Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, IP Control, S.L. enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko aurkeztutako eskaerari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, IP Control, S.L. enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko aurkeztutako eskaerari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1473
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/04
  • Argitaratze-data: 2009/03/16

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. Sail honen sarrera-erregistroan, 2009ko urtarrilaren 29ko datan, Ignacio López Anquela jaunak, IP Control, S.L. enpresaren ordezkari gisa (enpresaren IFK: B-24479941; enpresaren helbidea jakinarazpenen ondorioetarako: Quiñones de León kalea, 3-1., León, León), Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko, honako lege-esparru hauetan, hain zuzen ere:

Meatzeen segurtasuna

Euskadirako duen ordezkaritzatik (El Campillo industrialdea. Bulego-eraikina, 1. solairua. 4-8. sailak, Gallarta, Bizkaia).

Bi. Adierazitako eskabidearekin batera, beste autonomia-erkidego batzuek Baimendutako Kontrol Erakundeen jardun-jakinarazpenari dagokionez Behin Behineko Jarraibideak onartzen dituen Industria, Energia eta Meategien Administrazio zuzendariaren 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenean eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Hiru. Aurkeztu zuen dokumentazioarekin, IP Control, S.L. kontrolerako erakunde bezala baimentzen duen Junta de Castilla y León-go Ekonomia eta Laneko Saileko Energia eta Meategietako Zuzendaritza Orokorraren 2004ko apirilaren 4ko Ebazpenaren kopia erantsi zuen.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, beharrezkoa izango da honako zuzenbideko oinarri hauek kontuan hartzea eta horien aipamena egitea:

Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan.

Bi. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatutako Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren (1996-02-06ko BOE, 32. zk.) IV. kapituluko 1. sekzioak Kontrol Erakundeak arautzen ditu. Gainera, 42. artikuluak horien egiaztapena du ardatz, eta 43. artikuluak, berriz, horien baimena.

Hiru. Ebazpena, 1997ko uztailaren 1ekoa, Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, beste autonomia-erkidego batzuek Baimendutako Kontrol Erakundeen jardun-jakinarazpenari dagokionez Behin Behineko Jarraibideak onartzen dituena.

Lau. IP Control, S.L. enpresak egiaztatu egin du, aurkeztutako dokumentazioaren bidez, arestian aipatutako 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenean eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak bete dituela Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko asmoz. Halaber, espedientearen izapideak egitean, lege-baldintza guztiak bete dira.

Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertu ondoren, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak:

  1. IP Control, S.L. enpresa (IFK: B-24479941; enpresaren helbidea: Quiñones de León kalea, 3-1., León, León; Euskadiko helbidea: El Campillo industrialdea. Bulego-eraikina, 1. solairua. 4-8. sailak, Gallarta, Bizkaia) Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan GV-032-N zenbakiarekin inskribatzea, honako lege-esparru hauetan Kontrol Erakunde gisa jarduteko:

    Meatzeen segurtasuna

    863/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, Meatzeen Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duena, otsailaren 2ko 150/1996 Errege Dekretuak aldatua.

  2. IP Control, S.L. enpresak baimena du aipatutako eta Ziurtapeneko Erakunde Nazionalaren OC-I/069 zenbakiko ziurtapen-dokumentuan eta 1. eranskin Tekniko Berrikusian, 06-05-12koan, zehaztutako lege-esparruetan jarduteko. Nolanahi ere, enpresaren jardunek Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriaren azaroaren 12ko 8/2004 Legean, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan eta gainerako baldintza osagarrietan ezarritakoari jarraitu beharko diote.

    Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan aipatutako lege-esparruetan jarduteko, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza honek ezartzen dituen baldintza osagarriak betetzearen baldintzapean geratzen da baimen hau.

  3. Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimen hau Ziurtapeneko Erakunde Nazionalaren ziurtapena baliozkoa den bitartean izango da baliozko.

  4. Ebazpen honetan esanbidez aurreikusi gabekoan, araudi orokorra eta berariazkoa aplikatuko da.

  5. Hala badagokio, Bizkaiko Industria Establezimenduen Erregistroan izen-ematea eskatu beharko zaio lurralde-organo eskudunari.

  6. Inskribatzeko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi egin beharko die adierazitako erakundeak. Eta, inskripzioa egiteko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari.

  7. Ebazpen hau legezko eran jakinarazi eta argitara dadin agintzea (EHAA).

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita. Eta, hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 4a.

    Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

    RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik