Euskadi.eus
  • 159/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Olatz Olano Arancibia andrea Gipuzkoa-Ekialde eskualdeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

159/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Olatz Olano Arancibia andrea Gipuzkoa-Ekialde eskualdeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 796
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/27
  • Argitaratze-data: 2009/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Gipuzkoa-Ekialde eskualdeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abenduaren 15eko 4290/2008 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko urtarrilaren 9ko EHAAn.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Olatz Olano Arancibia andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Gipuzkoa-Ekialde eskualdeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea Olatz Olano Arancibia andrea.

Bigarrena. Izendapen honek 2009ko otsailaren 1etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 27a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik