagunea kentzeko gastua nork ordaindu behar duen ezartzen du, horrek ezertan galarazi gabe erakunde eta entitate interesatuek obra hori finantzatzeko hitzarmenak edo akordioak sinatzea.

      Horregatik guztiagatik, bi alderdiek, ados jarrita, lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Honako hauek izango dira hitzarmenaren

      KLAUSULAK:

      Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

      Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Eibarko Udalak ondoren zehaztuko diren jarduketak egin eta finantzatzeko elkarrekin nola lan egin behar duten arautzea; hona hemen egin beharrekoak:

      1. BilbaoDonostia trenbideko 49/142 KP-an dagoen trenbide-pasagunea kentzea eta bide bat egitea N-634 errepidearen saihesbidearen azpitik igarotzen den pasabidea Asua Erreka kalearen iparreko muturrarekin lotzeko.

      2. Asua Erreka kaleko harlangaitzezko errepide-azpiko pasabidea handitzea, ibilgailuak eta oinezkoak igarotzeko behar besteko sekzioa izan dezan.

      3. BilbaoDonostia trenbidea bikoiztea, 204,331 metroko luzerako tarte batean.

        Obrak kontrata bidez egiteko aurrekontua bi milioi bederatziehun eta hamalau mila laurehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hogeita bederatzi zentimokoa (2.914.457,29) da.

        Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren konpromisoak.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Garraio eta Herri Lan Sailaren bidez, honako konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

      1. Trenbide-pasagunea kentzeko erabakia hartzeko eta hitzarmen honen gai den eraikuntza-proiektua onartzeko behar diren administrazioko izapideak egitea.

      2. Obrak kontratatu, zuzendu eta ikuskaritza teknikoa egitea.

      3. Lehenengo klausulan adierazitako obrak egiteko aurrekontuaren erdia jartzea, hau da, milioi bat laurehun eta berrogeita hamazazpi mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita bost zentimo (1.457.228,65).

        Lankidetza-hitzarmen hau finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak milioi bat laurehun eta berrogeita hamazazpi mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita bost zentimo (1.457.228,65) jarri beharko ditu, eta ekarpena honela banatuko da: 2008an milioi bat eta berrehun mila euroko (1.200.000,00) ordainketa-kreditu bat, eta 2009an berrehun eta berrogeita hamazazpi mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita bost zentimoko (257.228,65) konpromiso-kreditu bat, guztiak ere abenduaren 28ko 15/2007 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko 2008 urteko aurrekontu orokorretako 08.0.1.12.12.0100.2.641.01.51310.002.K kontu-sailetik.

        Hirugarrena. Eibarko Udalaren konpromisoak.

        Eibarko Udalak bere gain hartutako konpromisoak:

      1. Lehenengo klausulan adierazitako obren eraikuntza-proiektua, Udalaren eskumenei dagokienean, onartzea, baldin eta hirigintza-antolamenduarekin eta indarrean dagoen gainontzeko legeriarekin bat badator.

      2. Obrak egiteko behar diren lizentzia eta baimenak kudeatu eta lortzea, trenbide ondo-ondoko lurretako mugapenei buruzko araudian araututakoak izan ezik.

      3. Okupatu beharreko ondasun eta eskubideak (aldi baterako okupatu beharrekoak barne) bere kontura kudeatu eta eskuratzea, eta Garraio eta Herri Lan Sailaren edo obren kontratistaren esku uztea.

      4. Hitzarmen honen xede diren obrak, lehenengo klausulan zehaztutakoak, kontrata bidez egiteko kostuaren erdia finantzatzea eta horretarako milioi bat laurehun eta berrogeita hamazazpi mila berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita lau (1.457.228,64) zentimo jartzea. Diru hori 2008 eta 2009 ekitaldietako aurrekontuetatik ordainduko da, eta aurrekontu horietan behar beste diru erabilgarri dagoela dagokion momentuan ziurtatuko da.

        Laugarrena. Kontratazioa egin aurreko jarduketak.

        1. Eibarko Udalak bere kontura eta udalaren jabetza publikorako, proiektuan jasotako obrak egiteko okupatu beharrekoak diren (aldi baterakoak barne) ondasun eta eskubideak kudeatu eta eskuratuko ditu. Okupatu beharreko ondasun eta eskubideak eskura dituela Udalaren beraren ziurtagiri baten bidez edo agiri publiko baten bidez egiaztatu beharko du Udalak proiektua onartu eta hiru hilabeteko epean, eta Garraio eta Herri Lan Sailari igorri beharko dio, obren kontratua esleitu baino lehen, Sailak hala eskatu eta hamar eguneko epean.

        2. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 69.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, kontratazio espedientea onartu baino lehen, Eibarko Udalak bere gain hartutako konpromisoei aurre egiteko kreditu egokia eta behar bestekoa badela adierazten duten ziurtagiriak igorri beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Lan Sailari, Garraio eta Herri Lan Sailak eskatu eta hurrengo hamar egunetan.

          Bosgarrena. Obrak finantzatu eta ordaintzeko konpromisoak.

        1. Obrak 2008 urtearen barruan lizitatuko dira, prozedura irekiari jarraituz. Kontratuen berariazko administrazio klausulen pleguan kontuan hartzeko hautapen-irizpide gisa, besteak beste, hitzartutako prezioa dela prezioak berrikusteagatik, dela kitapenetan gehiegizkoak izateagatik igotzeari berariaz uko egin, eta prezio itxi eta finkoko eskaintzak egiteko lehiatzailearen aukera sartu ahal izango da.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lizitazioa burutuko du, eta zazpigarren klausulan aurreikusitako jarraipen-batzordeari prozesuaren gorabeheren eta esleipenaren berri emango dio.

        3. Obrak zuzendu eta ikuskapen teknikoa egiteko lana ere Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren ardura izango da, eta jarraipen-batzordeari obren inguruan izaten diren gorabehera eta aldaketa guztien berri emango dio.

        4. Obra-zuzendariak ziurtagiriak egin eta Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duen organoak onartutakoan, Eibarko Udalari bidaliko zaizkio, eta horrek oso-osorik ordaindu beharko ditu obra-ziurtagiri horiek, azkenekoa izan ezik, azken horretatik 3.c klausulan kasuan kasuko ekitaldirako itundutako diru-kopurua erdietsi artekoa bakarrik ordaindu beharko baitu.

          Obra-ziurtagiriak jasotakoan, Udalak, dagokion diru-kopurua horretarako sortutako kontuan sartu beharko du, eta hala egiten ez badu, eragiten dituen kalteen erantzule bakarra izango da. Okerrik sumatuz gero, gehienez ere bost eguneko epean jakinarazi beharko da, eta beste hainbesteko epea izango da okerra zuzentzeko.

        5. Kontratu mailan esleipenaren prezioan eragina izan dezakeen gorabeherarik izanez gero (kontratu-aldaketak, likidazioetan gehiegizkoak, prezioen berrikusketa, zerga ehunekoen aldaketa, etab.), erdi bana ordainduko dituzte bi aldeek, harik eta bigarren eta hirugarren klausulen arabera ordaindu beharrekoak zenbatekoak agortu arte.

        6. Gorabehera, aldaketa edo obra osagarri horiengatiko diru-kopuruek proiektuaren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua gainditzen badute, batzorde teknikoaren aldeko txostena eta erakunde arteko batzordearen oniritzia beharko da eta gainera derrigorrezko diren administrazioaren izapideak bete beharko dira.

          Seigarrena. Obren onarpena eta jabetza.

        1. Obrak legez ezarritako epean onartu beharko dira, jarraipen-batzordeko kideak bertan direla, baina batzordekide horiek proiektuan eta batzordeak berak erabakitako zuzenketetan jasotako lan eta obren arloko eragozpenak jarri ahal izango dituzte soilik.

          Eragozpen horiek jarraipen-batzordearen bidez obraren zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio, obrak onartutzat jotzeko aurreikusitako eguna baino astebete lehenago.

        2. Hitzarmen honen kontura egin behar diren obrak, trenbidearen jabari publikoan sartzen ez badira, udalaren jabarian sartuko dira erabilera publikoko bide gisa. Horretarako, behin berme-aldia amaitutakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Eibarko Udalari emango dizkio obra horiek, funtzionario publikoek edo horretarako izendatutako ordezkariek sinatuko dituzten entregatzeko eta hartzeko akten bidez.

          Zazpigarrena. Jarraipen batzordea.

        1. Hitzarmen honen jarraipenerako, batzorde bat eratuko da. Batzorde hori lau ordezkarik osatuko dute, bi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailekoak eta, beste bi, Eibarko Udalekoak. Batzordearen eginkizunak honakook izango dira:

          1. Hitzarmen honetan aurreikusitako jarduketak normal burutzen direla egiaztatzea, eta bata besteari informazioa errazteko eta norbere konpromisoak behar bezala bete ditzan irizpideak eta erak zehaztea.

          2. Bereziki, trenbide-pasagunea kentzeko lehenengo klausulan jasotako obrak eta inguruko obrak direla eta, kontratuari buruzko gorabeherei buruzko txosten derrigorrezkoak egin beharko ditu; zehatzago esanda, txostenak gai hauetarako egin beharko dira: hasierako proiektuan funtsezko aldaketak egiten badira horrek eragindako aldarazpenak gauzatu ahal izateko, obren hasiera eteteko, kontratua eteteko eta burutzeko epea luzatzeko.

        2. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, eta alderdietako batek nahiz besteak hala eskatzen badu, lanak ondo joan daitezen behar den guztietan elkartuko da batzordea. Lehendakaritza eta idazkaritza-lanak txandaka beteko dituzte, eta sei hilabetean behin aldatuko dira karguak. Bilkura egiteko, kide guztiek bertan egon beharko dute, eta erabakiak ere, aho batez hartu beharko dira.

        3. Hitzarmenak jarraipen-batzordearentzako berariaz jasotzen ez dituen gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat ezarritako araubidea bete beharko da.

          Zortzigarrena. Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.

        1. Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

        2. Hitzarmenak edo hori betearazteak sortarazitako interpretazio-arazoak jarraipen-batzordeak ebatziko ditu aurreko klausulan esandakoaren arabera, eta, hala ezin baliteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

          Bederatzigarrena. Hitzarmenaren ondorioak eta iraupena.

        1. Hitzarmenak ez ditu parte-hartzaileak behartuko nork bere aginpideei uko egin edo haiek aldatzera, eta hitzarmenaren ondorio diren konpromisoengatiko erantzukizunak bakarrik hartzen dituzte bere gain.

        2. Hitzarmenak bi urteko indarraldia izango du; indarraldi hori beste bi urte luzatu ahal izango da, bi aldeek, jarraipen-batzordearen baitan, hala erabakitzen badute.

          Hamargarrena. Hitzarmena iraungitzea.

        1. Hitzarmena iraungi egingo da baldin eta: hitzarmenaren helburua betetzen ez bada, aurreko klausulan aipatutako indarraldia igaro bada, aldeetako batek hautsiz gero edo besteak bere gain hartutako konpromisoak bete ez dituelako hitzarmena salatzen badu, edo hitzarmenaren gai diren obrak bukatu eta martxan jartzea gehiegi atzeratzen bada.

          Ondorio horietarako, kontratuan jasotako epea luzatu ahal izateko, jarraipen-batzordeak aldeko txostena eman beharko du.

        2. Hitzarmena hausten bada, zein baldintzatan bukatu, eta burutzen ari diren lanak nola ordaindu erabaki beharko dute aldeek.

          Eta hori guztiaren ondorioz eta harekin bat, bi aldeek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu dute hitzarmena hiru aletan.

          Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko

          Garraio eta Herri Lan sailburua,

          NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

          Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua

          (azaroaren 6ko 18/2008 Dekretuaz baliatuz),

          ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

          Eibarko alkate-udalburua,

          IÑAKI ARRIOLA LÓPEZ.

          JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIEREN URTARRILAREN 15EKO 1/2009 DEKRETUAREN

    Alde batetik, Alberto Sereno Álvarez jauna, Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren lehendakaria, Geografi Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Sustapen Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa dena, maiatzaren 5ko 663/2007 Errege Dekretu bidez (ekainaren 5eko EAO) onartutako Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren estatutuen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituz; eta Geografi Institutu nazionalaren zuzendari nagusia, irailaren 27ko 1010/2002 Errege Dekretu bidez izendatua (irailaren 28ko EAO).

    Eta bestetik, Esther Larrañaga Galdós andrea, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua, lehendakariak ekainaren 27ko 18/2005 Dekretuaren bidez hala izendatu baitzuen (ekainaren 28ko EHAA), Euskal Herriko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an izandako bilkuran.

    Bi aldeek elkarri aitortu diote beharrezko lege-gaitasuna, bakoitzari dagokion jardunaren arabera, hitzarmen hau izenpetzeko, eta ondorioz, honakoa

    AZALDU DUTE:

    1. Kartografiaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legean eta abuztuaren 4ko 1476/2004 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (Errege Dekretu horren bidez garatu zen Sustapen Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa), Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak dira, Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Geografi Institutu Nazionalaren zuzendaritzaren bidez, honako zereginak:.

      Geodesia eta berdinketako sare nazionalak ezarri eta mantentzeko lanak.

      Topografiako Mapa Nazionalak osatzen dituzten 1/25.000 eta 1/50.000 eskalako kartografi serieak osatu eta zaintzea.

      Kartografi serieak bere garaian arauz onartu ziren nazio-mailako beste eskala batzuetan formulatzea.

    2. Bere eskumenak betetzeko, batez ere Mapa Topografiko Nazionala osatzen duten serie kartografikoak, eta estatuaren eremu osoan informazio geografiko, tematiko eta eratorrirako erreferentziako datuak eratzeko, Geografi Institutu Nazionalak estatu osoko lurraldeko doitasun handiko aireko ortoargazkiak eta eredu digitalak erabiltzen ditu.

    3. Kartografia antolatzeari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legeak aurreikusten duenez urtarrilaren 29ko BOE), estatuak berak nahiz administrazio publiko desberdinek serie kartografikoak osatzeko egiten dituzten lanak, administrazioen arteko lankidetzaren bidez egin ahal izango dira.

    4. Bestalde, Geografi Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Sustapen Ministerioari atxikita dagoen Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren xede dira, besteak beste, geografi mailan jendarteak eska ditzakeen lanak sortu eta garatzea teknologia aurreratuetan oinarritutako proiektuei arreta berezia eskainiz, ikerketa eta garapen programak aurrera eramatea, eta geografiako zientzia eta teknika arloan asistentzia teknikoa eskaintzea. Hori guztia, Geografi Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiarekin bat datorren esparru estrategikoaren baitan gauzatuko da, hala ezarrita baitago Geografi Informazioko Zentro nazionala sortzen duen 1989. urterako Estatuko aurrekontu Orokorren 37/1988 Legearen 122.2 artikuluan (abenduaren 29ko BOE) eta Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren Estatutua onartzen duen maiatzaren 25eko 663/2007 Errege Dekretuaren 4 eta 5. artikuluetan (ekainaren 5eko BOE).

    5. Era berean, Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren Estatutuaren 5.6.c artikuluan begietsita dago erakunde autonomo honen zereginen artean dagoela bere helburuak ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko Autonomia Erkidegoetako eta tokiko administrazioekin lankidetzan aritzea eta erabaki nahiz hitzarmenak sinatzea bai administrazio publikoekin, bai erakunde pribatuekin, kartografiako produktuak eta zerbitzuak ekoiztu, banatu eta merkatuan jartzeko.

  1. Aurreko guztiarekin bat, Geografi Informazioko Zentro Nazionalak eta autonomia erkidegoek Aireko Ortoargazkien Plan Nazionala garatuko dute doitasun desberdinekin, eta estatuko lurralde osoaren doitasun handiko eredu digitalekin; horretarako lankidetzarako hitzarmenak sinatuko dituzte; proiektuaren zuzendaritza teknikoa eta kontrola Geografi Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak hartuko du bere gain, eta autonomia erkidegoek bakoitza bere lurraldeko ekoizpen, kontrol eta kudeaketa-lerroez arduratuko dira.

  2. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila antolaketa eta plangintza mailako ahalegin handia egiten ari da Euskadiko Kartografia Harmonizatzeko Sistema (EKAS) izenekoa itxuratzeko; sistema horren helburu nagusia da Euskadi osoko kalitatezko oinarrizko kartografia bat izatea eskala guztietan eta herritar guztiek modu erraz eta erakargarrian erabil dezaten; horretarako, kartografia ekoizten duten erakunde desberdinekin lankidetzan ari da.

  3. Kartografiako Sistema Nazionala arautzen duen azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako administrazioen arteko lankidetzaren esparruan, bi aldeentzako interesgarria da proiektu honen prozesua koordinatzea, hitzarmena sinatzen duten bi administrazioen beharrak asebeteko dituen baliozko produktu bat lortzeko; informazio mota hau eskatzen duen jendartearen eskeari erantzuteak dakarren kudeaketa eta gastua optimizatzeko; eta Kartografiako Sisteman Nazionalaren barruan dauden beste administrazio batzuekin batera lortutako datu geografikoak, horien emakidarako eskubidea, eta informazio horren erreprodukzioa elkarbanatzeko. Hori guztia, Integraziorako Hitzarmena eta batera ekoizteko Berariazko Hitzarmena betez egingo da.

    Horregatik guztiarengatik, bi aldeek egoki iritzi diote Lankidetzarako Hitzarmen hau arautzeko klausulak ezartzea.

    KLAUSULAK:

Lankidetza-hitzarmen honen xedea da hegaldi fotogrametriko digitala, koloreetako ortoirudi digitalak, eta ortoargazki horiei loturik, lurzoruaren goraguneen doitasun handiko eredua egitea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bigarrena. Hitzarmena gauzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gain garatzen dira honako zereginak:

Euskal Autonomia Erkidego osoaren koloreetako hegaldi fotogrametriko digitala egitea, 0,22 pixelekoa, lan hori Hitzarmen honetan ezarritako aurrekontu-programari jarraituz egingo da, eta gainerako produktuak sortzeko oinarri izango da.

Ortoirudi digital zehatzak koloreetan, aurreko hegaldiko fotogrametatik sortuko dira, 0,25 m-ko erresoluzioarekin.

Lurzoruaren goraguneen eredu digitala (GED), korrelazio automatiko eta interakziozko arazketa estereoskopiko bidez lortua, edo bestela LIDAR sistema airetransportatuaren bidez. Baldintza teknikoen arabera, GEDk bere baitan izango ditu Lurzoruaren Eredu Digitala (LED), eta Azaleraren Eredu Digitala, eta hortik lortuko dira ortoargazkiak (AED).

Hitzarmen honen Zazpigarren Klausulan ezarritakoari jarraituz, Jarraipen-batzordeak Lanerako Plana ezarriko du; egin behar diren orriak zehaztuko ditu eta hitzarmena sinatzen duten bi aldeek egin behar duten lanaren planak harmonizatuko ditu.

Ekoizpen-lanak Aireko Ortoargazkien Plan Nazionalerako adostutako zehaztasun teknikoei jarraituz egingo dira. Horren bertsio eguneratua ondorengo helbide elektronikoan dago ikusgai:

ftp://193.144.251.14/tldt/PNOA/Dossier%20tecnico/

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren betebeharrak.

Hitzarmen honen Bigarrengo Klausulan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak bere gain hartzen du Hitzarmenaren helburuko produktuak egiteko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak honakoak entregatuko dizkio Geografi Informazioko Zentro Nazionalari (GIZN):

Hitzarmen honen esparruan egindako hegaldietan ateratako fotogramen kopia digitala.

Hitzarmen honen esparruan egindako ortoargazkien kopia digitalak.

Lurzoruaren goraguneen eredu digitalen kopia; eredu horiek eranskin teknikoko zehaztapenei jarraituz ortoargazkiak sortzeko prozesuan korrelazio digital automatiko bidez lortuko dira, baita interakziozko arazketa estereoskopiko bidez, edo LIDAR sistema airetransportatu bidez ere.

Produktu horiek I. eranskineko zehaztapenen arabera entregatuko dira, eranskinean bertan aipatzen den agiri osagarriekin batera.

Zazpigarren klausulan zehaztutako Jarraipen-batzordeak erabakiko du aipatutako kopia digitalak entregatzeko garaian, kasu bakoitzean erabili behar den formatua eta euskarri informatikoa.

Laugarrena. GIZN-en betebeharrak.

GIZNek jasoko ditu Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sortutako produktuak; Geografi Institutu Nazionalaren Kartografia-ekoizpeneko Azpi-zuzendaritza Nagusiak kalitate-kontrolaren bidez balidatuko ditu, eta behar izanez gero, oharrak eta proposatzen dituen zuzenketak idatziz bidaliko dizkio Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari, honek egin beharreko aldaketak eta zuzenketak egin ditzan.

Bosgarrena. Hitzarmenaren finantzaketa.

Hitzarmen honetan Autonomia Erkidego osorako, 7.234,80 km, aurreikusitako jardueretarako Km2-ko 55 euroko oinarrizko aurrekontuarekin abiatuta, hitzarmena burutzeko gastua 397.914,00 eurokoa izango da gehienez, BEZ barne; Horietatik % 66 GIZN-ek jarriko du eta gainerako % 34a Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak.

Goiko idatz-zatian ezarri den gehienezko gastua honela banatuko da 2008-2009 urte bitartean:

2008 2009 Guztira

GIZN 131.311,62 131.311,62 262.623,24

Erkidegoa 67.645,38 67.645,38 135.290,76

Guztira 198.957,00 198.957,00 397.914,00

GIZN-ek Estatuko Aurrekontu Orokorren 17.239.495A.640 aurrekontu partidaren kargura ordainduko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari hitzartutako diru-zenbatekoak. Diru-zenbateko hauek urtero ordainduko ditu, honako arauen arabera:

Ordainketarako lehenengo proposamena, 2008. urterako aurreikusitako diru-zenbateko osoa, hitzarmena izenpetzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epean egingo da.

Ondorengo ekitaldietan, ordainketarako proposamena ekitaldi bakoitzaren lehen hiruhilabetean egingo da, dagokion urterako aurreikusitakoaren arabera; azkeneko urteko ordainketarako proposamena lan guztiak entregatu eta balidatu ondoren egingo da; zenbatekoa, egindako lanen benetako kostuaren % 66ri aurreko ekitaldietan GIZNek eman dituen diru-zenbatekoak kenduta izango da.

Azkeneko urtekoa negatiboa balitz, Autonomia Erkidegoak diru-zenbateko hori itzuliko dio GIZNi.

GIZNek emandako diru-zenbatekoa ez da inoiz ere gehienez aurreikusitako 262.623,24 euroko gastua baino gehiago izango.

Jarraipen-batzordeak erabakiko du benetako gastua; gastu hori goian ezarritako gehienezko gastuaren berdina edo txikiagoa izango da, eta beti, hitzarmen hau sinatu duten bi aldeentzako klausula honetan ezarritako proportzioan egingo da.

Geografi Institutu Nazionalak bere gain hartuko du sortutako produktuak zehaztapen teknikoetara egokitzen direla ziurtatzeko kalitate-kontrola egiteko zeregina. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak konpromisoa hartzen du GINek kalitate-kontrolari buruz hartutako erabakiak aintzat hartzeko; baita lanak amaitu eta ziurtatu daitezela ere.

Seigarrena. Informazioa eskuratzea.

Sustapen Ministerioaren martxoaren 31ko 956/2008 Aginduaren 6.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera (Agindu horren bidez onartu zen Geografi Institutu nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak sortutako informazioaren hedadura publikorako politika; apirilaren 8ko BOE), beste administrazio batzuekin elkarlanean eratzen den informazio geografiko digitalari aplikatu behar zaion lizentzia-politika, horretarako sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarriko da.

Alde bakoitzak ohiko bideak erabiliz edo internet bidez eskuratu edota merkaturatu ahal izango du informazioa eta hitzarmen honen ondoriozko produktuak, berak edo hirugarren batzuen bidez, euskarri digitalean edo paperean, zuzenean edota jatorrizko produktuetatik eratorritako beste batzuk, datuen politikari buruzko II. Eranskinean jasota dauden berariazko termino zehatzei jarraituz.

Zazpigarrena. Jarraipen batzordea.

Lankidetza-hitzarmen honen garapenaren kontrola eta jarraipena errazteko, bitariko jarraipen-batzordea eratuko da hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean. Batzordea, alde bakoitzaren hiru ordezkarik osatuko dute.

Jarraipen-batzordeko alde banatako kideak GIZNen lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamenduko zuzendariak izendatuko dituzte. Lehendakaritza hitzarmena sinatzen duten aldeen ordezkariek hartuko dute euren gain eta urtero txandakatuz joango da; Jarraipen-batzordeko idazkaria sei kideetako bat izango da, batzordearen erabaki bidez aukeratuko dutena.

Jarraipen-batzordearen jarduna 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak arautuko du, aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean elkartuko dira; urtean behin, gutxienez.

Jarraipen-batzordearen betebeharrak dira:

Lankidetza-Hitzarmena gauzatu, aplikatu eta interpretatzerakoan sor daitezkeen arazoak eta eztabaidak konpontzea.

Hitzarmena gauzatzeko aplika daitezkeen teknologia, teknika eta metodoen bilakaeraren jarraipena egin eta bilakaera honen ondorioz egin beharko liratekeen aldaketak proposatzea bi aldeei.

Urteko lanerako plana ezarri eta betetzen dela zaintzea.

Hitzarmenaren burutzapenaren gainean eta hitzarmena hobetzeko aukeren gainean txostenak egitea, hitzarmena sinatzen duten aldeentzat.

Hitzarmena sinatu dutenek urtean egin beharko duten gastu efektiboa ezartzea.

Zortzigarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

Aireko Ortoargazkien Plan Nazionalaren programak burutzeko lau urte aurreikusten dira gehienez; hitzarmen honek bi urteko iraupena izango du, sinatzen den unetik hasita.

Bederatzigarrena. Hitzarmenaren suntsiarazpena.

Hitzarmen hau amaitu egin ahal izango da bere klausuletakoren bat ez betetzeagatik. Horretarako, aldeetako batek klausularen bat ez dela bete salatuko du. Ondorioz, hilabeteko epea zabalduko da beste kideak erantzun diezaion, eta ondoren, beste hilabeteko epean behin betiko erabakia hartuko da. Hartutako erabakia hitzarmena amaitzekoa bada, hitzarmena amaitzeko baldintzak eta epeak bete beharko dira; hitzarmena sinatu duten bi aldeek ez dute ondorioz kalte ekonomikorik jasango.

Hamargarrena. Jurisdikzioa.

Alor publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 4.2. artikuluan berariaz adierazten da, lege hori aplikatuko dela hitzarmen hau betetzeko garaian sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

Hitzarmen honetako betebeharrak interpretatzerakoan edo ez betetzeagatik sor daitezkeen auzigaiak helburu horretarako eratu den jarraipen-batzordeak konpondu ezin dituenean, administrazioko auzietarako jurisdikzioaren bidez konponduko dira, jurisdikzio horren 28/98 Legeak arautzen duen moduan.

Eta euren adostasuna adierazteko Lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute bi aletan, Madrilen, 2008ko azaroaren 26an.

Estatuko Administrazio Orokorrak

GIZN-ren lehendakaria,

ALBERTO SERENO ÁLVAREZ.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDÓS.

ORTOARGAZKI ZEHATZA 0,25 m-ko PIXELA

Hegaldi fotogrametrikoa 0,22 m-ko pixela (orto 0,25 m)

  1. Irudi digitalak

    8 bit-eko fotograma digitalak. Lau bandako fitxategiak Gorria, Berdea, Urdina Hurbileko Infragorria, edo 3 banda RGB + 1 banda NIR fitxategi 1 TIFF /TFW Disco sata «no tiled» Estandarra

    Fotogramen inguruko geo-erreferentziazioko TFW fitxategiak 8 bit TFW Disco sata

    RGB 24 irudi digitalak bit trinkotuak Disco sata Konpresio-faktorea: 10, geoerreferentziatua

    Hegaldiaren Datu-basea Access Disco sata

  2. hegaldiei buruzko dokumentuak

    Hegaldiko eremuen informazio grafikoa geruzaka Shapefile

    Geodatabase Disco sata Puntu garrantzitsuenak, arrastoak eta mapak 1:50.000; 1:25.000 ECWn.

