- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 57/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 57/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 930
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/04
- Argitaratze-data: 2009/02/20
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak prozedura laburtuko 57/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Ertzaintzako funtzionarioek 2007ko urtarrilaren 29an jarri dute Giza Baliabideen zuzendariak 2006ko abenduaren 29an emandako ebazpenaren aurka, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeari jarritako gora jotzeko errekurtsoa isilbidez ustez gaitzesteagatik.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuaren 7. artikuluan Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari izendatzen zaizkion eskumenen arabera,
Eskaturiko administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatzi eguneko epean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 4a.
(Araubide Juridikoko zuzendariaren ordez. 2008ko martxoaren 11ko Agindua).
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


