- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1137
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/29
- Argitaratze-data: 2009/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zenbakia).
Ospitaleak jakinarazi digu batzordekide batek bere kargua utzi duela. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan (12.1.d) artikulua) agintzen denarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. José Joaquin Portu Zapirain jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Txagorritxu Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide kargutik kentzea.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango du eragina.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 29a.
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,
M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