    Arrastoen hegaldiko grafikoak, PP eta MTN50 esparruak ECW Disco sata 1:50.000 edo 1:25.000 mapa hondo gainean.

    Hegaldiaren GPS eta IMU fitxategiak RINEX, ASCII, BIN Disco sata

    Hegaldiaren prozesua deskribatzen duen txostena. XLS Disco sata

    Erabilitako kamera eta objektiboen kalibrazio-ziurtagiria Disco sata Gehienez ere azken 24 hilabetekoa.

    GPS eta INS kamera digital sistema integratuaren kalibrazio-ziurtagiria Disco sata

    Hegaldirako plana Disco sata

    Hegaldi fotometrikoaren faseko produktuen ISO 19115 meta-datuak XML Disco sata XML fitxategi bat azpi-eredu bakoitzeko.

    Eremuko laguntza

    Eremuko puntuetan marka digitalak jartzea. TIFF Disco sata PA seinaleztatuak eta errotulatuak

    Grafiko lagungarriak PDF y DXF Disco sata E=1:200.000

    Bermapuntuen aipamenak PDF o DOC Disco sata

    Bermapuntuen datu-basea Access, DOC Disco sata Zuzendaritza teknikoak emandako eredua.

    Eremuko laguntzaren prozesua deskribatzen duen txostena. XLS Disco sata

    GPS fitxategi lagungarriak RINEX

    (ASCII) Disco sata Lehendik dauden bermapuntuen datu-base ofizialik erabiltzen ez denean.

    Oinarrizko lerroen kalkulua ASCII Disco sata Lehendik dauden bermapuntuen datu-base ofizialik erabiltzen ez denean.

    Bermapuntuen koordinatuen kalkulua eta konpentsazioa ASCII Disco sata Lehendik dauden bermapuntuen datu-base ofizialik erabiltzen ez denean.

    Airetriangulazioa

    Airetriangulazioa kalkulatzeko datuak TXT Disco sata Kalkuluaren sarrerako eta irteerako fitxategiak

    Canevás grafikoak DXF Disco sata 1:100.000 edo 1:200.000 eskalan.

    Fotogramak orientatzeko parametroak Access, MDB Disco sata Jatorrizko irizpideak, ikurrak eta zuzendaritza teknikoaren araberako formatua.

    Informe descriptivo del proceso Aerotriangulación XLS Disco sata

    Eremuko Laguntzaren eta Airetriangulazioaren faseko produktuen ISO 19115 meta-datuak XML Disco sata XML fitxategi bat azpi-eremu bakoitzeko.

    Goraguneen eredu digitalak (ged)

    LEDen fitxategiak

    ASCII Disco sata (Grid) ASCII XYZn editatutako korrelazio-maila.

    Mailaren pasoa 5m. Erreferentzia sistema ETRS89

    Haustura-lerroak (breaklines) DXF Disco sata

    AEDn fitxategiak

    ASCII Disco sata (Grid) ASCII XYZn editatutako korrelazio-maila.

    Mailaren pasoa 5m. Erreferentzia sistema ETRS89

    AEDren itzalduradun irudia TIFF + TFW Disco sata Inprimatutako kopia bidaliko da.

    GEDk kalkulatzeko prozesua deskribatzen duen txostena. XLS Disco sata

    Goraguneen Eredu Digitalaren faseko produktuen ISO 19115 meta-datuak XML Disco sata XML fitxategi bat MTN50 orri bakoitzeko.

    Ortoproiekzioa, oreka erradiometrikoa eta mosaikoa

    RGB ortoargazkiak trinkotu gabe, orekatuta, mosaikotuta eta ondorengo zatietan moztuta:

    1:5.000 0,25 m-ko ortoargazkietan.

    1:10.000 0,50m-ko ortoargazkietan. TIFF 6 plano Disco sata GeoTIFF goibururik gabe.

    TFW fitxategia ETRS89n edo REGCAN2001, TIFF RGB eta CIR bakoitzeko. TFW Disco sata

    TFW fitxategia ED50n TIFF RGB bakoitzeko. TFW Disco sata ETRS89-ED50 eraldaketa, zuzendaritza teknikoaren arauei jarraituz.

    Mosaiko lerroak DXF Disco sata Fotograma identifikatuko duen barruko testuarekin.

    Ortoargazkiak, infragorri kolore faltsukoak, mosaikotuta eta honako zatietan moztuta:

    1:5.000 0,25 m-ko ortoargazkietan.

    1:10.000 0,50m-ko ortoargazkietan. TIFF 6 plano Disco sata GeoTIFF goibururik gabe.

    RGB mosaikoa, MTN50 orrika trinkotua ECW Disco sata ETRS89 edo REGCAN2001 sistema

    Ortoargazkiaren prozesua deskribatzen duen txostena. XLS Disco sata

    Ortoargazkiaren faseko produktuen ISO 19115 meta-datuak XML Disco sata XML fitxategi bat MTN50 orri bakoitzeko.

Espainian aireko ortoargazkien plan nazionalaren (AOPN) produktuak banatzeko aplikatuko den datuen politika eta prezioak.

AOPN garatzeko hitzarmenaren II. Eranskin honetan daude jasota geografi informazioan sortuko den materiala banatzeko garaian, bi aldeek garatuko duten politikarako hartuko dituzten konpromisoak eta aplikatuko dituzten prezioak. Oinarriak ondorengo arauetan ageri dira:

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/EE Zuzentaraua, Europako Batasunean espazioko informaziorako azpiegitura bat ezartzen duena (INSPIRE) EBAOn (Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala) 2007/04/25ean argitaratua

  2. Azaroaren 16ko 37/2007 Legea, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 17ko 2003/98/EE Zuzentaraua, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.

  3. Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektroniko bidez sartzeari buruzkoa.

  4. Ingurumenari buruzko informazioa libreki eskuratzeko 38/95 Legea.

  5. Tasa eta prezio publikoei buruzko 8/89 Legea (25/1998 Legeak aldatu zuena).

  6. Sustapen Ministerioaren 956/2008 Agindua, martxoaren 31koa. Beraren bidez onartu zen Geografi Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusian sortutako geografi informazioa herritarrei zabaltzeko politika.

    Bi aldeen politika bakar hori honako bost ataletan ezarri da:

  1. Jabekideen eskubideak eta betebeharrak

  1. Jabetza intelektualaren eskubideak.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Geografi Institutu Nazionalaren eta Geografi Informazioko Zentro Nazionalaren bitartez, eta parte hartzen duten autonomia erkidegoek, bakoitzak bere esparruan, Eranskin hau atxikita dagoen lankidetza hitzarmenaren ondorioz sortutako material guztiaren jabetza eta copyright eskubideen % 50 dute (Eranskin honen 2. atalean dago produktuen zerrenda), eta baita material horiek erabiliz emango diren geografi zerbitzuena ere.

    Ondorioz, jabekideek nahiz baimendutako hirugarren batzuek datuak edota ondoriozko produktuak zabaldu eta geografi informazioko zerbitzuak ematen badituzte, edozein bideren bidez egin eta merkataritza-erabilerarako izanda ere, hedapena egiten duenak eskubide guztiak jabekideenak direla adierazi beharko du ondoren formularen bidez: copyright, Espainiako Geografi Institutu Nazionala «Autonomia Erkidegoko organoa».

  2. Jabekideek aplikatuko duten lizentzia-politika:

    Bi lizentzia-mota aurreikusten dira: Doako erabilera askea eta merkataritza-erabilerarako lizentziaren kontratua.

    Orokorrean, merkataritzatzat joko da jabekideren batek emandako geografi informazio digitala nahiz informazio horretan oinarritutako zerbitzuak erabiltzea, baldin eta aprobetxamendu ekonomiko zuzena, zeharkakoa edo diferitua badago. Bereziki, merkataritzatzat joko da datu digitalak interneten argitaratzea, baldin eta onura ekonomikoa badakar edo merkataritzako jardueraren bat gauzatzeko euskarri bezala balio baldin badu.

    Doako erabilera askerako lizentziaren kasuan, orokorrean, barne erabilera eta merkataritzarako ez den erabilera korporatiboa barne, erabiltzaileak baldintza batzuk onartu beharko ditu; horretarako bide desberdinak egongo dira datuak eskuratzeko moduaren arabera, honela:

    Geografi Informazioa web-gunetik deskargatzea: «klik» eginda onartzea.

    Lataratutako produktua: Baldintzak karatulan eta edukietan.

    Eskaeraren araberako produktua: Eskaeran baldintzak onartzea.

    Jabekideren batek geografi informazio digitala edo informazio horretan oinarritutako zerbitzuak merkataritzarako erabiltzen baditu, jabekideetako edozeinek erabilerarako berariazko lizentzia emango du, lizentzia horren helburua, mugak eta baldintza ekonomikoak zehaztuta.

    1. Ustiapenerako eta merkataritza-erabilerarako eskubideak.

      Zerbitzuaren kostuaz gain kostua berdina izango da informazioa, merkataritza-erabilerarik ez baizik eta barne-erabilerarako denean ere (web gunetik doan deskargatzea, lataratutako produktuen prezio tasatua edo eskaeraren araberako zerbitzua)- informazioa merkataritzarako erabiltzen bada erabilera horretarako esan-bidezko baimena beharko da eta ustiapenerako eskubideak ordaindu beharko dira. Eskubide horien diru-zenbatekoa izango da: erabilitako informazioa edo zerbitzua zein portzentaietan erabili den merkaturatu den produktuaren sorreran negozio-balioaren arabera; kontuan izango dira espezietan adostu daitezkeen kontraprestazioak.

      Ondorio horietarako, ekarpena produktu bakoitzaren erreferentziazko balioen arabera ebaluatuko da, Eranskin honen 4. atalean jasota daudenak.

    2. Aldeen arteko likidazio ekonomikoa.

      Jabekidetzako produktuak direnean, lizentzia alde batek zein besteak eman ahal izango du. Sei hilean behin, jabekidetzan dituzten produktuak erabiltzeagatiko eskubideen konpentsazio ekonomikoa ezarriko da GIZNen eta autonomia erkidego bakoitzaren artean; erabilerarako lizentzia eman duen Administrazioak

      • 60 bereganatuko du eta beste kideak % 40.

        1. Erabakian kontuan hartu diren AOPN produktuak

          AOPN ekoizteko prozesuan sortutako produktuen zerrenda:

        1. produktua: Hegaldi fotogrametrikoaren fotograma digital geoerreferentziatuak koloreetan.

        2. produktua: Fotograma digital estereoskopiko pareak orientatuta eta bermatuta.

        3. produktua: koloreetako fotograma digitalen mosaiko ortozuzendua.

        4. produktua: Lurzoruaren goraguneen eredu digitala (GED) edota lurzoruaren azaleraren eredu digitala (AED), triangelu irregularren sarean edo maila errektangularrean (grid).

        5. produktua: AOPNren Metadatu Nazionalak, kartografia orrika eta autonomia erkidegoka banatuta.

