- 125/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdian onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak argitaratu eta behin betiko destinoak izendatzen dira. Lanpostu funtzionala: larrialdietako ibilgailuen gidaria, Ofiziala-ibilgailu berezietako gidariaren kategoriakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu125/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdian onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak argitaratu eta behin betiko destinoak izendatzen dira. Lanpostu funtzionala: larrialdietako ibilgailuen gidaria, Ofiziala-ibilgailu berezietako gidariaren kategoriakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldea
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 795
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/21
- Argitaratze-data: 2009/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 1433/2005 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako langile ez-sanitarioentzat (abenduaren 12ko EHAA, 234. zenbakia).
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 21eko 1251/2008 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdian onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrendak argitaratu eta behin-behineko destinoak izendatu ziren. Lanpostu funtzionala: larrialdietako ibilgailuen gidaria, ofiziala-ibilgailu berezietako gidariaren kategoria, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten profesionalen tekniko laguntzaileen lanbide-taldekoa (azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.).
Aipatu ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, lanpostu funtzional horren destinoak izendatzen dituen behin betiko zerrenda, epaimahai honek onartu ostean, Zuzendaritza Nagusi honetara igorrita, eta indarreko legeek pertsonal arloan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau,
Lehenengoa. Destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako pertsonalaren zerrenda ontzat ematea ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bidez. Lanpostu funtzionala: larrialdietako ibilgailuen gidaria, ofiziala-ibilgailu berezietako gidarien kategoria, teknikari laguntzaile profesionalen talde profesionala.
Bigarrena. Lehiaketan bazter utzi diren langileen zerrenda arrazoiak ere aditzera emanez ontzat ematea ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.
Hirugarrena. Deialdiko destinoen esleipendunen zerrenda lortutako puntuen arabera argitaratzea Ebazpen honekin batera doan III. eranskinaren bidez.
Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek ordura arte bete duten lanpostua utzi beharko dute behin betiko ebazpena argitaratu ondorengo hiru egun baliodunen barruan.
Lanpostua herri berean egonez gero, lehiatzaileek lanpostua utzi eta hurrengo hiru eguneko epean jabetu beharko dute esleitutako lanpostuaz; beste herri batean, edo beste osasun-barruti batean egonez gero, 15 eguneko epean; beste osasun-zerbitzu batean egonez gero, hilabeteko epean, lanpostua uzten duen egunetik aurrera. Destinoaren esleipenak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen esleipenari buruzko behin betiko ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena. Deialdiko 5.2. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabete izango da ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
NAN Izena eta deiturak
DNI Nombre y apellidos
11905648 Donis Fontaneda, Francisco Javier
14946537 Gutiérrez Fernández, José
NAN Izena eta deiturak Baztertzearen arrazoia(k)
DNI Nombre y apellidos Motivo(s) de exclusión
14207498 Angulo Quintanilla, Santiago Ez du destinorik eskatu
No solicita ningún destino
Osakidetza bestelako inst. sanitarioan berriro sartzea
Reingreso en inst. sanitaria distinta de Osakidetza
14543179 Navarro Rodero, Francisco Cristóbal Ez du destinorik eskatu
No solicita ningún destino
Epez kanpo
Fuera de plazo
Konpultsatu gabeko inprimakiak
Impresos sin compulsar
DNI Izen-abizenak
Apellidos y nombre Zerbitzu erakundea
Organización de serv Destinoa
Destino He
Pl Derrig. Data
Fecha precep. Lanaldia
Jornada
11905648 Donis Fontaneda, Francisco Javier Emergentziak
Emergencias Larr.Larrialdietako Taldea Gasteiz
Emerg.Equipo de Emergencias Gasteiz 2 Goizez
Mañana


