- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira eta eguneratzen dira Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira eta eguneratzen dira Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1591
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/04
- Argitaratze-data: 2009/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko azaroaren 20ko Aginduak (2003ko abenduaren 26ko EHAA, 252. zenbakia), Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen, Agenteen eta Auzitegiko Medikuen kidegoetan dauden lanpostu hutsak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoak, 2005eko otsailaren 21eko Aginduak (2005eko apirilaren 12ko EHAA, 68. zenbakia) emandako idazkuntza berrian, 2.4.b) artikuluan aurreikusten du dagokion lan-poltsa ireki eta eguneratu egingo dela lehen edo lehen eta bigarren ariketa gainditzen dutenak sartzeko, baita sartzeko eskatu duen Kidegoan sartzeko urtean zehar deitu eta amaitutako oposizioen lehen azterketara aurkeztu eta gainditu ez dutenak sartzeko ere. Edozein poltsa-irekierak oro har lan-poltsetan dauden guztien datuak eguneratzea ekarriko du.
2003ko azaroaren 20ko eta 2005eko otsailaren 21eko agindu horietan xedatutakoaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen, Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko sortutako lan-poltsak irekitzea eta bertan sartuta dauden guztien datuak eguneratzea ebatzi du, honako oinarrien arabera.
Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea lan-poltsetan dauden guztien datuak irekitzea eta eguneratzea da.
Deialdian parte hartzen duten guztiei alegatzen dituzten merezimendu guztiak zenbatuko zaizkie, eta horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzte, jadanik administrazioaren esku ez badaude.
Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den arte zenbatuko dira.
Justizia Administrazioko ondorengo funtzionarioen kidegoetako lan-poltsak irekiko eta eguneratuko dira: Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetza eta Laguntza Judiziala.
Deialdi honetan parte har dezaketenak:
Egungo poltsetan sartuta dauden guztiak, hau da, poltsetan sartzeko eskaera egin zutenak eta alegatu gabeko beste merezimendu batzuk egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar dutenak edo egun sartuta dauden poltsetako datuak eguneratu behar dituztenak.
Era berean, deialdian parte har dezakete azken oposizioko lehen ariketako kalifikazioan 0 puntu baino gehiago lortu dutenek, eta eskatu duten Kidegoan sartzeko azken oposizioan lehen ariketa edo lehen bi ariketak gainditu arren plaza lortu ez dutenek, puntuazio horri kasu bakoitzean kreditatzen dituzten merezimendu orokorrak batuz. Erreferentziako oposizioa deitutako azkena izango da, eta behin prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta, oposizioa amaitu dela ulertuko da.
Izangaien betekizunak.
Poltsetan egun daudenek poltsetan sartzeko eskatutako baldintzei eutsi beharko diete.
Poltsetarako izangai berriek, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan (2003ko abenduaren 26ko BOE, 309. zenbakia) eta haren erregelamendu-garapenean eskatutako baldintzak bete beharko dituzte. Karrerako funtzionarioek edo lan-kontratuko langile finkoek ez dute poltsetan sartzeko aukerarik izango. Horrez gain, zerrendetan sartzeko honako hau eskatuko da: 2009. urtean 65 urte edo gehiago ez betetzea.
Eskabideak aurkeztea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Ebazpen honen I. eranskineko ereduaren araberakoak izango dira eta Giza Baliabideen zuzendariari zuzenduko zaizkio, 30 egun naturaleko epearen barruan, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabideak ondorengo idatz-zatian aipatzen diren egoitza administratiboetan -edo posta ziurtatuz- aurkeztu behar dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritakoarekin bat edo lege horretan aurreikusitako beste edozein eran.
Eskabide-ereduak ondorengo egoitza administratiboetan jaso ahal izango dira:
Arabako EAT, Gasteiz etorbidea, 18, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko EAT. Buenos Aires kalea 6, 6. 48001 Bilbao.
Gipuzkoako EAT. Teresa Kalkutakoa plaza 1, 5. 20012. Donostia-San Sebastián.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Horrez gain, www.justizia.net eta www.juslan.ej-gv.net helbide elektronikoetan ere eskuratu ahal izango dira.
Izangaiek eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dituzte:
Justizia Administrazioan egindako zerbitzuak.
Eskabideak aurkezteko epearen amaiera arte egindako guztiak hartuko dira kontuan. Ez da beharrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoan egindako zerbitzuen ziurtagiririk aurkeztea, ofizioz sartuta baitaude; dena dela, Autonomia Erkidego honetatik kanpo bitarteko funtzionario gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, Justizia Ministerioko Langileen Unitateko Buruak edo Justiziaren alorreko konpetentziak transferituta dituzten eta zerbitzuak egin diren Autonomia Erkidegoetako Langileen Unitateko Buruak ematen duen Egindako Zerbitzuen Egiaztagiria aurkeztuko da.
Titulazioak.
Poltsetan sartu nahi duten izangai berriek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua eta bereziki:
Auzitegiko medikuen kidegorako: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura.
Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko: Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea.
Prozesu eta Administrazio Tramitazioko Kidegoan sartzeko: Batxilergo titulua edo baliokidea.
Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko: DBHko graduatu titulua edo baliokidea.
Izangai guztiek honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte:
Eskatzailea sartuta dagoen edo sartuta egon nahi duen lan-poltsako kidegora sartzeko beharrezkoak baino altuagoak diren eta oraindik aurkeztu ez diren beste titulazioen fotokopia konpultsatuak.
Nahiz eta ez den eskatzen kreditatzen duen agiririk, eskabidean honako hauek adierazi behar dira:
Sartzeko eskatzen duten funtzionarioen merezimendupeko Kidegoetan sartzeko azken deialdiaren probetan parte hartu izana. Erreferentziazko oposizioa 2006koa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.
Aurreko hiru oposizioetan ariketak gainditu izana.
Euskara jakitea.
Ezagutza horiek egiaztatzeko honakoak aurkeztu beharko dira:
Hizkuntza-eskakizuna lortu izana egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
Gainditutako mailei buruz euskaltegi homologatu batek emandako egiaztagiria.
Baloraziorako prozedura.
Kidego bakoitzeko lan-poltsako izangaiak merezimendu orokorren araberako hurrenkeran jarriko dira.
Merezimendu orokorrak eta horien baremazioa, Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen, Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen kidegoetan dauden lanpostu hutsak betetzearren, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko azaroaren 20ko Aginduaren (2003ko abenduaren 26ko EHAA, 252. zenbakia) 4. artikuluan, 2005eko otsailaren 21eko Aginduak emandako idazkuntza berrian (2005eko apirilaren 12ko EHAA, 68. zenbakia), agertzen dira.
Berdinketarik badago, merezimendu horietan ezarritako hurrenkeraren arabera lortutako puntuazio handienak erabakiko du (2003ko azaroaren 20ko Aginduaren 4.4 artikulua). Berdinketak irauten badu, hori apurtzeko lehentasun alfabetikoa hartuko da kontuan, azken enplegu publikoaren eskaintzari zegokion «X» letratik hasita.
Behin-behineko poltsak.
Lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrendak eginda daudenean (datuak eguneratuta eta behar bezala ordenatu eta sailkatuta, honako datuekin: izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, puntuazioa, hurrenkera zenbakia) Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteizko EATetako iragarki-tauletan eta www.justizia.net eta www.juslan.ej-gv.net orrietan jarriko dira. Interesatuek 10 eguneko epea izango dute, behin-behineko ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Giza Baliabideen Zuzendaritzan lan-poltsetako edozein daturi buruzko erreklamazioak aurkezteko.
Behin betiko poltsak.
Alegazioak ebatzi ondoren behin-behineko zerrendak jarri diren leku beretan jarriko dira behin betikoak, eta behin betiko Ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Behin betiko lan-poltsetan ezin izango da aldaketarik egin, 2005eko otsailaren 21eko Aginduak (2005eko apirilaren 12ko EHAA, 68. zenbakikoa) aldatutako 2003ko azaroaren 20ko Aginduan (2003ko abenduaren 26ko EHAA, 252. zenbakikoa) aurreikusitako kasuetatik kanpo.
Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du Administrazio bidea agortzen. Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia sailburuordeari hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Aldi berean deialdi honetatik eratorritako ekintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dira Justizia sailburuordearen aurrean Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 4a.
