Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2007ko irailaren 21eko Ebazpena aldatzeko dena, Argentinako Bolibarreko Danak Bat euskal etxeari emandako diru kopurua dela eta. 2007ko irailaren 21eko Ebazpenaren bitartez euskal etxeei 2007ko dirulaguntzak eman zitzaizkien. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2007ko irailaren 21eko Ebazpena aldatzeko dena, Argentinako Bolibarreko Danak Bat euskal etxeari emandako diru kopurua dela eta. 2007ko irailaren 21eko Ebazpenaren bitartez euskal etxeei 2007ko dirulaguntzak eman zitzaizkien.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1406
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/29
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2007ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez Argentinako Bolibarreko Danak Bat euskal etxeari 878 euroko dirulaguntza eman zitzaion IV. kapitulutik eta 3.234 euroko dirulaguntza VII. kapitulutik, euskal etxeei dirulaguntzak emateko araudia arautzen duen ekainaren 10eko 124/2003 Dekre­tuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Espedientean ezarrita dagoenaren arabera, VII. kapituluko dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen aldaketa bat izan denez, bidezkoa da emandako diru kopurua, 3.234 euro, 1.061,50 eurora aldatzea.

Ekainaren 10eko 124/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezartzen duenaren arabera «diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira betiere, diru-laguntzaren helburua bete dela ulertuz gero- edota beste edozein erakunde publiko edo pribatutik helburu bera betetzeko bestelako diru-laguntzarik lortu bada, diru-laguntzen esleipen ebazpena aldatzea ekarriko du horrek. Horretarako, Lehendakaritzako idazkari nagusiak aldatze ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak egokitzeko».

Ondorioz, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariaren proposamenez eta adierazitako erregulazioarekin bat etorriz, hauxe

Lehenengoa. 2007rako euskal etxeei dirulaguntzak emateko den Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2007ko irailaren 21eko Ebazpena aldatzea, Argentinako Bolibarreko Danak Bat euskal etxeari eman zaizkion VII. kapituluko 3.234 euroko dirulaguntzari dagokionean eta dirulaguntza hori 1.061,50 eurokoa izatera pasatzea.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 29a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik