- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, «Nuestra Señora de Ayala» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, «Nuestra Señora de Ayala» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 694
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/23
- Argitaratze-data: 2009/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren bidez Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitu zitzaizkion eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eta eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan, bereziki 13. eta 14. artikuluetan, eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
Argitara ematea egoitza soziala Alegria-Dulantzi (Araba) daukan «Nuestra Señora de Ayala» eraldaketarako nekazaritza-sozietatearen (zenbakia: E-134) desegitea eta deuseztapena 2009ko urtarrilaren 22an inskribatu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 23a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


