- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Haurren eta Nerabeen defendatzailearena, Defentsa Bulegoan hutsik dagoen lanpostua, izendapen askez, betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Haurren eta Nerabeen defendatzailearena, Defentsa Bulegoan hutsik dagoen lanpostua, izendapen askez, betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 829
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/26
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakunde honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostuan aritzeko, eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek egin dezakete eskabidea.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, datu hauek jasoko dituen curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan, betetako lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak izan daitezkeen bestelako merezimenduak.
Lehiatzaileek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezkoak diren eskakizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Haur eta Nerabeen defendatzailearen agindu batez ebatziko da deialdi hau, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Haur eta Nerabeen defendatzaileari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.
Haur eta Nerabeen defendatzailea,
JESUS GUTIERREZ JODRÁ.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 175. dotazio-zenbakia).
Lekua: Haur eta Nerabeen Defentsa Bulegoa.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakundea.
Lantokiaren udalerria: Bilbao.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Berariazko osagarria: VI-A (8.634,51 euro).
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 2008-03-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
C1 edo D1 kidegoetan egotea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentsio egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


