- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 16koa, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariarena, horren bidez hainbat herriren zerrenda argitara ematen da, izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du barruko bideetan zirkulazio arau-hausteak zigortzeko eskumena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 16koa, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariarena, horren bidez hainbat herriren zerrenda argitara ematen da, izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du barruko bideetan zirkulazio arau-hausteak zigortzeko eskumena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 836
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/16
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazio arau-hausteak zigortzea udalerri bakoitzeko alkateari dagokio.
Hala ere, agindu horren bigarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoari buruz transferitutako eskumen betearazleak dituen Autonomia Erkidegoetan organo eskudunek eskumen hori hartuko dute bere gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.
Ebazpen honen helburua, urtero, udalerrien zerrenda argitaratzea da, hain zuzen ere trafikoari buruzko eskumen zehatzailea Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartua duen udalerriena. Izan ere, herri barruko bideetan zirkulazio arau-hausteak zigortzeko dagokion alkateak eskumenik duen ala ez jakinarazi nahi zaie herritarrei.
Hortaz,
Hiri barruko bideetan zirkulazioari buruzko arauak hausteagatik Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak (Trafiko Lurralde Arduradunen bitartez) bere gain hartu du zigor ahalmena hainbat udalerritan. Ebazpen honen eranskinaren bitartez, udalerri horien zerrenda argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 16a.
Trafiko zuzendaria,
ANDONI ARRIOLA GARRIDO.
ARABA/ÁLAVA
UDALERRIA
MUNICIPIO ZEIN EGUNETAN
HARTU ZUEN BERE GAIN
FEHA ASUNCIÓN
Alegría-Dulantzi 01-10-2001
Aramaio 12-02-1992
Artziniega 27-12-2004
Ayala/Aiara 25-02-2002
Campezo/Kanpezu 05-12-1997
Elciego 16-07-2004
Elvillar/Bilar 25-10-2002
Iruña Oka/Iruña de Oca 09-10-2002
Iruraiz-Gauna 22-04-2005
Lapuebla de Labarca 01-02-1990
Legutiano 04-04-2002
Oyón/Oion 30-07-1999
Ribera Baja/Erribera Beitia 13-08-1990
Salvatierra/Agurain 13-11-1991
Valdegovía/Gaubea 19-06-2002
Zambrana 12-07-2002
Zuia 20-04-2001
GIPUZKOA
UDALERRIA
MUNICIPIO ZEIN EGUNETAN
HARTU ZUEN BERE GAIN
FEHA ASUNCIÓN
Abaltzisketa 04-11-1993
Aia 16-01-2003
Alegia 27-03-1992
Amezketa 09-03-1992
Anoeta 18-11-1998
Antzuola 07-07-1990
Belauntza 27-04-1992
Berastegi 13-08-2008
Berrobi 11-03-1992
Errezil 11-05-2005
Hernialde 21-05-1990
Ibarra 10-03-1992
Idiazabal 26-03-1992
Irura 27-03-1992
Legorreta 15-07-1998
Lizartza 21-04-1992
Mendaro 23-04-1998
Olaberria 20-12-2002
Orexa 12-03-1992
Ormaiztegi 18-02-1993
Segura 26-02-1992
Zegama 12-01-2009
BIZKAIA
UDALERRIA
MUNICIPIO ZEIN EGUNETAN
HARTU ZUEN BERE GAIN
FEHA ASUNCIÓN
Alonsotegi 25-11-1993
Arantzazu 12-06-1992
Areatza 03-06-1994
Atxondo 20-12-1991
Barrika 01-10-2002
Bedia 27-04-1993
Berriz 26-04-2004
Busturia 28-03-1992
Dima 13-11-2007
Ea 02-09-1991
Elantxobe 18-10-1991
Forua 02-12-1997
Gamiz-Fika 18-05-2000
Gordexola 17-08-2007
Ibarrangelu 30-08-1993
Igorre 28-10-1991
Ispaster 22-11-2005
Izurtza 05-06-1992
Kortezubi 20-09-2007
Lanestosa 30-07-2008
Larrabetzu 29-11-1991
Lemoa 10-12-1991
Lemoiz 12-09-1991
Loiu 03-01-2002
Mallabia 27-06-2002
Mañaria 04-08-1992
Maruri-Jatabe 12-01-1993
Mundaka 28-12-1990
Ondarroa 21-12-1990
Orozko 01-07-1997
Otxandio 29-01-1993
Sondika 17-12-1989
Sopuerta 02-12-2005
Sukarrieta 28-02-2002
Urduliz 24-06-1992
Urduña-Orduña 19-12-1991
Zaldibar 21-11-1991
Zamudio 23-10-2007
Zeanuri 01-03-1991
Zierbena 07-09-2005


