- EBAZPENA, Zerbitzu zuzendariarena, 1081/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Zerbitzu zuzendariarena, 1081/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 837
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/26
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegiak, 1081/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura laburtua) dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzaren SI.P.E. sindikatuak jarri du auzi-errekurtso hori Segurtasun sailburuordearen 2008ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horretan Giza Baliabideen zuzendariak 2008ko abuztuaren 12an emandako Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa gaitzesten da. Ebazpen horren bidez, Segurtasun Zerbitzuaren eginkizunak betetzeko zerbitzu-eginkizunen esleipen prozedura arautzen da.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuaren 7. artikuluan Araubide Juridikoaren Zuzendaritza honi esleitzen zaizkion eskumenen arabera,
Eskaturiko administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegira bidaltzea.
Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.
(Araubide Juridikoko zuzendariaren ordez. 2008ko martxoaren 11ko Agindua).
Zerbitzu zuzendaria,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


