- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 28koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tarteko trenbide-pasaguneak (Mendizurkoak) kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 28koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tarteko trenbide-pasaguneak (Mendizurkoak) kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 976
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/28
- Argitaratze-data: 2009/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2008ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean trenbide-pasaguneak (Mendizurkoak) kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektua behin betiko onartu zuen.
Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean trenbide-pasaguneak (Mendizurkoak) kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuan Bilbao-Donostia trenbidearen barruan Bediako udalerrian Mendizurko trenbide-pasagunea (12+704 kp-an) eta Mendizurko oinezkoen pasabidea (12+852 kp-an) kentzeko eta trenbidea ixteko jarduketak eta itxitura horrek berekin dakartzan bestelakoak (drainadura eta ingurumen arlokoak) xehe-xehe zehazten ditu. Gainera, trenbide-linean dauden eta egun erabiltzen ez diren zenbait elementuren eraispena ere sartuta dago proiektuan.
Horiek horrela, Usansolotik Lemoara doan tartean, Bedia udalerrian, Galdakaoko mugatik hasi eta Sakarbiko trenbide-pasagunera arte egin beharreko lanak honakoak dira: trenbide-pasaguneak kendu, trenbidea itxi (horren ondorioz, drainadurarako eta fauna igarotzeko behar diren obrak barne) eta tarte horretan dauden eta erabiltzen ez diren elementuak eraitsi.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2008ko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien ebazpena. Gainera, hainbat aldizkari eta egunkaritan argitaratu zen: 2008ko abenduaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (238. zk.); 2008ko abenduaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (239. zk.); 2008ko abenduaren 12ko «Berria», «El Correo» eta «Deia» egunkariak. Bediako Udaleko iragarki-oholean ere jarri zen ebazpena.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau
Lehenengoa.Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tarteko trenbide-pasaguneak (Mendizurkoak) kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea (zerrenda ebazpen honekin batera doa), eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bediako udaletxera ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 28a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.
BILBAO-DONOSTIA LINEAKO USANSOLO-LEMOA TARTEKO TRENBIDE-PASAGUNEAK (MENDIZURKOAK) KENDU ETA TRENBIDEA IXTEKO ERAIKUNTZA-PROIEKTUA
PROYECTO CONSTRUCTIVO DE LA SUPRESIÓN DE LOS PASOS A NIVEL Y CIERRE DE VÍA EN EL TRAMO USANSOLO-LEMOA DE LA LÍNEA BILBAO-DONOSTIA. PASO A NIVEL DE MENDIZUR.
BEDIAKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE BEDIA
Finka zk.
º de finca Katastroko erref.
Ref. Catastral Jabea eta helbidea
Propietario y domicilio Eragin mota / Tipo de afección Izaera
Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko
Levantamiento de actas previas
Poligonoa
Polígono Lursaila
Parcela Okupazio iraunkorra
Ocupación permanente Aldi baterako okupazioa
Ocupación temporal Martxoa / Marzo
Tokia
Lugar Eguna
Día Ordua
Hora
1 4 92 Francisco Sestafe Arregi --- 625,00 Mendia-Ostozabalak
Monte-Frondosas Bediako udaletxea 11 12:30
2 4 31 Félix Arteabaro Agirre 263,05 462,80 Belardia / Pradera Bediako udaletxea 11 10:00
3 4 34 Mercedes Bengoechea Arana 387,40 619,90 Soroa / Cultivo Bediako udaletxea 11 13:00
4 5 01 Juan Arteabaro Agirre 128,30 147,80 Belardia / Pradera Bediako udaletxea 11 12:00
5 4 29b Félix Arteabaro Agirre 2,60 52,60 Soroa / Cultivo Bediako udaletxea 11 10:00
6 4 29c Félix Arteabaro Agirre 40,80 355 Larrea / Pastizal Bediako udaletxea 11 10:00
7 4 91 Félix Arteabaro Agirre 45,80 120,60 Larrea / Pastizal Bediako udaletxea 11 10:00
8 5 241 Juan Arteabaro Agirre --- 727,90 Larrea / Pastizal Bediako udaletxea 11 12:00


