- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 1118/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 1323/2008/XII espedientea (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 1118/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 1323/2008/XII espedientea (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 838
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/26
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegiak, 1118/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura laburtua) dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzako funtzionario batek jarri du auzi-errekurtso hori Segurtasun sailburuordearen 2008ko abuztuaren 18ko Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horretan Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa gaitzesten da. Azken ebazpen horretan, RPT 22306 postuko eginkizunak garatzeko intraunitateko zerbitzu-eginkizuna esleitu zitzaion beste funtzionario bati, 2007ko urriaren 22ko eraginekin.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuaren 7. artikuluan Lege Araubideko Zuzendaritza honi esleitzen zaizkion eskumenen arabera,
Eskaturiko administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegira bidaltzea.
Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.
(Araubide Juridikoko zuzendariaren ordez. 2008ko martxoaren 11ko Agindua).
Zerbitzu zuzendaria,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


