Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 21ekoa, Osasun sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 21ekoa, Osasun sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/21
  • Argitaratze-data: 2009/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasun sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Ospitaletan erabiltzeko botika berrien Ebaluazio Batzordeko kide Unax Lertxundi Etxebarria izendatzea, zeina Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista baita; eta Gonzalo López Arzoz, zeina Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista baita.

Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik