Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 21ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurr - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 21ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 849
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/21
  • Argitaratze-data: 2009/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektua onartu zuen.

Proiektuaren xedea da tarte horretan trenbidea bikoiztea, gaur egun elektrifikaturiko burdinbide bakarra baitu. Trenbidea bikoizteko lanak Ibaizabal gurutzatzen duen lekuan hasi eta trenbidearen 35+300 kp-ra arte doan zatian egingo dira.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2008ko abenduaren 3ko 232. zenbakian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2008ko abenduaren 3ko 233. zenbakian, 2008ko abenduaren 3ko «Berria», «El Correo» eta «Deia» egunkarietan; eta Abadiñoko eta Berrizko udaletako iragarki-oholetan jarri zen.

Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) eta 10.1.h) artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a) artikuluak.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea herri-onurakotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. Bilbao-Donostia lineako Traña-Lebario tartean trenbidea bikoizteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Abadiño edo Berrizko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.

ABADIÑOKO UDALERRIA

TÉRMINO MUNICIPAL DE ABADIÑO

Lurzati zk.

Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación Zortasuna

Servidumbre Aldi baterako okup.

Ocup. temporal Katastroko izaera

Naturaleza catast. Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela Eguna

Fecha Ordua

Hora

009 Juan Luis Elguezua Arteaga-Gurtubay y otros 5 7 178 Landa-lurra / Rústica 3 56 04-03-2009 16:00

010 Cymba Properties, S.L. 1.915 1.164 2.789 Hiri-lurra /Urbana 010-03 001 04-03-2009 16:30

011 M.ª Teresa Artaechevarria Ugarteburu 696 41 599 Landa-lurra / Rústica 3 35 04-03-2009 17:00

012 Bizkaiko Foru Aldundia. Herrilan eta Garraio Saila. Errepideak Zaintzeko eta Ustiatzeko Zerbitzua / Diputación Foral de Bizkaia. Departamento de Obras Públicas y Transportes. Servicio de Conservación y Explotación 13.548 136 1.487 - - 04-03-2009 18:00

013 Abadiñoko Udala / Ayuntamiento de Abadiño 1.594 66 162 Bide publikoa

Vial público 04-03-2009 18:00

014 Mendiguren y Zarraua, S.A. 0 117 Hiri-lurra /Urbana 07.01 001 04-03-2009 17:30

022-1 Hnos. Urizarbarrena Agirre 0 2 12 Landa-lurra / Rústica 2 211 04-03-2009 18:00

BERRIZKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE BERRIZ

Lurzati zk.

Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación Zortasuna

Servidumbre Aldi baterako okup.

Ocup. temporal Katastroko izaera

Naturaleza catast. Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela Eguna

Fecha Ordua

Hora

046 Manuel Choren Corral 147 211 Landa-lurra / Rústica 010 001 03-03-2009 09:00

046-3 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 143 656 Hiri-lurra / Urbana 033/02 003 04-03-2009 13:00

047 Bizkaiko Foru Aldundia. Herrilan eta Garraio Saila. Errepideak Zaintzeko eta Ustiatzeko Zerbitzua / Diputación Foral de Bizkaia. Departamento de Obras Públicas y Transportes. Servicio de Conservación y Explotación 259 9 587 - - 04-03-2009 13:00

048 Sabino Iturriaga Alberdi 792 12 Landa-lurra / Rústica 010 002 03-03-2009 09:30

049 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 59 26 218 - - 04-03-2009 13:00

050 Hdos. de Evaristo Guezala Iriondo y M.ª Cristina Gastelurrutia Olano 114 Landa-lurra / Rústica 010 012 03-03-2009 10:00

050-1 Jacinto Sagarna Gurutxurtu 11 42 Landa-lurra / Rústica 010 255 03-03-2009 10:30

051 Teresa Clotilde Cuneo Ferretti, Iñaki y Paulo Sagarna Cuneo 6 Landa-lurra / Rústica 010 014 03-03-2009 11:00

052 Rosario Amilibia Galdos 1.889 Landa-lurra / Rústica 010 205 03-03-2009 11:30

053 M.ª Victoria, Ernesto y Rosa M.ª Amezua Astarloa 30 30 101 Landa-lurra / Rústica 010 015 03-03-2009 12:00

054 M.ª Victoria, Ernesto y Rosa M.ª Amezua Astarloa 15 Hiri-lurra / Urbana 020-03 002 03-03-2009 12:00

055 M.ª Victoria, Ernesto y Rosa M.ª Amezua Astarloa 3.103 Landa-lurra / Rústica 010 017 03-03-2009 12:00

056 M.ª Victoria, Ernesto y Rosa M.ª Amezua Astarloa 2 Hiri-lurra / Urbana 020-03 001 03-03-2009 12:00

057 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 159 - - 04-03-2009 13:00

058 Rosario Amilibia Galdos 1.216 Landa-lurra / Rústica 010 021 03-03-2009 11:30

060 M.ª Victoria, Ernesto y Rosa M.ª Amezua Astarloa 1.218 Landa-lurra / Rústica 010 232 03-03-2009 12:00

061 José Ramon Unzueta Agirre y Inmobiliaria Arlaban, S.L. 22 Hiri-lurra / Urbana 020-02 003 03-03-2009 13:30

062 Balendin Lasuen Solozabal 3 Hiri-lurra / Urbana 020-02 002 03-03-2009 14:00

063 Hrdos. Sabino Barrueta Aguirresacona 1.316 Landa-lurra / Rústica 010 025 04-03-2009 09:00

064 Antonio Andrinua Lariz 1.157 Landa-lurra / Rústica 010 031 04-03-2009 09:30

065-01 Antonio Andrinua Lariz 278 Hiri-lurra / Urbana 020-02 001 04-03-2009 09:30

066 Antonio Andrinua Lariz 1.187 Landa-lurra / Rústica 010 233 04-03-2009 09:30

067 Juan Diego Aramburu 969 Landa-lurra / Rústica 010 033 04-03-2009 10:30

068 Luis Gorroño Bilbao 1.437 Landa-lurra / Rústica 010 036 04-03-2009 11:30

068-02 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 31 Hiri-lurra / Urbana - - 04-03-2009 13:00

069 Juan Diego Aramburu 1109 Landa-lurra / Rústica 010 037 04-03-2009 10:30

069. Hierros BAM, S.L. 0 Landa-lurra / Rústica 010 037 04-03-2009 10:30

070-01 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 40 Hiri-lurra / Urbana 020-01 002 04-03-2009 13:00

071 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 36 Hiri-lurra / Urbana 020-01 001 04-03-2009 13:00

072 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 101 Hiri-lurra / Urbana 035-03 002 04-03-2009 13:00

073 José Amesti Iturriaga-etxebarria 961 Landa-lurra / Rústica 010 035 04-03-2009 12:00

074 Hrdos. de Fernando Amilibia Galdos 1.030 Landa-lurra / Rústica 010 209 04-03-2009 12:30

074-01 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 221 - - 04-03-2009 13:00

075 Hrdos. de Fernando Amilibia Galdos 469 Landa-lurra / Rústica 10 235 04-03-2009 12:30

077 Bizkaiko Foru Aldundia. Herrilan eta Garraio Saila. Errepideak Zaintzeko eta Ustiatzeko Zerbitzua / Diputación Foral de Bizkaia. Departamento de Obras Públicas y Transportes. Servicio de Conservación y Explotación. 2.615 - - 04-03-2009 13:00

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik