Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko buruarena, Errigoiti eta Morgako udalerrietan 13,2 kVko airetiko linea elektriko bat jartzeko proiektuak hartzen dituen finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena. Iberdrola Distribución Eléctrica SAk egin du eskabidea eta Gernika-Zugastietako 5 zirkuituaren eta Markosene-Frunizko 1 zirkuituaren arteko 109. eta 89. euskarrien artean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko buruarena, Errigoiti eta Morgako udalerrietan 13,2 kVko airetiko linea elektriko bat jartzeko proiektuak hartzen dituen finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena. Iberdrola Distribución Eléctrica SAk egin du eskabidea eta Gernika-Zugastietako 5 zirkuituaren eta Markosene-Frunizko 1 zirkuituaren arteko 109. eta 89. euskarrien artean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1236
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/20
  • Argitaratze-data: 2009/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Erref.: L-6794 -AS-BMR.

Esp.: ATH-2007-111

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia zuzendariaren 2007ko azaroaren 22ko Ebazpenaz aipatutako instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren (1954-12-17ko BOE), eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du lurralde bulego honek, eta batzar lekutzat Errigoiti eta Morgako udaletxeetan jartzea erabaki dut, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupazioarena.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Erantsitako zerrendan zehaztutako leku, egun eta orduan jasoko dira aktak, zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari lekua, eguna eta ordua, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitarapenei dagokienez.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesatuek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Bilboko Concha kaleko 23-5ean, aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legeko 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2009ko urtarrilaren 20a.

Lurralde Bulegoko burua,

JESUS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.

Okupatu aurreko aktak egiteko deia

Ondoren aipatzen den proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda: 13,2 kV aireko linea elektrikoa Gernika-Zugastieta 5 Zt. eta Markosene-Fruniz 1 Zto. linea elektrikoaren lotura 109. eta 89. euskarrien artean, Errigoiti eta Morgako udalerrietan

Ref: L-6794 -ATH-2007-111 As-Bmr

Katastroko datuak

Datos catastrales Titularra eta helbidea

Titular y domicilio

Lursailaren zenbakia planoaren arabera

  1. º parcela s/ plano Poligonoa

    Políg. n.º Lursaila

    Parcela n.º Parajea

    Paraje Hilea

    Mes Eguna

    Día Ordua

    Hora Udaletxea

    Ayuntamiento

    5 12 82 Ramon Izaguirre Telletxea Martxoa

    Marzo 25 13:30 Errigoiti

    9 2 13 Jesus M.ª Oar Bilbao Martxoa

    Marzo 25 11:00 Morga

    11 2 27

    Fernando Oar Orue Martxoa

    Marzo 25 11:30 Morga

    12 y 13 1 17 y 18

    Fernando Oar Ugalde Martxoa

    Marzo 25 12:00 Morga

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik