- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Bilboko Musika-kontserbatoriorako segurtasuneko zerbitzuen administrazio-kontratuaren lehiaketa bidez egindako esleipena eraginik gabe uzten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Bilboko Musika-kontserbatoriorako segurtasuneko zerbitzuen administrazio-kontratuaren lehiaketa bidez egindako esleipena eraginik gabe uzten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 588
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/15
- Argitaratze-data: 2009/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2008ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez, Bilboko Musika-kontserbatoriorako segurtasuneko zerbitzuak kontratatzeko espedientea hasi zen, (SE-16-2009 espediente-zenbakia).
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2008ko abenduaren 23an onartu zen kontratu honen berariazko klausula administratiboen pleguaren karatula. Karatula honen bederatzigarren puntuan esaten da subrogazioa ez dela beharrezkoa.
Kontuan hartuta 2005-2008 bitarteko segurtasun pribatuko enpresentzako nazio mailako hitzarmen kolektiboaren 14. artikuluari jarraiki zerbitzu-kontratu hauentzat subrogazioa betebeharrezkoa dela
Lehenengoa. Bilboko Musika-kontserbatoriorako segurtasuneko zerbitzuen administrazio-kontratua lehiaketa bidez esleitzeko prozedura balio gabe uztea (SE-16-2009 espediente-zenbakia).
Bigarrena. Bilboko Musika-kontserbatoriorako segurtasuneko zerbitzuen administrazio-kontratua lehiaketa bidez esleitzeko, beste prozedura bat hasteko agintzea.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Ondorioz, beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30/1992 Legea -4/1999 Legearen bidez aldatua- 114. artikuluak eta hurrengoek jasotakoaren arabera.
Gorako errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, eta hura aztertzeko ebazpena ematen duen organoari eskatu ahal izango zaio edo, bestela, gorako errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari. Errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.
Gorako errekurtsoa beren beregi edo ustez ezesten bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, gorako errekurtsoaren ebazpena beren beregi jakinarazten bada; bestela, epe hori sei hilabetekoa izango da, ustezko egintza gertatu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