Justizia Administrazioarekiko
Harremanetarako zuzendaria,
INMACULADA DE MIGUEL HERRÁN.
(Izenpea eskuordetzen duen 2008-09-12ko Ebazpena)
Justizia sailburuordea,
JOSU J. SAGASTI AURREKOETXEA,
1. NORBERAREN DATUAK / DATOS PERSONALES
NAN/DNI
Izen-abizenak/Nombre y apellidos
Jaioteguna/Fecha de nacimiento Tfnoa / Tfno
Helbidea/Domicilio
Udalerria/Localidad PK/CP
2. ATXIKI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA / DOCUMENTACIÓN A APORTAR
NAN-aren fotokopia / Fotocopia del DNI; Eskatutako tituluen fotocopia konpultsatua / Fotocopia compulsada de la titulación exigida; Lan zerbitzuen egiaztagiria / Certificación de los servicios prestados.
3. AURKEZTEN DEN TITULAZIOA / TITULACIÓN QUE SE APORTA
Zuzenbide Lizentziatura / Licenciatura en Derecho
Medikuntza Lizentziatura / Licenciatura en Medicina y Cirugía
Beste lizentzia bat / Otra Licenciatura
Diplomatura edo Lizentziaturako hiru kurtso / Diplomatura o tres cursos de Licenciatura
Hezkuntzako Batxilergoa edo baliokidea / Bachiller en Educación Secundaria o equivalente
Bigarren Hezkuntzako graduatua edo baliodikea / Graduado en Educación Secundaria o equivalente Eskola ziurtagiria edo baliokidea / Certificado de escolaridad o equivalente
Euskarako ziurtagiria / Certificado de euskera
Auzitegi-medikuntzako espezialitatea / Especialidad en Medicina Legal y Forense
Psikiatriako espezialitatea / Especialidad en Psiquiatría
Traumatologiako espezialitatea / Especialidad en Traumatología
Anatomia Patologikoko espezialitatea / Especialidad en Anatomía Patológica
4. POLTSAREN LURRALDE EREMUA /ÁMBITO TERRITORIAL DE LA BOLSA
Lurralde bat edo bi, edo Euskal Autonomia Erkidego osoa adierazi / Indicar uno o dos territorios o toda la CAPV
EAE /CAPV ARABA / ÁLAVA BIZKAIA / VIZCAYA GIPUZKOA / GUIPUZCOA
Justizia Administrazioko Funtzionarioen Kidegoan sartzeko zein deialditan parte hartu den adierazi
Señale en qué convocatorias para el ingreso en el Cuerpos de Funcionarios de la Administración de Justicia ha participado.
(Adierazi kidegoa eta deialdi-urtea eta ariketeei dagokiena x baten adieraziz / Indique Cuerpo y año de convocatoria y marque con una x lo que proceda en los ejercicios).
Kidegoa
Cuerpo Deialdi-urtea
Año convocatoria Lehen ariketa.
0 punto baino gehiago
Primer ejercicio
Más de o puntos Lehen ariketa gaindituta
Primer ejercicio aprobado Bigarren ariketa gaindituta
Segundo ejercicio
aprobado
Hizkuntza eskakizun hauek egiaztatzeko egingo diren probetan parte hartu nahi dut (gehienez bi adierazi)
Deseo participar en las pruebas que se realizarán al efecto para acreditar los siguientes perfiles lingüísticos:
(Señalar dos como máximo):
PL 1 PL 2 PL 3 PL 4
Behean izenpetzen duenak lan poltsan onartzea eskatzen du, eta..................Aginduan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten du. / El abajo firmante solicita su inclusión en la Bolsa de Trabajo, y declara que reúne las condiciones exigidas en la Orden...............................
Data eta izenpea / Fecha y firma
GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARI JAUN TXIT ARGIA / ILMA.SRA. DIRECTORA DE RECURSOS HUMANOS .
DATUEN BABESA / PROTECCION DE DATOS
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Zuzendaritza honek bermatzen du eskatzaileak ematen dituen datuak eskabide horren helburuetarako baino ez direla erabiliko.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, esta Dirección garantiza que los datos aportados por el solicitante sólo se usarán para aquellos fines para los que se presentan.


