- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 850
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/26
- Argitaratze-data: 2009/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2007ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektua onartu zen.
Proiektuaren xedea da Eibarren Ardantzako geltokia erabat eraberritzea, izan ere, geltoki zaharrak ez zituen gaur egun eta EuskoTrenen sarea erabiltzen duten geltoki horretako erabiltzaile kopurua kontuan izanik exijitu beharreko kalitate- eta funtzionaltasun-estandarrak betetzen.
Obrak egiten hasi ondoren ordea, mugakide duen lurzati bat ere aldi baterako okupatzeko beharra ikusi da, lanak behar bezala burutu ahal izateko. Hortaz, aldaketa horren ondorioz, proiektua erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda ere zuzendu egin da.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g) eta 10.1.h) artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a) artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2. artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.
Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2., 18. eta 19.2. artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Eibarren Ardantzako geltoki berria eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrendaren gehigarria jendaurrera ateratzea, Ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2. artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1). Aipatu epean, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Eibarko udaletxeko iragarkien oholean egongo da edonork ikusteko.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.
PROIEKTUA / PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA NUEVA ESTACIÓN DE ARDANTZA EN EIBAR. ADDENDA A LA RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS
EIBARKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE EIBAR
Finka zk.
º de finca Katastroko erref.
Ref. catastral Jabea eta helbidea
Propietario y domicilio Eragin mota
Tipo de afección Katastroko izaera
Naturaleza catastral
Poligonoa Polig. Lurzatia
Parc. Desjabetzea
Expropiación
(m2) Zortasuna
Servidumbre
(m2) Aldi baterako lur-hartzea
Ocupación temporal
(m2)
001 F422 020 Hnos. Vildósola Anitua, Pilar Anitua Ezquerra 0 --- 92 Hiri-lurra / Urbana


