- 163/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mª Angeles Becerro Rodríguez andrea Bermeoko Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu163/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mª Angeles Becerro Rodríguez andrea Bermeoko Ospitaleko zuzendari mediko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1228
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/28
- Argitaratze-data: 2009/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Bermeoko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abenduaren 18ko 4410/2008 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko urtarrilaren 15eko EHAAn (10. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Mª Angeles Becerro Rodríguez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Bermeoko Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea Mª Angeles Becerro Rodríguez andrea.
Bigarrena. Izendapen honek 2009ko urtarrilaren 28tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