        1. AOPN-rekin sortutako geografi informazioaren jabekideek eman beharreko zerbitzuak.

        1. AOPNren informazio-zerbitzua, internet bidez.

          1. Metadatuak bilatu eta aurkitzea.

          Estatuko Administrazio Orokorrak, GINen edo GIZNen bitartez, eta autonomia erkidegoek katalogoak gaituko dituzte AOPNren produktuak eta zerbitzuak normalizatutako metadatuen bidez bilatu eta aurkitzeko, batez ere Metadatuen Espiniako Nukleoaren arabera (EMN).

          2. Bistaratzea.

          Estatuko Administrazio Orokorrak, GIN eta GIZNen bitartez, eta autonomia erkidegoek AOPNren ortoargazkien mosaikoen mapak doan bistaratu eta beste zerbitzu batzuentzako euskarri gisa erabil daitezen ahalbidetuko dute, ahal izanez gero, OGC web-zerbitzuaren bitartez.

          Dagokionean, hegaldi fotogrametrikoen fotograma digitalen eta AOPNren pare estereoskopikoen zerbitzuak ere eskaini ahal izango dituzte.

          3. AOPNren ondoriozko raster eta mailako informazioaren analisia.

          Ahal denean, Estatuko Administrazio Orokorrak, GIN eta GIZNen bitartez, eta autonomia erkidegoek AOPNren prozesuan goraguneen eta azaleraren eredu digitalei buruz lortutako informazioa eskuragarri jarriko dute, estalduretarako OGC web-zerbitzuen bitartez.

          4. AOPNren ondoriozko geografi informazioa deskargatzea.

          Estatuko Administrazio Orokorrak, GIN eta GIZNen bitartez, autonomia erkidegoek aurreko 2.atalean adierazitako 3, 4, eta 5.produktuak doan eta modu kontrolatuan deskargatu daitezen ahalbidetuko du, betiere, merkataritza-erabilerarako ez bada (aurretik erabileraren eta titulartasunaren baldintzak onartu beharko dira).

          Autonomia erkidegoren batek zerbitzu horiek ezin baditu eman, euren web-orrian GIZNekin lotura bat jarriko dute, eta hark eskainiko ditu zerbitzuak.

          Fotograma digital eta fotograma estereoskopiko pareei dagokienez, administrazio jabekide bakoitzak erabakiko du deskarga-zerbitzua gaitu ala ez.

        2. Eskaeraren araberako zerbitzua.

          1. Digitala.

          Eskaerari erantzunez, AOPNaren informazio digitaleko euskarrian eskaintzen den zerbitzuaren kostuak eta erabiliko den euskarria ordaintzeko kontraprestazioa ezarriko da (zuzeneko nahiz zeharkako zerbitzuen kasuan) Horrela, ematen den informazioak berariazko erabilerarako lizentzia izango du bakarrik eta ez da merkataritza-erabilerarako izango.

          2. Inprimaketa:

          Inprimaketako zerbitzuak: Administrazio bakoitzak, berak edo hirugarren batzuen bidez, eskatutako fotogramak eta mosaikoak inprimatzeko zerbitzua eskaini ahal izango du, eremu geografikoaren eta erreprodukzio-eskalaren arabera. Aplikatuko diren prezioak ez dira izango zerbitzuaren kostuarenak eta euskarriarenak baino altuagoak.

        3. Apaletako produktuak.

    1. Digitalak

    Administrazio bakoitzak bere lurralde eremurako egoki iritzitako apaletako produktuak sortu ahal izango ditu; AOPNren datu gordinak edo horien eratorriak izango dira, eta behar izanez gero, datu horiekin loturiko tresnak. Produktu horiek «AOPN produktua» bezala identifikatuko dira kanpotik eta DVD unitate bakoitzak prezio bakarra izango du (Eranskin honen 5. puntua); prezio hori zerbitzuaren kostua eta euskarriarena izango da; informazioa merkataritza-erabilerarako ez den berariazko lizentzian sartuta egongo da.

    2. Analogikoak

    Apaletako produktu analogikoak (inprimatutako serieak) Administrazio bakoitzak jendarteari erantzuteko beharrezkoak direla irizten dion serieak inprimatu ahal izango ditu. Aplikatuko duen prezioa euskarriaren (inprimaketa) eta banaketaren gastuei aurre egiteko bakarrik izango da; prezio bakarra jarriko da (Eranskin honen 5. atala).

    3. Koordinazio-batzordea.

    Apaletako produktuak eta inprimatutako serieak ez bikoizteko, koedizioak sustatu eta baliabideak optimizatzeko batzorde bat eratuko da era horretako ekimenak koordinatu ditzan.

  1. Merkataritza-erabileran kontraprestazio ekonomikoa zehazteko erreferentziazko balioak.

    Ekoizpenaren kostu nominala (euro / Km2)

    Produktuak Erresoluzioa 0,25 m. Erresoluzioa 0,25 m.

  1. Fotograma digitalak 15,50 5,50

  2. Pare estereoskopiko digitalak orientatuta eta bermatuta. 24,00 10,00

  3. fotograma digitalen mosaiko ortozuzenduak 19,00 10,00

  4. LED/AED triangelu irregularren sarean edo maila erregularrean 12,00 9,00

  5. - AOPNren metadatu nazionalak ----------- ----------

    Ekoizpenaren kostu errealean egon daitezkeen gorabeherak gogoan izanda, produktuen erreferentziazko balioa ezarri da merkataritza-erabilerako kontraprestazio ekonomikoa zehazteko:

    Erreferentziazko balioa= 0,60 x Ekoizpenaren kostu nominala.

  1. Herritarrentzako prezio bateratuak euskarriengatik.

    Prezio bateratuak euskarriagatik (BEZ BARNE) (*)

    «Apaletako» produktu digitalak

    DVD unitatea: 15 euro.

    Inprimatutako serieak.

    Inprimatutako unitatea 10 euro/m2.

    (*) Prezioak eta balioak urtero eguneratu ahal izango dira KPIren arabera, euro-hamarrenera borobilduta.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik